Tenisa
2020/05/16 - 16:31
Lara Arruabarrenak teniseko kantxa frontoiagatik aldatu behar izan du
Tolosako tenislaria etxean da koronabirusaren pandemiaren eraginez. Mexikon jokatzen ari zen txapelketa utzi eta Euskal Herrira bueltatu behar izan zen. Udalak baimenduta, frontoian entrenatzen du.
2020/04/01 - 19:47
Bertan behera utzi dute Wimbledon, lehen aldiz Bigarren Mundu Gerraz geroztik
2021eko ekainaren 28tik uztailaren 11ra jokatuko da Wimbledongo 134. edizioa.
2020/02/02 - 15:03
Djokovicek Australiako Irekia irabazi du, finalean Thiem mendean hartuta
Novak Djokovicek urteko lehen Grand Slama irabazi du. Finalean Dominic Thiem gainditu du, 4-6, 6-4, 6-2, 3-6 eta 4-6ko emaitzarekin.
2020/02/01 - 14:20
Sofia Keninen eta Garbiñe Muguruzare arteko finalaren laburpena
Garbiñe Muguruzak Australiako Irekiko finala galdu du Sofia Kenin estatubatuarraren aurrean.
2020/01/31 - 18:34
Dominic Thiem izango da Djokovicen aurkaria, finalean
Austriarra Alexander Zverev alemaniarrari gailendu zaio finalerdietan 3-6, 6-4, 7-6 eta 7-6.
2020/01/31 - 12:10
Garbiñe Muguruzak bere ibilbideko hirugarren txapelketa 'handia' irabazi nahi du
Muguruzak australiako irekiko finala jokatuko du Sofia Kenin estatubatuarraren aurka, finalerdietan Simona Halep rrumaniarra 7-6 eta 7-5 kanporatu ostean.
2020/01/29 - 10:57
Garbiñe Muguruzak finalerdiak lortu ditu jada
Anastasia Pavlyuchenkova gainditu zuen bi setetan eta orain Simona Halep faboritoa izango du aurrean.
2020/01/28 - 17:34
Bartyk eta Keninek finalerdietarako txartela lortu dute
Ashleigh Bartyk 7-6(6) eta 6-2ko emaitzarekin irabazi dio Petra Kvitovari. Sofia Keninek garaipena lortu du Ons Jabeurren aurka (6-4, 6-4). Barty eta Kenin elkarren aurka ariko dira finalerdietan.
2020/01/28 - 17:26
Djokovic eta Federer lehiatuko dira lehen finalerdian
Novak Djokovicek 6-4, 6-3 eta 7-6(1) irabazi dio Milos Raonici, final-laurdenetan. Roger Federerrek 6-3, 2-6, 2-6, 7-6(8) eta 6-3ko emaitzarekin hartu du mendean Tennys Sandgren.
2020/01/28 - 14:12
Djokovic vs Federer, finalerdietan
Belgradekoak Raonic gainditu du final-laurdenetan. 26 partida irabazi eta -23galdu egin ditu suitzarraren kontra.
2020/01/27 - 17:39
Muguruza, Kontaveit, Pavlyuchenkova eta Halep, final-laurdenetan dira
Erabakita geratu dira Australiako Irekiko emakumezkoen mailako final-laurdenak. Muguruzak Pavlyuchenkova izango du aurkari, eta Halepek Kontaveiten aurka jokatuko du.
2020/01/27 - 17:25
Nadal, Zverev, Thiem eta Wawrinka, final-laurdenetarako txartelarekin
Lau tenislari hauek Australiako Irekiko final-laurdenetara sailkatu dira. Nadal-Thiem eta Zverev-Wawrinka dira kanporaketak.
2020/01/27 - 16:21
Muguruzak Bertens kanporatu eta Pavlyuchenkova izango du aurkari final-laurdenetan
Garbiñe Muguruzak 6-3 eta 6-3ko emaitzarekin irabazi du munduko sailkapeneko 10. postua betetzen duen tenislariari eta Australiako Irekiko final-laurdenetarako txartela lortu du.
2020/01/26 - 15:45
Djokovic, Federer, Raonic eta Sandgren, final-laurdenetarako txartelarekin
Australiako Irekiak ezagutzen ditu jada final-laurdenak jokatu behar dituzten zortzi tenislarietako lau. Djokovic, Federer, Raonic eta Sandgren, finalerdiak bilatzeko lehian egongo dira.
2020/01/26 - 14:35
Barty, Kvitova, Kenin eta Jabeur tenislariak final-laurdenetara sailkatu dira
Australiako Irekiko igandeko jardunaldiaren ostean, emakumezkoen mailako final-laurdenak jokatuko dituzten lau tenislari dauzkagu; konkretuki, Barty, Kvitova, Kenin eta Jabeur dira.
2020/01/25 - 16:10
Halep, Muguruza, Kerber eta Kontaveit, final-zortzirenetara
Australiako Irekiko hirugarren txandak ezusteko batzuk utzi ditu; esaterako, Garbiñe Muguruzak Svitolina kanporatzea izan da horietako bat. Halep, Kerber eta Kontaveit ere, aurrera.
2020/01/25 - 15:44
Nadal, Thiem, Zverev eta Medvedev, final-zortzirenetan
Australiako Irekiak gainditu du jada hirugarren txanda, eta faboritoek ez dute kale egin. Nadal, Thiem, Medvedev eta Zvervev, final-zortzirenetara sailkatu dira besteak beste.
2020/01/25 - 14:43
Muguruzak ezustekoa eman du Svitolina kanporatuta eta final-zortzirenetan da jada
Garbiñe Muguruzak 6-1 eta 6-2ko emaitzarekin irabazi dio munduko rankingeko bosgarren sailkatuari eta Australiako Irekiko final-zortzirenetarako txartela eskuratu du.
2020/01/23 - 14:25
Garbiñe Muguruza Australiako Irekiko hirugarren kanporaketara pasa da
Tenis jokalariak garaipena lortu du Ajla Tomljanovic australiarraren aurka 6-3, 3-6 eta 6-3ko emaitzarekin.
2020/01/21 - 18:59
Muguruzak sufrituta lortu du bigarren txandarako sailkapena
Garbiñe Muguruzak 0-6, 6-1, 6-0ko emaitzarekin irabazi du Shelby Rogersen aurka Australiako Irekian jokatu duen lehen txandako partida.