UEFA Europa Liga
2024/10/04 - 02:03
Sancet: ''Gau magikoa izan da, nire Europako debuta''
Oihan Sancet Athleticeko jokalariak AZ taldearen aurka lortutako garaipenaz hitz egin du. Europa Ligako bigarren jardunaldian egin du debuta Europako txapelketa honetan, eta, gainera, gola sartuta estreinatu da.
2024/10/04 - 01:43
Oyarzabal: ''Lotsarik handiena UEFAk izan beharko luke, beraientzako irudia oso txarra delako''
Anderlechten aurkako partida amaituta, Realeko kapitainak gogor salatu ditu Reale Arenan izandako istiluak. Mikel Oyarzabalen iritziz, hartutako erabakia ez da egokia izan, partida eten behar zuten.
2024/10/04 - 01:31
Imanol: ''Lotsa, izugarrizko pena; hau ez dakit nola baina moztu egin behar da''
Talde txuri-urdinak Reale Arenan Anderlechten aurka jokatutako partidaren ostean, Realeko entrenatzaileak gogor salatu ditu Belgikatik iritsitako ultrek sortutako istiluak.
2024/10/04 - 00:59
Iñaki Williamsek eta Sancetek Europako lehen garaipena eman diote Athletici AZ-ren aurka (2-0)
Zuri-gorriak jaun eta jabe izan dira partida osoan zehar, baina kosta egin zaie gola egitea, bigarren zatian Iñaki Williamsek eta Sancetek lortu duten arte, eta hiru puntuak eskuratu dituzte horrela.
2024/10/03 - 22:59
Realak ezin izan du punturik batu Anderlechten aurka, Reale Arenan (1-2)
Talde txuri-urdina aurretik jarri da, bosgarren minutuan, Pablo Marinen bidez, baina Belgikako taldeak markagailua irauli du, 29. eta 40. minutuetan Luis Vazquezek eta Leonik golak sartuta. Beraz, Realak, Europa Ligan, bi partida jokatuta, puntu bat duela jarraitzen du.
2024/10/02 - 22:57
Mikel Vesga: ''AZ Alkmaar talde oso gaztea da, ondo ateratzen dira atzetik baloiarekin''
"Espaziora ere ondo doaz", nabarmendu du Athleticeko erdilariak, Herbehereetako taldearen gainean, zuri-gorrien eta AZren arteko neurketaren bezperan. "Presio ona" egitea da Athleticen zereginetako bat, Vesgaren iritziz.
2024/10/02 - 18:35
Zubimendi: ''Gogo handiarekin hartzen dugu Europa; oso pozik gaude taldeak erakutsitako erantzunagatik''
Realeko erdilariak, talde txuri-urdinak Europa Ligan Anderlecht aurka jokatuko duen neurketaren bezperan, gogora ekarri du nola denboraldiaurrean, udaran, ezezkoa eman zion Liverpooli: "Oso pozik nago hartutako erabakiarekin; bakean, batez ere" nabarmendu du.
2024/10/01 - 17:51
Athleticek berriz adierazi du "biolentziaren aurrean, zero tolerantzia" izango duela
Halaber, Bilboko klubak ondorio ekonomikoak eskatuko dizkie Erromako Estadio Olinpikoan izandako istiluen egileei. Jakinarazpen ofizial baten bidez, klub zuri-gorriak nabarmendu du, "beste behin ere, ingurune segurua eta errespetuzkoa sustatzeko konpromisoa" duela adierazi du.
2024/09/29 - 20:10
Uriarte: "Istiluen arduradunak identifikatzeko elkarlanean ari gara; egindakoan, neurriak hartuko ditugu"
Athleticeko presidentearen hitzetan, "20 pertsonak gure klubaren irudiari kalte egitea oso txarra da, eta ez dugu horrelakorik onartuko".
2024/09/28 - 16:00
Valverde, istiluen inguruan: ''Hori egin dutenek izen-abizenak dituzte''
Athletic Clubeko entrenatzaileak, ostegunean Erromako Estadio Olinpikoan talde zuri-gorriko zenbait zalek eragindako istilu larrien aurkako gaitzespena azpimarratu du.
