Surfa
2018/03/13 - 20:24
Natxo Gonzalez, Olatu Handien Munduko Zirkuitura bueltan
Natxo Gonzalez surflari getxotarrak Olatu Handien Munduko Zirkuitua lehiatuko du 2018/19 denboraldian, Nazareko (Portugal) proban lortu zuen hirugarren postuari esker hamargarren amaitu baitu aurten.
2018/02/26 - 16:33
Pro Zarautz Surf txapelketa aurkeztu dute
Astelehen honetan aurkeztu dute Pro Zarautz Surf txapelketa. QS/1.500 mailakoa izango da, eta apirilaren 4tik 8ra artean egingo da.
2018/02/08 - 13:09
Punta Galea Challenge 2017ko irudi ikusgarriak
Abenduaren 30ean Getxon Punta Galean jokatu zen olatu handien txapelketa.
2018/01/19 - 01:05
Indar Unanue, nagusi Euskal Herriko Olatu Erraldoien txapelketan
Indar Unanue surflari zarauztarrak irabazi du Debako Sorginetxe inguruan jokatu den Euskal Herriko Olatu Erraldoien Txapelketa. Aritz Aranbururi gailendu zaio azken txanpan.
2018/01/09 - 15:37
Aritz Aranburuk Mundakan hartu ditu 2018ko lehen olatuak
Surflari gipuzkoarrak Mundakan izan zen urtarrilaren 1ean, sekulako itsasoa izan baitzen surfaz gozatzeko. Olatu bikainak hartu zituzten Aritz Aranburu.
2017/12/30 - 22:26
Nic Lambek irabazi du olatu handien XII. Punta Galea Challengea
Estatubatuarra izan da irabazlea larunbat honetan Getxon (Bizkaia) egin den nazioarteko olatu handien txapelketan. 24 surflarik parte hartu dute, eta sei metrorainoko olatuak izan dira.
2017/12/30 - 18:07
XII Punta Galea Challenge
Olatu handiaren surf nazioarteko txapelketa egiten ari dira egunotan Getxon (Bizkaia), eta surflariek honako irudi ikusgarriak eskaini dizkigute.
2017/12/19 - 14:51
John John Florence da munduko txapelduna
Azken proba, Billabong Pipe Masterra oso estu joan da, eta aspaldiko bukaera zirraragarriena izan du. Florencekin batera, Medinak, Smithek eta Wilsonek ere irabazteko aukera zuten.
2017/12/12 - 20:33
Kelly Slater, berriro taula gainean
Surfeko zirkuitu profesionaleko azken proba, Billabong Pipe Masterra, abiatu zen atzo Hawaiin. Lehen kanporaketetako albiste nagusia Kelly Slaterren itzulera izan zen, lesionaturik egon baita.
2017/10/12 - 15:07
Alex Uranga, final-laurdenetan kanporatuta Nazareko txapelketan
Zumaiako bodyboarderrak ezin izan du World Tourreko probaren laugarren txanda gainditu, Nazaren (Portugal).
2017/09/29 - 01:01
Olatu gainean ibiltzeko duen iaiotasuna erakutsi du Kai Lennyk Donostian
Kai Lenny surflaria Donostian izan da Zinemaldiko Savage Cinema sailean 'Paradigm Lost' zinta aurkezteko. Bertan, olatuekin duen aparteko harremana azaltzen du.
2017/08/29 - 14:33
Surfeko irudi ikusgarriak, gauez
Jamie O'brien surflaria bere taula argiztatuta duela gauez surfeatzen Banzai Pipelinenen.
2017/08/09 - 15:11
Aranburuk Billabong Pro Tahiti txapelketan lehiatzeko txartela lortu du
Euskal surflariak garaipena lortu du atarikoan, Nathan Edge gaindituta, eta surflari onenekin lehiatuko da ostiralean.
2017/07/03 - 13:20
Garazi Sanchez surflaria, Espainiako txapelduna
Aitor Francesena ere Espainiako txapelduna, itsuen mailan.
2017/06/11 - 14:48
Aritz Aranburuk surfa egiteko gertuko lekurik onenak erakusten dizkigu
Surflari gipuzkoarrak furgoneta hartu eta surfaz disfrutatzeko urruti joan beharrik ez dagoela erakusten du.
2017/03/30 - 17:07
Sebastian Zietz estatubatuarrak ametsetako olatua hartu du
Australiako mendebaldean, North Pointen, Munduko zirkuitu nagusian bost epaileek eman diote hamarrekoa Zietzi.
2017/03/29 - 11:16
Punta Galea, olatu handien zirkuitutik at
WLS Surferko Munduko Ligak iragarri du albistea eta Getxoko lehiaketa, arazo ekonomikoak direla medio, zirkuitutik kanpo geratuko da.
2017/03/01 - 11:59
XXL surf saioa, Amuitzen
Hondarribiatik gertu dagoen Amuitzeko olatua surfeatu zuten atzo gazte talde batek. Olatuen tamaina erraldoiak ez zituen kikildu gazte hauek (Surf&Skaten irudiak).
2017/01/28 - 22:08
Aritz Aranbururen erakustaldia Mundakan
Red Bull Rivals txapelketan Espainia eta Portugalen arteko joaneko kanporaketa egin da Mundakan eta Aranburuk jarri du ikuskizuna. Aise nagusitu da Espainiako taldea.
2017/01/21 - 22:40
Kepa Acero: 'Hilabete batzuk barru olatu berdina hartzen ikusten naiz'
Urte haseran istripua izan zuen Mundakan. Olatuak kolpea eman eta konorterik gabe atera zuten uretatik. Gurpildun aulkian geratzeko zorian egon zen, baina surfeatzera bueltatu nahi du.