UEFA Europa Liga
2025/03/06 - 09:36
Athletic eta Reala, Europa Ligako final-zortzirenei ekiteko prest
Zuri-gorriek Erromari egingo diote bisita, Italiako hiriburuko Estadio Olinpikoan; txuri-urdinek, berriz, Manchester Uniteden bisita jasoko dute, Reale Arenan.
2025/03/05 - 21:37
Alex Berenguer: ''Erromak, jokalariak banan-banan aztertuta, talde bikaina du''
Athleticek, ostegunean, Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan, Erroma izango du aurkari, Italiako hiriburuan. Aurreko egunean, Alex Berenguerrek nabarmendu du Bilboko taldearen aurkaria oso indartsua dela; Athleticek, hori bai, "anbizioz" jokatuko du.
2025/03/05 - 19:43
Igor Zubeldia: ''Saiatu behar gara gure jokoa egiten, ahalik eta ondoen egoten''
Realak, ostegunean, Europa Ligako final zortzirenetan, joaneko partidan, Manchester United hartuko du, Reale Arenan. Igor Zubeldiaren iritziz, talde txuri-urdinak bere lanean egon behar du zentratuta: "Lehiatzeko gai garela uste dut", adierazi du.
2025/02/21 - 18:30
Luka Sucicek bihurritua du eskuin belauneko lotailuan
Sucicek belauna bihurritu zuen Realaren eta Midjtylland Danimarkako taldearen arteko Europa Ligako partidaren bigarren zatiaren hasieran, eta zelaitik atera behar izan zuen.
2025/02/21 - 17:08
Xabi Prieto, Manchester Uniteden aurkako kanporaketaz: ''Amesteko unea da, taldeak ondo egingo du''
Realeko ordezkari instituzionalak talde txuri-urdinak Manchester Uniteden kontra Europa Ligan jokatuko duen kanporaketa izan du hizpide; Realak 2020-21 eta 2022-23 denboraldietan ere izan du aurkari Ingalaterrako taldea, bai eta 2013-14ko Txapeldunen Ligan ere.
2025/02/21 - 14:25
Reala - Manchester United eta Erroma - Athletic, Europa Ligako final-zortzirenetan
Athleticek San Mamesen jokatuko du itzuliko partida; Realaren kanporaketa, berriz, Old Trafford estadioan erabakiko da.
2025/02/21 - 01:08
Imanol: ''Taldeak izugarrizko minutu onak izan ditu''
Realeko entrenatzailea Europa Ligako itzuliko partidan Midtjyllanden aurka lortutako garaipenaz (5-2) aritu da, final-zortzirenetarako txartela lortu eta gero.
2025/02/21 - 00:01
Realak berriro irabazi dio Midtjyllandi, final-zortzirenetara igarotzeko gol zaparrada batekin (5-2)
Brais, Sucic (2), Oyarzabal eta Oskarsson izan dira golegileak, eta Tottenham edo Manchester United artean erabakiko da hurrengo aurkaria, ostiraleko zozketan.
2025/02/20 - 11:48
Reala, Europa Ligako final-zortzirenetarako txartelaren bila
Talde txuri-urdinak Midtjylland hartuko du Anoetan, Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko neurketan, eta joanekoan lortutako 1-2ko aldeko emaitza baliatzen saiatuko da txapelketan aurrera egiteko.
2025/02/19 - 20:40
Aritz Elustondo: ''Midtjyllanden aurka erlaxazio puntu batekin ateraz gero, sufritzea tokatuko da''
"Lehenengo segundotik, dena ematera aterako gara", adierazi du Realeko jokalariak, Midtjyllanden kontrako Europa Ligako partida hizpide. Reala 1-2 nagusitu zen joaneko neurketan, eta, ostegunean, final zortzireneterako sailkatzea lortu nahi du, zaleek babestuta.
