UEFA Europa Liga
2021/11/02 - 11:35
Aste erabakigarria Europa Ligan
Realak Sturm Graz taldea hartuko du ostegunean Reale Arenan, 18:45ean.
2021/10/22 - 02:31
Aihen Muñoz: ''Partida zaila izan da, baina pozik goaz etxera garaipenarekin''
Realak garaipena lortu du Sturm Grazen aurka (0-1) Europa Ligako multzoen faseko 3. jardunaldian eta Aihen Muñoz jokalariak neurketaren analisia egin du.
2021/10/22 - 01:05
Realak lehen garaipena lortu du Europa Ligan Sturm Graz mendean hartuta
Isakek partidako 68. minutuan sartu duen golak hiru puntuak eman dizkio talde txuri-urdinari multzoen faseko 3. jardunaldian. Monako da B multzoko liderra, 7 punturekin, PSVri irabazi ostean, eta Reala bigarren da, 5 punturekin.
2021/10/21 - 18:34
Aperribay baikor azaldu da Realak Sturm Grazen aurka jokatuko duen partidari begira
Jokin Aperribay Realeko presidenteak, talde txuri-urdinak Austian jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko 3. jardunaldiko partidaz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/10/21 - 18:15
Realeko 600 zale Grazen, talde txuri-urdinari bultzada emateko
Realak ostegun honetan jokatuko du Sturm Grazen aurka Austrian, Europa Ligako multzoen faseko 3. jardunaldiko partida. Talde txuri-urdinak 600 zaleren bultzada izango du.
2021/10/20 - 23:08
Honela iritsi da Reala Grazeko aireportura
Realak Sturm Grazen aurka jokatuko du ostegun honetan Europa Ligako 3. jardunaldian. Arratsaldean iritsi da Donostiako taldea Austriara.
2021/10/20 - 21:53
Zubimendi: ''Partida oso garrantzitsua da guretzat''
Martin Zubimendi Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak Sturm Grazen aurka ostegunean jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
2021/10/20 - 19:46
Realak lehen garaipena lortu nahi du Europa Ligan Sturm Grazen aurka
Txuri-urdinek talde austriarraren kontra jokatuko dute ostegunean Europa Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partida.
2021/10/19 - 18:57
Diego Rico taldearekin entrenatzen hasi da
Realeko jokalaria den Diego Ricok lesioa gainditu du eta taldekideekin batera entrenatzen hasi da. Talde txuri-urdina osteguneko Europa Ligako Sturm Grazen aurkako partida prestatzen ari da.
2021/10/18 - 12:45
Europa Ligako hirugarren jardunaldiko partidak
Realak Sturm Graz taldeari egingo dio bisita hiru puntuak lortzeko erronkarekin.
2021/10/01 - 00:13
Imanol: ''Monako baino gehiago izan gara, baina azkenean ez da posible izan garaipena''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Monakoren aurka Europa Ligako 2. jardunaldian lortu duen berdinketari (1-1) buruz hitz egin du.
2021/09/30 - 23:50
Zubeldia: ''Gehiago nahi genuen, baina dena eman dugu, partida on bat eginda''
Igor Zubeldia Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak Monakoren aurka Europa Ligan lortu duen berdinketari (1-1) buruz hitz egin du.
2021/09/30 - 22:52
Realak berdindu egin du Monakoren aurka Reale Arenan
Talde txuri-urdinak bana berdindu du (1-1) Reale Arenan jokatu duen Europa Ligako B multzoko bigarren jardunaldiko partida. Monakok sartu du neurketako lehen gola, baina Realak lehia berdintzea lortu du.
2021/09/29 - 22:31
Realak multzoko lidergoa eskuratu nahi du Monakori irabazita
Talde txuri-urdinak ostegunean jokatuko du Reale Arenan Europa Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partida, 18:45ean.
2021/09/29 - 21:45
Oyarzabal: ''Monakoren aurkako partida garrantzitsua da multzoak hartuko duen norabidea jakiteko''
Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak Monakoren aurkako Europa Ligako osteguneko partidari buruz hitz egin du.
2021/09/28 - 12:06
Europa Ligako bigarren jardunaldiko egitaraua
Talde txuri-urdinak Monako hartuko du ostegunean arratsaldeko 18:45ean Reale Arenan. Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da Euskadi Irratian.
2021/09/19 - 21:49
PSV Eindhovenek, Realaren aurkaria Europan, huts eta lau galdu du
PSV Eindhovenek, Realaren aurkari Europa Ligan, huts eta lau galdu du Feyenoorden aurka, Herbeheretako ligan. Hona hemen partidaren laburpena.
2021/09/17 - 20:14
Maitane Urbieta: ''Ea gauza hauek normalizatzen joaten diren''
Euskadi Irratian, Maitane Urbieta izan zen partidako esataria eta, UEFAk esandakoaren arabera, gure lankidea da emakumezko esatari bakarra Europa Ligan.
2021/09/17 - 02:36
Imanol: ''Taldeak horrela jokatzen duenean, ni beti harro egongo naiz''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak PSVren aurka lortu duen berdinketaz (2-2) hitz egin du.
2021/09/17 - 01:14
Realak PSVren aurka berdinketa lortuta ekin dio Europa Ligari
Txuri-urdinek bina (2-2) berdindu dute Herbehereetako taldearen aurka, B multzoko lehen partidan. Galtzen hasi da Reala, ondoren emaitza irauli du, baina Eindhoveneko taldeak lehia berdintzea lortu du.