Tenisa
2021/06/06 - 00:55
Swiatek aurrera egin du; Svitolina, aldiz, kalera joan da
Iga Swiatek poloniarrak Anett Kontaveit gainditu du (7-6 (4) eta 6-0). Elina Svitolina bosgarren faboritoak, berriz, 6-3 eta 6-2 galdu du Barbora Krejcikova txekiarraren aurka.
2021/06/06 - 00:19
Nadal eta Djokovic final-zortzirenetara sailkatu dira
Rafael Nadal Roland Garroseko final-zortzirenetara igaro da Cameron Norrie mendean hartuta (6-3, 6-3 eta 6-3). Gauza bera erdietsi du Novak Djokovicek Ricardas Berankisen aurka (6-1, 6-4 eta 6-1).
2021/06/05 - 01:14
Serena Williams eta Azarenka, final-zortzirenetara; Sabalenka, kanporatuta
Roland Garros xanpa erabakigarrian sartzen hasi da. Ekainaren 4an Serena Williams eta Azarenka final-zortzirenetara sailkatu dira. Sabalenka, bestalde, kanporatuta geratu da.
2021/06/04 - 23:22
Zverev, Medvedev, Davidovich eta Carreño, final-zozrtzirenetara
Roland Garros txanpa erabakigarraian sartzen hasi da, eta ekainaren 4an Medvedevek, Carreñok, Zverevek eta Davidovichek, besteak beste, final-zozrtzirenetarako txartelak eskuratu dituzte.
2021/06/04 - 02:03
Nadalek Gasqueti irabazita eta 3. txandarako txartela lortuta ospatu du urtebetetzea
Rafael Nadalek ekainaren 3an bete ditu 35 urte, eta urtebetetzea garaipenarekin ospatu ahal izan du Roland Garrosen, Gasqueti 6-0, 7-5 eta 6-2ko emaitzarekin irabazi baitio 2. kanporaketako partida.
2021/06/03 - 22:45
Djokovic, nagusitasunez; Federerrek garaipena lortu du Cilicen aurka
Roland Garroseko gizonezkoen mailan, Djokovic, Federer, Schwartzmann eta Berrettini tenislariek, besteak beste, hirugarren kanporaketarako txartela lortu dute.
2021/06/03 - 20:51
Barty eta Pliskova, kanporatuta; Kenin, Svitolina, Brady eta Gauff, aurrera
Roland Garroseko emakumezkoen mailako bigarren kanporaketetako partidetan ezustekoak egon dira. Barty munduko rankingeko lehenak txapelketa utzi du min hartuta, eta Stephensek Pliskova kanporatu du.
2021/06/03 - 15:12
Muguruza, kanporatuta; Williams, aurrera baina nekez; Federer, nagusitasunez
Garbiñe Muguruza kalera joan da lehen kanporaketan Marta Kostyuk ukrainarraren aurka (6-1 eta 6-4). Serena Williamsek 7-6 (6) eta 6-2 irabazi dio Irina Begu errumaniarrari. Roger Federer garaipenarekin itzuli da, aurreko ekitaldian parte hartu gabe egon ostean urtebetez, eta Denis Istandez gainditu du 6-2, 6-4 eta 6-3ko emaitzarekin.
2021/06/03 - 02:36
Medvedev, Tsistsipas, Zverev, Carreño eta Nishikori, aurrera Roland Garrosen
Ekainaren 2an jokatu diren gizonezkoen mailako bigarren txandako kanporaketetan ezusteko gutxi eman dira. Porrot aipagarriena Roberto Bautistarena izan da.
2021/06/03 - 00:48
Azarenka, Serena Williams, Keys eta Badosa, hirugarren kanporaketara sailkatu dira
Roland Garroseko ekainaren 2ko jardunaldiak ezusteko gutxi utzi ditu emakumezkoen mailan.
2021/06/02 - 02:06
Djokovic aise nagusitu da Sandgrenen aurkako partidan
Novak Djokovicek garaipena lortu du Tennys Sandgrenen aurka (6-2, 6-4 eta 6-2) jokatu duen Roland Garros txapelketako lehen txandako partida.
2021/06/02 - 02:01
Barty, Pliskova eta Brady, aurrera; Carla Suarez eta Venus Williams, kanporatuta
Barty, Pliskova, Brady eta Jabeur tenislariek, besteak beste, aurrera egin dute txapelketan. Kvitova, min hartuta, erretiratu egin da. Carla Suarezek berriz jokatu du minbizia gainditu ostean.
2021/06/01 - 22:01
Nadalek ez du hutsik egin Roland Garrosen jokatu duen estreinako partidan
Rafael Nadalek 6-3, 6-3 eta 7-6ko emaitzarekin hartu du mendean Popyrin Frantziako Grand Slameko lehen txandako partidan.
2021/05/31 - 00:12
Andujarrek Thiem kanporatu du lehen kanporaketako ezustekoan
Pablo Andujar espainiarrak bi set irauli eta Dominic Thiem austriarra kanporatu du, hau da, 2018ko eta 2019ko edizioetako finalista eta laugarren faborito (4-6, 5-7, 6-3, 6-4 eta 6-4).
2021/05/17 - 16:49
Nadalek Djokovic gainditu du Erroman
Rafa Nadalek bere hamargarren Erromako Masters 1.000 irabazi zuen Novak Djokovic gaindituta bi ordu eta 49 minututan (7-5, 1-6 eta 6-3).
2021/05/17 - 02:31
Nadal Djokovici nagusitu zaio eta hamargarren garaipena lortu du Erroman
Rafa Nadalek bere hamargarren titulua eskuratu du Erromako Masters txapelketan, Novak Djokovic serbiarra mendean hartuta (7-5, 1-6 eta 6-3), bi ordu eta 49 minututan.
2021/04/18 - 21:55
Tsitsipasek Rubleven aurka irabazi du Monte-Carlon
Stefanos Tsitsipas tenislari greziarrak bere lehen Masters 1000 txapelketa irabazi du, Andrey Rublev errusiarraren aurka (6-3, 6-3), Monte-Carloko torneoko finalean.
2021/03/13 - 22:48
Garbiñe Muguruza, garaile Dubaiko txapelketan
Garbiñe Muguruza tenislariak denboraldiko lehen titulua lortu du Barbora Krejcikova txekiarrari 7-6 (6) eta 6-3 irabazita. WTA 1.000 kategoriakoa den Dubaiko txapelketa eskuratu du, pista gogorrean.
2021/03/13 - 20:50
Muguruzak Dubaiko txapelketa bereganatu du
Barbora Krejcikova txekiarrari irabazi dio 7-6 (6) eta 6-3ko emaitzarekin, eta denboraldiko lehen txapelketa irabazi du.
2021/03/07 - 13:29
Muguruzak Dohako txapelketako finala galdu du, Kvitovaren aurka
Garbiñe Muguruza munduko sailkapeneko 16. tenislariak 6-2 eta 6-1 galdu du partida.