Txapeldunen Liga
Sailkapena
Txapeldunen Liga
Ez dago emaitzarik erakusteko.
J: Jokatutakoak
I: Irabazitakoak
B: Berdindutakoak
G: Galdutakoak
AG: Aldeko golak
KG: Kontrako golak
+/-: Aldeko eta kontrako golen diferentzia
Joera:
I
Irabazi
B
Berdindu
G
Galdu
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Txapeldunen Ligari buruzko albisteak
2023/10/04 - 14:18
Reala jaun eta jabe izan da Salzburgoren aurka (0-2)
Txuri-urdinek bi gol egin dituzte partidako lehen 27 minutuetan, eta aise gailendu zaizkio talde austriarrari neurketa osoan. Mikel Oyarzabal eta Brais Mendez izan dira Donostiako taldearen golegileak.
2023/10/04 - 14:10
Imanol Alguacil: "Asko gozatu dut egin dugun lehen zati bikainarekin"
Entrenatzaile txuri-urdina zoriontsu agertu da Salzburgoren aurkako neurketan egindako lanarekin, jokalariak zoriondu ditu, eta "oso harro" dagoela adierazi du.
2023/10/03 - 17:33
Realzaleak, partidaren atarian: ''Gaur? Irabazi, horretara etorri gara''
Realzaleak baikor dira arratsaldean Realak Salzburgoren aurka Txapeldunen Ligan jokatuko duen partidari begira.
2023/10/02 - 22:28
Imanol Alguacilen eta Igor Zubeldiaren hitzak, astearteko partidari buruz
Imanol entrenatzaileak Salzburgoren aurkakoa partida zaila izango dela azpimarratu du. Zubeldiak, aldiz, Realak azken urteetan Europan esperientzia handia pilatu duela nabarmendu du.
2023/10/02 - 20:49
Reala Austriara iritsi da
Reala Austriara iritsi da astelehen arratsaldean, Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian Salzburgoren aurka jokatu duen partidaren bezperan.
2023/10/02 - 18:20
Realak sasoiko dagoela berretsi nahi du Salzburgoren aurka Txapeldunen Ligan jokatuko duen partidan
Lehenengo jardunaldian Inter Milanen aurka emandako itxura onaren ostean, eta LaLigan lortutako azken emaitzak kontuan izanda, donostiarrak gogoz doaz Austria aldera.
2023/10/02 - 17:57
Realak Zubietan entrenatu du, Salzburgora abiatu aurretik
Imanolek zuzentzen duen taldeak Zubietan entrenatu du gaur goizean Salzburgora abiatu aurretik. Bihar jokatuko du Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren partida.
2023/09/21 - 12:36
Igor Zubeldia: ''Oso partida ona egin dugu, baina amorrua ere sentitzen dugu emaitzagatik''
Igor Zubeldia Realeko jokalariaren esanetan, oso partida ona egin du taldeak 80. minutura arte, baina azkenean ezin izan diote emaitzari eutsi eta amorratuta ere sentitzen dira.
2023/09/21 - 11:34
Imanol: ''Izugarrizko gaua izan da, nahiz eta ez irabazi''
Imanol Alguacil harro agertu da Inter Milanen aurka bana berdindu ostean, Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Pena ere sentitzen duela adierazi du, ezin izan dutelako irabazi.
2023/09/21 - 01:09
Realak, partida bikaina eginda, berdindu egin du Inter Milanekin (1-1), Txapeldunen Ligako lehen neurketan
Brais Mendezek aurreratu du Imanolen taldea, laugarren minutuan, eta Reala Inter Milan baino askoz gehiago izan da neurketako azken minutuetara arte; Lautarok egin du 1-1ekoa, 87. minutuan.
2023/09/20 - 22:35
Honela jaso dute Realeko zaleek taldearen autobusa, Inter Milanen aurkako partidaren atarikoan
Ehunka zale izan dira, Reale Arenaren inguruan, jokalarien zain. Autobusa iritsi denean, babesa eman diote taldeari.
2023/09/20 - 22:30
Txapeldunen Ligako giroa, Donostian, Reala-Inter Milan partidako arratsaldean
Ez da istilurik izan Gipuzkoako hiriburuan; bi taldeetako zaleek, aldiz, lasai egoteko eta ondo pasatzeko aukera izan dute, Reale Arena futbol zelaira joan baino lehen.
2023/09/20 - 15:18
Realzaleak baikor, Txapeldunen Ligako lehen erronkari begira
Inter Milan hartuko du gaur gauean Realak, Txapeldunen Ligako multzoen fasean. Zaleak oso baikor agertu dira gaur gauek hitzorduaren aurrean.
2023/09/20 - 13:27
Manchester Cityk markagailua irauliz hasi du tituluaren defentsa, eta Bartzelonak 5 gol sartu dizkio Anberesi
Pep Guardiolaren taldeak 3-1 irabazi dio Izar Gorria Belgraderi, galtzen hasi arren. Bartzelonak, bere aldetik, 5-0 hartu du mendean Amberes, Joao Felix (2), Lewandowski, Bataille eta Gavi jokalarien golei esker.
2023/09/19 - 21:43
Realak Inter Milan hartuko du Txapeldunen Ligako lehen hitzorduan
Imanol Alguacilen taldea Real Madrilen kontra 2-1 galtzetik dator, eta Ligan jokatutako 15 puntuetatik 6 lortu ditu; Simone Inzaghiren mutilek, ordea, neurketa guztiak irabazi dituzte orain arte Italiako Ligan.
2023/09/19 - 20:23
Mikel Oyarzabal: ''Interrek oso argi dauka zeintzuk diren bere puntu indartsuenak, partida zaila izango da''
Realeko kapitainaren esanetan, baina, talde txuri-urdinak konfiantza handia du, Txapeldunen Ligako aurreneko neurketari begira.
2023/09/19 - 20:11
Imanol: ''Nortasuna eskatzen diot taldeari; horrela, gure jokoa azalduko da''
Realak asteazkenean ekingo dio Txapeldunen Ligari. Bezperan, prentsaurrekoan, Imanol entrenatzaileak ohartarazi du aurkaria, Inter Milan, maila oso handiko taldea dela.
2023/09/07 - 10:44
Brais Mendez: ''Beste denboraldi historiko baten bila goaz''
Realeko erdilaria zoriontsu agertu da denboradian taldeak dituen erronken aurrean. Besteak beste, Txapeldunen Ligan sailkapena lortzeko gogor borrokatuko dutela esan du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/09/04 - 18:34
Europan eredu "jasangarri" batekin jarraitzea, Realaren helburua
Roberto Olabe Realeko Futbol zuzendariak agerraldia egin du astelehen honetan, udako merkatuaren itxiera aztertzeko.
2023/09/01 - 17:18
Imanol Alguacil: ''Txapeldunen Ligan tokatu zaigun multzoa gogorra, zaila eta polita da''
Realeko entrenatzaileak taldeari Txapeldunen Ligako multzoen fasean tokatu zaizkion aurkariez hitz egin du. "Ikusita Salzburgoren kontrako azken partidan zer gertatu zen, halaber, iaz Inter finalera eta Benfica final-laurdenetara iritsi zirela jakinda, multzoa gogorra, zaila eta polita da".