UEFA Europa Liga
2025/04/12 - 20:51
Valverde: ''Rayori irabazten badiogu, gure benetako helburutik, Europatik, oso gertu egongo gara''
Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, igandean San Mamesen Rayo Vallecanori irabaztea lortzen badute talde zuri-gorriaren "benetako helburutik, Europatik, oso gertu" egongo direla azpimarratu du.
2025/04/11 - 02:05
Jauregizar: ''Aurten ez gara zorterik izaten ari penaltietan''
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak Europa Ligako final-laurdenetako joaneko partidan Rangersen aurka lortutako berdinketaz (0-0) hitz egin du.
2025/04/11 - 01:03
Punteria faltak eta huts egindako penaltiak saririk gabe utzi dute Athletic Rangersen aurka (0-0)
Nahiz eta mila aukera izan, eta jokalari bat gehiagorekin jokatu Propper kanporatu ondoren, zuri-gorriak ez dira markagailua irekitzeko gai izan, eta San Mamesen bilatuko dute finalerdietarako txartela.
2025/04/10 - 16:07
Giro paregabean dira athleticzaleak Glasgown, gaur gaueko partidaren atarian
Glasgow Rangersen kontra jokatuko du Athleticek gaur, Europa Ligako final-laurdenetako joanekoa. Glasgowera joandako zaleak ederto daude, taldea animatzeko prest.
2025/04/10 - 12:35
Athleticen omenaldia Ibrox Stadiumeko ezbeharretan hildakoei
Jose Angel Iribarrek lore sorta bat utzi du Jon Uriarte presidentearekin batera John Greig Rangersekin aurkari izan zuen estatuan. Ibrox Stadiumeko ezbeharretan hildakoen omenez egin du lore eskaintza Athleticek.
2025/04/10 - 10:29
Athleticek emaitza ona lortu nahi du Rangersen aurkako joaneko partidan
Zuri-gorriek Glasgown jokatuko dute apirilaren 10ean, 21:00etan, Europa ligako final-laurdenetako kanporaketako joaneko partida. Bilboko taldean Yuri Berchiche ez dago jokatzeko prest, min hartuta baitago.
2025/04/10 - 00:56
Aitor Paredes: ''Zein emaitza den ona, Glasgown? Irabaztea''
Athleticek joaneko partida du Rangersen aurka, ostegunean, Europa Ligako final-laurdenetan, Ibrox Stadium futbol zelaian, Glasgown. Aitor Paredes atzelariaren iritziz, zuri-gorriek garaipena izan behar dute helburu, itzuliko neurketari begira.
2025/04/09 - 12:37
Ziganda: ''Uste dut Athletic dela faboritoa, baina ez da kanporaketa erraza izango''
Jose Angel 'Kuko' Ziganda Athleticeko jokalari eta entrenatzaile ohiak EITB Mediarekin hitz egin du zuri-gorriek Rangersen aurka apirilaren 10ean Glasgown jokatuko duen partidari buruz. Duela 18 urte Osasunako entrenatzailea zenean, Ibrox Stadiumen garaipena bereganatu zuen Osasunarekin.
2025/04/08 - 15:28
Yuri baja da Athleticek Rangersen aurka Glasgown jokatuko duen partidarako, min hartuta dabil eta
Yuri Berchichek "eskuin hankako soleoan giharretako lesio arin-moderatua" duela jakinarazi du klubak. Ondorioz, zarauztarrak ezingo du jokatu Europa Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa.
2025/04/08 - 13:37
Raul Garcia: ''Gogoan dut Rangersi sartutako gola, Athleticek lehia zaila izango du, baina irabazteko gai da''
Raul Garcia jokalari ohiak EITB Mediarekin hitz egin du Athleticek Rangersen aurka jokatuko duen Europa Ligako final-laurdenetako kanporaketari buruz. Raulek gola sartu zion Glasgowko taldeari Osasunak Eskozian jokatu zuen neurketan, badaki zer-nolako giroa bizi den han, eta horretaz mintzatu da.