2024/09/27 - 13:20
Ruiz de Galarreta: ''Horrelako gauzak ezin dira gertatu''
Athleticek Romaren aurka jokatutako Europa Ligako partidan, Paredesen golaren ospakizunean, talde txiki batek bengalak piztu zituen eta horietakoren bat etxeko harmailetara bota zuen, segurtasun-arauak urratuz.
2024/09/27 - 12:34
Valverde: ''Hau ez da futbola. Orban bat da partidan''
Athleticek Romaren aurka jokatutako Europa Ligako partidan, Paredesen golaren ospakizunean, talde txiki batek bengalak piztu zituen eta horietakoren bat etxeko harmailetara bota zuen, segurtasun-arauak urratuz.
2024/09/27 - 11:39
Athleticek "gaitzetsi" egin du bere zale batzuek bengalak jaurti izana Erromaren zelaian
"Hau ez da gure estiloa" izenburupean, ohar ofizial batean, erakunde zuri-gorriak zero tolerantzia erakutsi nahi izan du Erromako Olinpikoan gertaturikoaren aurrean.
2024/09/27 - 11:24
De Marcosek eta Iñaki Williamsek bengalak bota izana aurpegiratu zieten euren zaleei
Oscar de Marcos eta Iñaki Williams Athleticeko kapitainak jarraitzaile zuri-gorriak zeuden harmailara hurbildu ziren, Erromako estadioan, bertako zaleei bengalak jaurti izanagatik kargu hartzeko.
2024/09/27 - 02:30
Aitor Paredes: ''Gola sartzea berezia da; Europako nire lehen partidan, gehiago''
Athleticeko atzelariak talde zuri-gorriaren gola egin du Erroman, Europa Ligako aurreneko jardunaldian; gol horrek puntu bat eman die Ernesto Valverderen gizonei.
2024/09/27 - 01:14
Athleticek puntu baliotsua lortu du Erroman, bigarren zatian ondo jokatuta eta Paredesek gola sartuta (1-1)
Etxeko taldea Athletic baino hobeto aritu da lehen zatian, eta Dovbykek aurretik jarri du Erroma, 32. minutuan. Bigarren zatian, baina, Athletic gehiago izan da, eta Aitor Paredesek banakoa sartu du 86. minutuan, Valverderen taldearentzat.
2024/09/26 - 16:08
Athleticeko zaleek zuri-gorriz koloreztatu dituzte Erromako kaleak
Athleticek zaleen babesa izango du Erromaren aurkako lehian, Italiako hiriburuan. 3.000 zale inguru joan dira Erromara, eta baikor azaldu dira neurketari begira.
2024/09/26 - 10:35
Imanol: ''Garrantzitsua zen ondo hastea, eta puntu bat lortu dugu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak taldeak Nizan egindako lehen zati bikaina nabarmendu du, aukera gehiago izan dituelako. Zubietako jokalarien lana ere azpimarratu du.
2024/09/26 - 02:17
Jon Martin: ''Beti prest nago, Imanolek, noizbait, jartzen banau; oso pozik nago, jarraitzeko gogoekin''
Realeko erdiko atzelari gaztea hasierako hamaikakoan izan da Nizan, Europa Ligan, nazioarteko txapelketan lehen aldiz jokatuta, 18 urte dituela. Partida amaitutakoan adierazi duenez, "pozik" dago, eta asmoa du lanean jarraitzeko, aukera gehiago izan nahi baititu.
2024/09/26 - 01:11
Barrenek gol ederra sartu, Remirok penalti bat gelditu eta Realak puntu bat lortu du, Nizan (1-1)
Ander Barrenetxeak, 18. minutuan, aurretik jarri du Reala; lehen zatiko azken minutuetan, Nizak banakoa egin du. Bigarren zatian, Alex Remirok penalti bat gelditu du. Donostiako taldeak merezita lortu du berdinketa, Europa Ligako aurreneko jardunaldian.