2025/02/19 - 19:08
Imanol, berritzeaz: ''Jokin Aperribayrekin adostuta dut apirilaren bukaeran erantzungo dudala''
"Berak argi dauka, nik ere bai, eta hala izango da", azaldu du Realaren entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinak Midtjyllanden aurka jokatu behar duen partidaren bezperan. Gerora, gaztelaniaz, zehaztu du "maiatzaren hasieran" har lezakeela erabaki hori.
2025/02/19 - 15:28
De Marcos: ''Jokalari baliagarria eta garrantzitsua izan nahi dut amaierara arte''
Oscar De Marcos Athleticen jokalariak erretiroa hartuko du 2024-2025 denboraldi amaieran. Lezaman prentsaurrekoa eman du, erabakia hartzera bultzatu duten arrazoiak azaltzeko. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/02/19 - 12:40
De Marcosek erretiroa hartuko du denboraldi amaieran
Oscar De Marcos Athleticen jokalariak jakinarazi du 2024-2025 sasoi amaieran futbola utziko duela.
2025/02/13 - 22:17
Imanol: ''Oso ondo lehiatu dugu eta jarraipena eman behar diogu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Europa Ligako play-offeko joaneko partidan Midtjyllanden aurka lortutako garaipenaz hitz egin du (1-2). Hala, gol bateko abantailarekin jokatuko dute itzuliko partida Reale Arenan.
2025/02/13 - 21:47
Realak garaipena lortu du Midtjyllanden aurka, abantaila txiki bat lortuta (1-2)
Braisek eta Kubok sartu dituzte txuri-urdinen golak, lehen zatian, Reale Arenako itzulerako partidan abantailarekin abiatzeko.
2025/02/13 - 19:59
Unai Gomezek eta Mikel Jauregizarrek aurten titulu bat lortzea dute helburu
Mikel Jauregizar eta Unai Gomez Athleticeko jokalariak Euskal Telebistako platoan egon dira. Ane Muruamendiaraz aurkezleak elkarrizketatu ditu. Zuri-gorriek denboraldi amaierara arte dituzten helburuez, eguneroko bizitzaz, eskola garaiaz eta debuta egin zuten egunaz hitz egin dute.
2025/02/13 - 11:14
Realak emaitza ona nahi du Midtjyllanden aurka, Europa Ligako play-offetan
Donostiako taldea jokatutako azken bi neurketak irabaztetik dator, eta gaurko hitzorduan kanporaketa bideratzen lagunduko dion garaipena bilatuko du.
2025/02/12 - 23:18
Imanol: ''Midtjylland, fisiko aldetik, talde indartsua da''
Realak, ostegunean, Danimarkan jokatuko du, Midtjyllanden kontra, Europa Ligako play-offean, joaneko partidan. Aurreko egunean, prentsaurrekoan, talde txuri-urdinaren entrenatzaileak ohartarazi du aurkari "gogorra" izango dela.
2025/02/12 - 15:00
Athletic Herri Harmailarekin dagoen afera konpontzeko prest agertu da, eta errespetuz animatzeko deia egin du
Jon Uriarte Athleticen presidenteak, Jon Berasategi zuzendari nagusiak eta Johana Ruiz-Olabuenaga arlo sozialeko zuzendariak prentsaurrekoan hitz egin dute Herri Harmailarekin dagoen gatazkari buruz. Adierazi dute Herri Harmailarekin batzarra egingo dutela, konponbidea lortzeko asmoz.
2025/02/11 - 11:50
Mikel Gogorza, jatorri errenteriarra duen Midtjyllandeko jokalaria, Realari gauzak zail jartzeko prest
Mikel Gogorza Midtjylland taldeko jokalaria da, eta Realaren aurka jokatuko du Europa Ligako final-hamaseirenetako kanporaketa otsailaren 13an eta 20an, hurrenez hurren. Gogorzak 18 urte ditu, danimarkarra da jaiotzaz, errenteriarra jatorriz, eta LaLigan eta Premier Leaguen jokatzea du amets.