Tenisa
2019/01/24 - 15:18
Rafa Nadalek bere bosgarren finala jokatu du
MAllorcako tenislariak aise irabazi dio Stefano Tsitsipasi, (6-2, 6-4 et 6-0 eta Melbourneko finalean izango da. Bere bosgarrena izango da.
2019/01/22 - 17:39
Nadalek Australiako Irekiko finalerdietarako txartela lortu du
Rafael Nadalek irabazi egin dio Francis Tiafoeri (6-3, 6-4, 6-2), eta Stefanos Tsitsipas izango du aurkari, greziarrak Roberto Bautista (7-5, 4-6, 7-6, 6-4) menderatu baitu.
2019/01/22 - 17:27
Kvitovak eta Collinsek jokatuko dute lehen finalerdia
Danielle Collinsek garaipena lortu du Anastasia Pavlychenkovaren aurka (2-6, 7-5, 6-1), eta Petra Kvitovak irabazi egin dio Ashleigh Bartyri (6-1, 6-4).
2019/01/21 - 19:44
Zverevek erraketa apurtu du kolpeka Australiako Irekian
Alexander Zverev Australiako Irekitik at geratu da, Milos Raonicen aurka galduta final-zortzirenetan. Bigarren seta galdu ostean, erraketa hautsi du zelaiaren aurka.
2019/01/21 - 19:28
Carreñok epailea larriki iraindu du Australiako Irekian
Pablo Carreñok galdu egin du Kei Nisihikoriren aurka Australiako Irekiko final-zortzirenetako partida, eta larri iraindu du partidako epailea.
2019/01/21 - 18:28
Muguruzak agur esan dio Australiako Irekiari
Garbiñe Muguruzak 3-6 eta 1-6ko emaitzarekin galdu du Karolina Pliskovaren aurka final-zortzirenetako partida, eta Grand Slam australiarretik at geratu da.
2019/01/21 - 18:11
Djokovic, Nishikori, Pouille eta Raonic, final-laurdenetara; Zverev, kanporatuta
Novak Djokovicek Daniil Medvedevi irabazi dio, Kei Nishikorik Pablo Carreño gainditu du, Lucas Pouillek Borna Corici irabazi dio, eta Raonicek Zverev kanporatu du.
2019/01/21 - 17:01
Muguruza, Australiako Irekitik kanporatuta
Garbiñe Muguruzak galdu egin du Karolina Pliskovaren aurka (3-6 eta 1-6) jokatu duen final-zortzirenetako partida, eta Australiako Irekitik at geratu da.
2019/01/20 - 14:45
Federer Australiako Irekitik kanporatu du Tsitsipasek
Grand Slam honetako iazko txapelduna den Roger Federerrek galdu egin du final-zortzirenetan Stefanos Tsitsipasen aurka, 6-7(11), 7-6(3), 7-5 eta 7-6(5).
2019/01/20 - 14:31
Nadal, Tiafoe eta Bautista final-laurdenetan dira; Sharapova eta Kerber, kanporatuta
Rafael Nadalek Berdychi irabazi dio, Tiafoek Dimitrov gainditu du, eta Bautistak Cilic kanporatu du. Kerberrek galdu egin du Collinsen aurka, eta Bartyk Sharapova kanporatu du.
2019/01/19 - 16:21
Djokovic, Zvrev, Raonic eta Serena Williams, final-zortzirenetara
Novak Djokovic, Raonic, Zverev, Carreño, Serena Williams eta Garbiñe Muguruza, besteak beste, Australiako Irekiko final-zortzirenetara sailkatu dira.
2019/01/19 - 15:41
Garbiñe Muguruza Australiako Irekiko final-zortzirenetan da jada
Timea Bacsinszkyri irabazi dio 7-6(5) eta 6-2ko emaitzarekin, eta Pliskova izango du aurkari final-zortzirenetan.
2019/01/19 - 15:23
Muguruza Australiako Irekiko final-zortzirenetara sailkatu da
Garbiñe Muguruzak 7-6(5) eta 6-2 irabazi dio Timea Bacsinszky-ri eta final-zortzirenetarako txartela eskuratu du.
2019/01/15 - 21:52
Arruabarrena, Australiako Irekitik kanpora, eta Muguruza, aurrera
Lara Arruabarrenak galdu egin du Alize Corneten aurka jokatu duen lehen txandako partida. Garbiñe Muguruzak irabazi egin dio Saisai Zhengi.
2019/01/15 - 18:44
Djokovic eta Raonic, aurrera Australiako Irekian
Novak Djokovicek eta Milos Raonicek aurrera egin dute Australiako Irekian. Alexander Zverevek ere ez du huts egin.
2019/01/14 - 19:18
Kazetari bat lo geratu da Nadalen prentsaurrekoan
Rafael Nadalek prentsaurrekoa eskaini du Australiako Irekiko lehen txandako partida irabazi ostean. Hitz egiten hasi aurretik kazetari bat lo zegoela ohartu da.
2019/01/14 - 17:49
Bautistak Murray kanporatu du Australiako Irekitik
Roberto Bautistak garaipena lortu du Andy Murrayren aurka bost setetan (6-4, 6-4, 6-7, 6-7, 6-2) Australiako Irekiko lehen txandako partidan.
2019/01/14 - 17:35
Nadal, Federer, Cilic eta Anderson, aurrera Australiako Irekian
Rafael Nadal, Roger Federer, Marin Cilic eta Kevin Anderson tenislariek aurrera egin dute txapelketan, lehen txandako partidak irbazita.
2018/11/26 - 19:16
Harrera beroa egin diete Davis Kopako txapeldunei Kroazian
Kroazia da 2018ko Davis Kopako txapelduna eta zaleekin batera ospatu dute titulua, festa giroan.
2018/11/25 - 21:57
Kroaziak irabazi du azken Davis Kopa klasikoa
Kroaziako selekzioak Frantziako taldeari irabazi dio finala. Formatu honetan jokatuko den azken Davis Kopa izan da aurtengoa.