Tenisa
2022/09/10 - 14:01
Carlos Alcarazek eta Casper Ruudek jokatuko dute US Openeko final handia
Bi tenislariek euren kirol ibilbideko Grand Slameko lehen titulua lortu nahi dute igande honetan; gainera, ATP sailkapeneko munduko lehen postua egongo da jokoan New Yorken.
2022/09/09 - 15:54
Swiatek eta Jabeur, US Openeko finalistak
Bakoitzak garaipen bat du pista gogorretan bien arteko partidetan. Denboraldi honetako norgehiagoka bakarrean, Swiatek nagusitu zen.
2022/09/03 - 22:22
Muguruzak agur esan dio AEBko Irekiari, Kvitova txekiarraren aurka galdu ondoren
Tenislaria denboraldiko laugarren eta azken 'Grand Slam'etik kanpo geratu da, hiru setetan galdu ondoren (5-7, 6-3, 7-6 (10)).
2022/09/03 - 13:50
Serena Williamsek amaiera eman dio bere kirol ibilbideari
Tenislari estatubatuarrak galdu egin du Ajla Tomljanovicen aurka (7-5, 6-7 eta 6-1) US Open Grand Slameko hirugarren kanporaketan. Agur esan dio tenis profesionalari, 40 urterekin.
2022/08/26 - 01:18
Djokovicek ez du AEBetako Irekia jokatuko, txertoa hartzeari uko egiteagatik
Djokovicek ezin izan du 2022ko bira amerikarra jokatu, txertoa hartzeari uko egin diolako. Australiako azken Irekia ere ezin izan zuen jokatu arrazoi beragatik.
2022/08/12 - 22:31
Lara Arruabarrenak tenisa utziko duela iragarri du
Tolosarrak 24 'Grand Slams' jokatu ditu profesionaletan eman dituen 15 urteetan. Horien artean 350 garaipen ofizial lortu ditu.
2022/08/09 - 19:32
Serena Williamsek tenisa utziko duela iragarri du
40 urteko tenislariak 23 Grand Slam eskuratu ditu bere ibilbidean zehar. Itxura guztien arabera, Estatu Batuetako Irekiaren ondoren erretiratuko da.
2022/07/10 - 21:34
Novak Djokovicek bere 21. Grand Slama lortu du Wimbledonen
Serbiarrak lau setetan hartu du mendean Kyrgios (4-6, 6-3, 6-4, 7-6) 3 ordu iraun duen finalean.
2022/07/10 - 19:01
Elena Rybakina, Wimbledonen txapeldun
Rybakinak Grand Slameko bere lehen titulua eskuratu du finalean Ons Jabeur mendean hartuta 3 setetan (3-6, 6-2, 6-2).
2022/07/07 - 22:21
Nadalek Wimbledoneko finalerdietako partida ez jokatzea erabaki du
Rafael Nadalek agur esan dio Ingalaterrako Grand Slamari sabelaldean duen 7 milimetroko hausturaren eraginez. Ondorioz, finalerdietan aurkari izan behar zuen Kyrgios zuzenean sailkatu da finalera.
2022/06/29 - 21:54
Muguruzak agur esan dio Wimbledoni lehen kanporaketako partida galduta
Garbiñe Muguruzak galdu egin du Greetje Minnenen aurka (6-4 eta 6-0) Britainia Handiko Grand Slamean jokatu duen partida.
2022/06/25 - 23:06
Iñaki Montes nafarrak irabazi du Laukarizko Irekia
Iñaki Montes nafarrak (ATP rankineko 736.a) Akira Santillan australiarra (377.a) garaitu du 6-3 eta 7-5eko emaitzarekin Mungian jokatu den Laukarizko Irekiko lehen edizioko finalean.
2022/06/14 - 21:07
Serena Williams Wimbledonen lehiatuko da urtebete pistatik urrun egon ondoren
Eskuin hankan izandako lesio batengatik 12 hilabete igaro ditu partidarik jokatu gabe.
2022/06/06 - 19:32
Nadalen argazki-saioa Roland Garrosen lortutako 14. garaikurrarekin
Rafael Nadalek Roland Garros Grand Slama irabazi zuen ekainaren 5ean eta astelehen honetan (ekainak 6) argazki-saioa egin du Parisen. Hamalaugarrenez irabazi du Roland Garros eta, guztira, 22 Grand Slameko titulu ditu bere palmaresean.
2022/06/05 - 20:36
Nadalek bere hamalaugarren Roland Garrosa bereganatu du
Tenislari balearrak Casper Ruud norvegiarra hiru setetan garaitu du (6-3, 6-3 eta 6-0) 2 ordu eta 18 minutuetan.
2022/06/04 - 19:27
Swiatekek bere bigarren Roland Garrosa eskuratu du Gauff garaitu ostean
Poloniako tenislariak bi setetan (6-1 eta 6-3) irabazi dio ezinean ibili den Estatu Batuetako jokalariari, ezin izan baitio torneoan zehar erakutsitako mailari eutsi.
2022/06/04 - 01:03
Nadal Roland Garroseko finalera sailkatu da, Zverevek min hartu ostean, eta Ruud izango du aurkari
Tenislari balearrak Parisko txapelketako hamalaugarren finala jokatuko du datorren igandean. Bertan, Casper Ruud Norvegiako gaztea izango du aurrez aurre, hark marin Cilic kanporatu baitu lau setetan.
2022/05/22 - 19:40
Muguruza Roland Garros txapelketatik kanpo geratu da, lehen kanporaketan
Bigarren urtez jarraian, Caracasen jaiotakoak ezin izan du lehen txanda gainditu.
2022/03/23 - 12:33
Ash Barty australiarrak tenisa utziko du
Neke fisiko eta mentalagatik hartuko du erretiroa 25 urteko kirolariak. 2019an munduko lehen postura heldu zen, eta 119 astez egon da toki horretan.
2022/03/03 - 20:44
Djokovicek Roland Garrosen parte hartu ahalko du
Novak Djokovicek Roland Garroseko titulua berresteko aukera izango du, martxoaren 14tik aurrera covid ziurtagiria ez baita beharrezkoa izango Frantzian sartzeko.