Thibault Basque
2025/02/07 - 15:48
Urrutia eta Basque bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
Urrutia eta Basque aurtengo Winter Series txapelketan finaletik kanpo gelditu dira, maila ona erakutsi arren. Lehian jarri ditugu.
2025/01/23 - 14:59
Ongi ezagutzen al dute elkar Urrutiak eta Basquek?
Thibault Basque eta Thomas Urrutia Eusko Label Winter Series txapelketako puntistek erronka berezi bati egingo diote aurre bideo honetan. Galdetegia egin dute, elkar zenbateraino ezagutzen duten jakiteko.
2025/01/07 - 00:53
Thibault Basque: ''Laurok partida ikaragarria egin dugu''
(Jatorrikoa, gaztelaniaz). Iparraldeko atzelariak Erkiaga eta Ibarluzearen aurka hutsik ezin dela egin azpimarratu du, finalerdietako ligaxkako lehen partida galdu ostean.
2024/12/31 - 01:03
Urrutia eta Basque: ''Pozik gaude, baina txapelketa orain hasiko da''
Erkiaga-Ibarluzea bikotearen aurka lortutako garaipen ederrarekin, Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek lehen faseko partida guztiak irabazita ekingo diote finalerdietako ligaxkari.
2024/11/05 - 01:05
Urrutia eta Basque: ''Partida bikaina izan da, erritmo oso bizikoa''
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen Jean Olharan eta Jon Zabala bikotearen aurka garaipena eskuratuta, Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek nabarmendu dute lau pilotariek egindako lana; halaber, azpimarratu dute garaipena oso garrantzitsua dela.
2023/11/14 - 16:56
Goitia eta Basque debutarien garaipenak aukerarik gabe utzi ditu Erik eta Minvielle
Bizkaitarrak eta lapurtarrak garaipena lortu dute, bi setetan, 15-13 eta 15-12, orain arte txapelketa osoan jokatutako partidarik onenean. Lau jokalariek zutik jarri dituzte, bukaeran, Gernikako Jai Alai pilotalekua bete duten zaleak.
2023/11/14 - 16:50
Goitiak eta Basquek lehen puntua bildu dute Eusko Label Winter Series txapelketan
Bi setetan gailendu zaizkie Erik eta Minvielleri, leporaino betetako Jai Alai pilotalekuan. Gipuzkoako eta Nafarroa Behereko pilotariek ia ezinezkoa dute txapelketan aurrera egitea.
2023/07/17 - 12:50
Xabi Barandika eta Thibault Basque nagusi, Markinako Grand Slamean
Hiru set behar izan dituzte Erkiaga eta Ibarluzea mendean hartzeko. Lehen seta 15-11 irabazi dute; bigarrena 9-15 bukatu dute, hirugarrenean 5-2 gailendu dira gorriak.
2023/01/18 - 11:10
Basque: ''Pozik gaude, ez ginen bikote faboritoa eta oraingoz taldeko lehen postuan gaude''
Olharanek eta Basquek Erkiaga eta Zabalari irabazi diete. Partida gogorra izan da, baina jokatu aurretik elkar adostutakoa ondo irten zaie, ezkerreko paretara bota, eta tantoa mendean hartu dute. Olharanen hitzetan, iaz finalaurrekoetan izan ziren, eta aurten finalera iritsi nahi dute.
2022/12/27 - 13:07
Olharan eta Basque, finalerdietara
Bi setetan gailendu zitzaizkien Barandikari eta Lekerikari (11-15, 10-15), eta emaitza horrek gernikarren egoera zaildu du; izan ere, partida guztiak jokatuta dituztenez, multzoko azken lehiak baldintzatuko du haien etorkizuna.
2022/11/15 - 10:59
Olharanek eta Basquek zailtasunik gabe gainditu dituzte Urrutia eta Aimar
ProAm txapelketatik sailkatutako bikoteak ez du Olharan eta Basqueri aurre egiteko aukerarik izan, eta bi setetan galdu du (15-6 eta 15-5).