2025/04/07 - 21:08
Salgai jarri dituzte San Mamesen jokatuko den Europa Ligako finaleko sarrerak, 40 eta 240 euro arteko prezioan
UEFAk astelehen honetan bertan abiatu du salmenta, 'UEFA.com/tickets' plataformaren bidez. Sarrerak erosteko epea apirilaren 11n, ostirala, amaituko da, 11:00etan.
2025/03/24 - 16:00
UEFAk 34.000 euroko zigorra jarri dio Athletici, Erromaren aurkako partida egunean gertatutakoagatik
Bilbotarrek bi zigor jaso dituzte; bat, 30.000 eurokoa, San Mamesen inguruan bengalak eta objektuak botatzeagatik, eta bestea, 4.000 eurokoa, Erromako zaleen irteerako eskailerak blokeatzeagatik.
2025/03/21 - 17:01
Honelakoa da San Mamesen jokatuko den Europa Ligako finalaren iragarkia
Maiatzaren 21ean Europa Ligako finala jokatuko da San Mamesen. Hau da Bilbon jokatuko den final handia iragartzeko iragarkia, 'Bizi beharreko finala' kanpainaren barruan.
2025/03/21 - 16:32
Europa Ligako kopa ikusgai izango da San Mamesen ostiraletik igandera bitartean
Kopa bertatik bertara ikusi eta harekin argazkia egin nahi duten zaleek sarrera doan izango dute San Mamesen.
2025/03/21 - 16:09
Europa Ligako kopa San Mamesen dago jada
Maiatzaren 21ean Europa Ligako finala jokatuko da San Mamesen, eta ostiral goizean aurkezpen ekitaldia egin dute, "Bizi beharreko finala" lelopean. Athleticek hori du helburu: finala etxean jokatzea. Aurretik, baina, etxeko lanak egin beharko dituzte zuri-gorriek.
2025/03/20 - 15:33
Agirrezabala: ''Athleticekin Europan jokatzea berezia da, Europa Ligak ilusioa eragiten dio taldeari''
EITB Mediak Julen Agirrezabala elkarrizketatu du, Lezaman. Athleticen atezainak taldeak orain arte egindako lanaz hitz egin du, berak zer sasoi duen kontatu digu, eta zuri-gorriek denboraldi amaierara arte dituzten helburuez mintzatu da.
2025/03/18 - 20:01
Espedientea zabaldu diote Athletici, Erromaren aurkako San Mameseko partidan izandako istiluengatik
Hain zuzen ere, UEFAk zehapen-espedientea zabaldu dio Bilboko klubari hilaren 13an jokatutako partidarekin lotuta San Mamesetik kanpo izandako istiluengatik, eta Erromako zaleek ebakuazio bideak okupatzeagatik.
2025/03/14 - 01:09
Imanol: ''Gustatuko zitzaidan beste arbitraje bat izatea''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan Manchester Uniteden aurka jasandako porrotaz (4-1) hitz egin du. Arbitrajeak partida asko baldintzatu duela nabarmendu du.
2025/03/13 - 23:59
Realak Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak
Donostiarrek Nizan jokatuko dute lehen partida, irailaren 25ean, eta zortzigarren eta lehen fasea etxean itxiko dute, urtarrilaren 30ean, Paoken aurka.
2025/03/13 - 23:59
Epailearen erabakiek kaltetuta, Realak ezin izan du Old Trafforden, eta Europa Ligatik kanpo gelditu da
Mikel Oyarzabalek aurretik jarri du Reala, penaltiz, baina Manchester Unitedek partida irauli du, penaltiz ere, oso eztabaidagarriak izan diren bi jokalditan, eta azken minutuetan sartutako beste bi golen bidez. Azken ordu erdian, talde txuri-urdina hamar jokalarirekin aritu da.