UEFA Europa Liga
2021/05/27 - 22:57
Vila-realek zaleekin ospatu du Europa Ligako titulua
Vila-real Europa Ligako txapeldunak hiriko kaleak zeharkatu ditu autobusez, eta zaleekin batera ospatu du titulua.
2021/05/27 - 03:00
Emery, Europa Liga lau aldiz irabazi duen entrenatzaile bakarra
Unai Emery euskal entrenatzaileak laugarrenez irabazi du Europa Liga. Asteazken honetan Vila-realekin lortu du titulua, baina lehenago hiru bider irabazi zuen txapelketa hau Sevillarekin.
2021/05/27 - 01:59
Vila-real, Europa Ligako txapeldun
Unai Emeryk zuzentzen duen taldeak garaipena lortu du finalean Manchester Uniteden aurka. Partida eta luzapena bana berdinduta amaitu dira, eta penalti jaurtiketetan irabazi du Vila-realek.
2021/05/26 - 02:28
Vila-real eta Manchester United, Europa Ligako tituluaren bila
Espainiako taldeak Erresuma Batukoaren aurka jokatuko du final asteazken honetan Arena Gdansk estadioan, 21:00etan.
2021/05/25 - 16:11
Mikel Jauregi: ''Unai Emeryk xehetasunak asko zaintzen ditu''
Mikel Jauregi Unai Emeryk izan zuen entrenatzaileak bere kirol-ibilbidea aztertu egin du. Hondarribikoak Liga Europako finalean izango da Vila-realekin Manchester Uniteden aurka.
2021/05/07 - 01:48
Vila-real eta Manchester United, Europa Ligako finalera
Espainiako taldeak Arsenal kanporatu du, eta talde ingelesak Erroma utzi du txapelketatik at.
2021/04/30 - 02:16
Manchester Unitedek finalean egoteko aurrerapauso handia eman du
Ingalaterrako taldeak 6-2ko emaitzarekin irabazi du Erromaren aurkako Europa Ligako finalerdietako joaneko partida eta Vila-realek Arsenal menderatu du (2-1).
2021/04/19 - 14:06
FIFA Superligaren aurka agertu da
Txapelketa "separatista eta itxia" dela salatu dute.
2021/04/16 - 01:48
Vila-real, Arsenal, Manchester United eta Erroma, finalerdietara
Lau talde hauek izango dituzte jokoan finalerako bi txartelak. Vila-realek Arsenal izango du aurkari finalerdietan, eta Manchester Unitedek Erromarekin neurtuko ditu indarrak.
2021/04/15 - 11:20
Gaur, Europa Ligako finalerdietarako txartelak jokoan
Vila-real, Manchester United eta Erroma taldeek abantaila dute. Slavia Pragak eta Arsenalek bana egin zuten joanekoan.
2021/03/19 - 00:49
Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidetako emaitzak
Manchester United, Arsenal, Dinamo Zagreb, Granada, Vila-real, Ajax, Erroma eta Slavia Praga dira final-laurdenetarako txartela lortu duten zortzi taldeak.
2021/03/16 - 11:49
Final-zortzirenetako bueltako partidak, ostegunean
Milanek eta Manchester Unitedek bana egin zuten Old Trafforden eta orain San Siron izango dute jokoan final-laurdenetarako txartela.
2021/03/11 - 23:53
Final-zortzirenetako joaneko partiden emaitzak
Europa Ligan jarraitzen duten taldeek final-laurdenetarako txartela eskuratzea dute helburu.
2021/03/11 - 09:42
Manchester United-Milan, gaurko partida handia
Final-zortzirenetako joaneko partidak 18:55ean eta 21:00etan jokatuko dira.
2021/02/26 - 18:00
Manchester United-Milan, final-zortzirenetako kanporaketa handia
Molde izango da Granadaren aurkaria eta Vila-realek Dinamo Kieven kontra jokatuko du.
2021/02/26 - 10:40
16 talde sailkatuta final-zortzirenak jokatzeko
Reala, Leverkusen, PSV eta Leicester bezalako taldeek agur esan diote UEFA Europa League txapelketari.
2021/02/26 - 01:21
Imanol: ''Pena izan da ez irabatea, baina pozik gaude eskaini dugun mailarekin''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko partidan Manchester Uniteden aurka erdietsi duen berdinketaren (0-0) analisia egin du.
2021/02/25 - 23:51
Realak agur esan dio Europa Ligari, Old Trafforden Unitedekin berdindu ostean
Talde txuri-urdinak golik gabe berdindu du (0-0) final-hamaseirenetako itzuliko partida. Joanekoa 0-4ko emaitzarekin galdu zuenez, Europa Ligatik at geratu da.
2021/02/25 - 09:32
Europa Ligako bueltako partidak jokatuko dira gaur
Realak miraria behar du Old Trafforden joaneko partidan Manchester Uniteden kontra 0-4 galdu eta gero.
2021/02/24 - 22:40
Realak garaipena lortu nahi du Old Trafforden
Talde txuri-urdinak Manchester Uniteden aurka jokatuko du ostegunean Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko partida. Joaneko neurketa 0-4ko emaitzarekin galdu zuen Realak.