Suitzako Itzulia
2024/06/16 - 19:53
João Almeidak irabazi du azken erlojupekoa, eta Adam Yatesek Suitzako Itzulia
João Almeida nagusitu da 2024ko Suitzako Itzuliko zortzigarren eta azken etapan, eta Adam Yates britainiarrak irabazi du sailkapen nagusia.
2024/06/16 - 14:54
Volleringek Suitzako Itzuliko lidergoa sendotu du, 2. etapako erlojupekoa irabazita
Demi Volleringek irabazi du Suitzako Itzuliko 2. etapa, 15,7 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoa. 17 segundo atera dizkio Elisa Longori eta 25 Kim Cadzowri. Sailkapen nagusiko lehen postuan da Vollering, eta minutu bat eta 26 segundora du Longo eta minutu bat eta 28ra Realini.
2024/06/15 - 20:14
Suitzako Tourra: 6. etapako azken kilometroak
UAE taldeak beste erakustaldi bat eman du Suitzako Tourrean, eta Adam Yates eta Joao Almeida elkarrekin sartu dira Villars-sur-Ollongo helmugan. Ikusi 6. etapako azken kilometroak.
2024/06/15 - 19:59
Yates eta Almeida elkarrekin helmugaratu dira, UAEren garaipen argian
Bi txirrindulariek batera helmugaratzea erabaki dute. Bestalde, Ion Izagirre txirrindulari gipuzkoarra erori egin da etapa hasi eta kilometro gutxira, eta lasterketa utzi behar izan du.
2024/06/15 - 15:12
Vollering da Suitzako Itzuliko lehen liderra, estreinako etapa irabazita
Demi Volleringek irabazi du 2024ko Suitzako Itzuliko lehen etapa, eta liderraren elastikoa jantzi du. Herbeheretarrak 22 segundo atera dizkio Gaia Realini bigarrenari eta 46 segundo Elise Chabbey hirugarrenari.
2024/06/14 - 18:39
João Almeidak seigarren etapa irabazi du, Adams Yates taldeburuaren aurretik
João Almeidak (UAE Emirates) irabazi du Suitzako Itzuliko seigarren etapa, elurragatik 42 kilometro bakarrik izan dituena. Portugaldarrak garaipena lortu du Blatten gainean, Adam Yates taldeburu eta lasterketako liderraren aurretik.
2024/06/14 - 18:30
Almeida nagusitu da Blattenen, eta Yatesek abantaila handitu du
Van den Broek, Bisseger eta Foldager izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak, 10 kilometroko azken igoerara arte lasterketaren buruan izan baitira. Hiru kilometro eta erdi falta zirenean, Yatesek erasoa jo du buruan jartzeko.
2024/06/13 - 19:39
Adams Yatesen erasoa bosgarren etapako azken etapan, Carin, irabazi eta maillot horia sendotzeko
UAE taldeko txirrindulari britainiarrak ondo baino hobeto baliatu du Joao Almeida taldekideak egindako lan bikaina; portugaldarra, hori gutxi balitz bezala, bigarren postuan helmugaratu da.
2024/06/13 - 19:19
Adam Yates Cariko igoera gogorrean nagusitu da lidergoa indartzeko
Bi kilometroren faltan, Yatesek erasoa jo du bere jarraitzaileengandik ihes egiteko, sailkapen nagusiko abantaila indartuz eta maillot horia mantenduz.
2024/06/12 - 23:03
Torstein Traenek, San Gottardok, Adam Yates lider berriaren erasoa gainditu du, eta etapa irabazi
Lasterketako lehen etapa menditsuan, 1. mailako mendate gogor batean, Bahrain-Victoriouseko norvegiarrak garaipena eskuratu du, eta UAE taldeko britainiarra, aldiz, maillot horiaz jantzi da.
2024/06/12 - 21:50
Torstein Traenek irabazi du San Gottardon, eta Adam Yates horiz jantzi da, Suitzako Itzulian
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari norvegiarrak bakarka eskuratu du garaipena lasterketako laugarren etapan; ekitaldi honetan lehen aldiz, jardunaldia mendatean amaitu da. Traen eguneko ihesaldian izan da, eta, amaieran, Adam Yates lider berria baino 23 segundo arinago helmugaratu da.
2024/06/11 - 19:22
Thibau Nysek irabazi du Suitzako Itzuliaren hirugarren etapa, eta Bettiol sailkapen nagusiko lider jarri da
Lidl-Trek taldeko txirrindulari belgikarrak indar handia erakutsi du gogorrak izan diren etapako azken metroetan, eta garaipena eskuratu. Bettiol hirugarren helmugaratu da, eta maillot horia janztea erdietsi du, Yves Lampaerti (Soudal) aurreneko postua kenduta.
2024/06/11 - 19:06
Thibau Nysen erasoa, Ruschlikoneko helmugan, Suitzako Itzuliaren hirugarren etapa irabazteko
Lidl-Trek taldeko txirrindulari belgikarra jardunaldiko indartsuena izan da, azken metroetan erakutsi duenez, eta, horrenbestez, garaipena eskuratu du. EF Education taldeko Alberto Bettiol italiarra jarri da sailkapen nagusiko aurreneko postuan.
2024/06/11 - 00:32
Bryan Coquardek esprintean irabazi du Suitzako Itzuliko bigarren etapa
Michael Matthews eta Arnaud de Lie gainditu ditu helmugan. Etapak 160 kilometro inguruko ihesaldi luzea izan du. Lampaertek sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio.
2024/06/10 - 19:50
Bryan Coquard gailendu da 2024ko Suitzako Tourreko 2. etapako azken kilometroan
Bryan Coquardek irabazi du Suitzako Tourreko bigarren etapa. Cofidiseko frantziarra esprintean gailendu da. Bideo honetan, azken kilometroa.
2024/06/10 - 18:51
Erorikoa, tropeleko erdian, Suitzako Itzuliaren bigarren etapan, helmugarako 18 kilometro gelditzen zirela
Errepideko eskuinaldean zegoen putzi bat saihestu nahirik, txirrindulari batzuk lurrera joan dira.
2024/06/10 - 18:13
Welay Hagos Berheren erorikoa, 2024ko Suitzako Itzuliaren bigarren etapan
Jayco AlUla taldeko txirrindulari etiopiarra helmugarako 50 bat kilometro gelditzen zirela jausi da, tropelaren erdian zihoala.
2024/06/09 - 20:49
Lampaert belgikarra da Suitzako Itzuliko lehen liderra, erlojuaren kontrako saioa irabazita
Bigarren Stefan Bisseger (EF Education) suitzarra izan da, hiru segundora, eta hirugarren Ethan Hayter (Ineos), laura.
2024/06/09 - 20:45
Lampaert nagusi Suitzako Itzuliko estreinako erlojupekoan
Yves Lampaertek irabazi du Suitzako Itzuliko lehen etapa, erlojupekoa, eta liderraren elastikoa jantzi du. Hiru segundo atera dizkio Stefan Bisseggerri eta lau Ethan Hayterri.
2024/06/08 - 19:34
2024ko Suitzako Itzuliko ibilbidea eta profilak
Ekainaren 9a eta 16a bitartean jokatuko da, zortzi etapa izango ditu, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte guztiak.