Tenisa
2024/06/09 - 22:10
Alcarazek irabazi du 2024ko Roland Garros, finalean Zverev menderatuta
Carlos Alcarazek lehenengoz irabazi du Frantziako Grand Slama. Alexander Zverev garaitu du finalean, bost setetan; 3-6, 6-2, 7-5, 1-6 eta 2-6.
2024/06/08 - 18:59
Swiatekek bere laugarren Roland Garros txapelketa irabazi du, finalean Paoliniren aurka erakustaldia emanda
Iga Swiatek tenislari poloniarra da 2024ko Roland Garroseko irabazlea. Jasmine Paolini menderatu du finalean, bi setetan (6-2 eta 6-1).
2024/05/27 - 21:07
Rafa Nadal Roland Garros txapelketatik kanpo geratu da, Zverevekin hiru setetan galduta
Balearretako tenislariak ezin izan du munduko laugarren tenislaria gainditu, eta 6-3, 7-6(5) eta 6-3ko emaitzarekin joan da etxera.
2024/04/20 - 19:16
Garbiñe Muguruzak tenisa utziko duela iragarri du
"Erretiroa hartzeko eta nire bizitzan beste kapitulu bat hasteko unea iritsi zaidala sentitzen dut", adierazi du Garbiñe Muguruzak bere agurrean. Urtebete baino gehiago zeraman tenisean jokatu gabe.
2024/03/05 - 21:14
Simona Halepen zigorra bederatzi hilabetera murriztu dute
2022ko AEBko Irekian Roxadust substantzia debekatua kontsumitzeagatik ikertu zuten.
2024/01/28 - 20:14
Sinnerrek bere lehen Grand Slama irabazi du, Medvedevi Australian bi set iraulita
Errusiarra 3-6 eta 3-6 aurreratu da, baina 22 urteko italiarrak ez du amore eman, eta hurrengo hiru setak irabazi ditu hiru ordu eta 43 minutuan.
2024/01/27 - 14:12
Sabalenkak titulua berretsi du Australiako Irekian, finalean Zheng menderatuta
Aryna Sabalenka da 2024ko Australiako Irekiko txapelduna. Iaz ere berak irabazi zuen Ozeaniako Grand Slama; beraz, bigarrenez jarraian bereganatu du garaipena. Bielorrusiarrak Qinwen Zheng menderatu du aurtengo finalean, bi setetan (6-3 eta 6-2).
2023/09/11 - 18:28
Zeintzuk dira Novak Djokovicek irabazitako 24 grand slamak?
AEBko Irekian Daniil Medvedev errusiarra mendean hartu ostean, grand slam gehien dituen tenislaria da serbiarra, Serena Williamsen 23ak gainditu baititu.
2023/09/11 - 12:23
US Openeko finalaren laburpena: Djokovic izan da nagusi
Djokovicek eta Medvedevek jokatutako US Openeko finalaren laburpena ikus dezakezue bideo honetan. 24. grand slama eraman du etxera serbiarrak, eta ATP sailkapeneko lehena da orain.
2023/09/11 - 11:49
Djokovicek irabazi du AEBko Irekia, bere ibilbideko 24. grand slama
Tenislari serbiarrak hiru setetan garaitu du Medvedev, hiru ordu eta 17 minutu iraun duen finalean: 6-3, 7-6 (5) eta 6-3. Horrenbestez, ATP sailkapeneko lehen tokia lortu du, Carlos Alcarazi lekua kenduta.
2023/09/10 - 12:32
Coco Gauffek Aryna Sabalenka mendean hartu du, eta US Openean gailendu da
Gauffek garaipena lortu du bere etxean, US Openean, Aryna Sabalenka munduko lehen sailkatua mendean hartuta, 2-6, 6-3 eta 6-2 emaitzarekin, bi ordu eta sei minututako jokoan.
2023/09/09 - 12:07
Novak Djokovicek eta Daniil Medvedevek jokatuko dute US Openeko final handia
Djokovicek 6-3, 6-2 eta 7-6 (4) emaitzarekin irabazi dio Ben Shelton estatubatuarrari. Medvedev errusiarrak, berriz, ezustekoa eman du Carlos Alcarazi 7-3 (3), 6-1, 3-6 eta 6-3 irabazita.
2023/09/08 - 12:30
Gauff eta Sabalenka izango dira aurrez aurre AEBko Irekiko finalean
Coco Gauffek eta Aryna Sabalenkak emakumezkoen AEBko Irekiko finala jokatzeko txartela lortu dute, Karolina Muchova (6-4 eta 7-5) eta Madison Keys (0-6, 7-6 [1] eta 7-6 [5]) kanporatuta, hurrenez hurren.
2023/07/23 - 18:09
Daria Snigurrek irabazi du Araba World Tennis Tour txapelketa
Finalean, ukrainarrak Jessika Ponchet lapurtarra izan du aurkari, eta hiru setetan gailendu da; horrenbestez, titulua eskuratu du.
2023/07/20 - 19:40
Emakumezkoen Araba World Tennis Tourra, goraka doan txapelketa
Aurten txapelketaren laugarren edizioa ospatzen ari da La Peña Vitoriana Klubean (Gasteiz). Uztailaren 13an hasi zen eta hilaren 23an, igandean, amaituko da. Urtero aurrekontu eta partaidetzan hazten den txapelketa da, Euskadiko garrantzitsuena bihurtuz.
2023/07/16 - 22:50
Carlos Alcarazek Djokovic garaitu eta bere lehen Wimbledon txapelketa irabazi du
Espainiarrak irabazi du 2023ko Wimbledon txapelketa, finalean Novak Djokovic serbiarra mendean hartuta (1-6, 7-6 (6), 6-1, 3-6, 6-4).
2023/07/15 - 19:09
Vondrousova, 2023ko Wimbledoneko txapelduna
Marketa Vondrousovak irabazi du Grand Slam britainiarra, finalean Ons Jabeur mendean hartuta 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin. Ondorioz, txekiarrak bere kirol-ibilbideko lehen txapelketa handia irabazi du.
2023/07/14 - 23:18
Alcarazek Medvedev menderatu du eta finala Djokovicen aurka jokatuko du
Carlos Alcarazek Daniil Medvedev errusiarra menderatu du (6-3, 6-3 eta 6-3) eta Wimbledongo finala jokatuko du, igande honetan, Novak Djokovic serbiarraren aurka.
2023/07/13 - 21:30
Jabeurrek Vondrousova izango du aurkari Wimbledoneko finalean
Tunisiarrak 6-7 (5), 6-4 eta 6-3ko emaitzarekin garaitu du Aryna Sabalenka, munduko sailkapeneko lehen postura igotzea eragotziz.
2023/07/11 - 11:16
95 jokalari lehiatuko dira emakumeen Araba World Tennis Tour txapelketan
Nadine Arbaizar gasteiztarra izango da bertako ordezkaria; Oceane Dodin frantziarra (munduko 112. postuan), berriz, izango da zerrendaburua. Txapelketa uztailaren 16tik 23ra jokatuko dute.