Saskibaloiko Errege Kopa
2023/02/14 - 18:04
Baskonia, Errege Kopari ekiteko prest
Otsailaren 16tik 19ra bitarte jokatuko da Errege Kopa Badalonan. Baskoniak 6 aldiz irabazi du txapelketa eta zazpigarrena lortzen ahaleginduko da. Jokalariak prest daude, eta lehen partida Joventuten aurka badute ere, gogoz lehiatuko dira anfitrioiaren aurka.
2023/01/23 - 15:33
Joventuten aurka lehiatuko da Baskonia Kopako final-laurdenetako kanporaketan
Arabarrek ostiralean, otsailaren 17an, jokatuko dute euren partida, 21:30etik aurrera, larunbateko finalerdietara sailkatzeko asmoz.
2023/01/11 - 19:50
Hakanson: ''Kopa sari ikaragarria izango litzateke guretzat eta gure zaleentzat''
Ludde Hakanson Bilbao Basketeko jokalariak Gironaren aurkako hurrengo partidaz hitz egin du, lehen itzulia bukatzeko Bilboko taldeari geratzen zaion ligako bi partidetako lehena. Jokalari suediarrak Errege Kopara sailkatzeko aukera izatea espero du.
2022/02/20 - 23:32
Bartzelona-Real Madril 2022ko saskibaloiko Errege Kopako finalaren laburpena (59-64)
Bartzelonak Granadan jokatutako Errege Kopako finala irabazi du Real Madrilen aurka bigarren zatian markagailua irauli ondoren. Niko Mirotik izendatu dute finaleko jokalari onena.
2022/02/20 - 22:01
Bartzelonak bereganatu du Kopa, Real Madril gaindituta (59-64)
Kataluniarrek erreakzionatu egin dute bigarren zatian, lehen 20 minutuetan kaskar aritu ostean (29-18).
2022/01/31 - 15:14
Madril-Breogán, Joventut-Tenerife, Valentzia-Murtzia eta Barça-Manresa, final-laurdenetan
Otsailaren 17tik 20ra ospatuko da eta aurten ez da euskal ordezkaririk izango Granadakn jokatuko den Kopan.
2022/01/30 - 23:13
Baskoniak ez du 2022ko ACB Kopa jokatuko
Tenerife Lenovok erdietsi du Granadako Koparako zortzigarren eta azken txartela nahiz eta Valentziaren aurka galdu (78-80).
2021/12/28 - 14:04
Kopara begira
Bitci Baskoniak Zaragozan du hitzordua gaur eta Breoganek eta Murtziak atzo irabazi zuten. Koparako txartelak daude jokoan.
2021/11/11 - 18:09
Errege Kopa Granadan jokatuko da eta ez du talde anfitrioirik izango
Kopako fase finala Granadako Udal Kirol Jauregian jokatuko da, otsailaren 17tik 20ra bitartean.
2021/02/15 - 20:25
Real Madril eta Bartzelona izan ziren aurrez aurre 2021eko finalean
Madrildarrek Lenovo Tenerife kanporatu zuten finalerdietan (85-79); katalanek, berriz, Baskonia garaitu zuten (77-68)
2021/02/14 - 23:43
Bartzelonak nagusitasunez irabazi du Kopa Real Madrilen aurka (73-88)
Bartzelonak Errege Kopako 85. edizioa irabazi du Real Madrilen aurka (73-88), Cory Higginsen eskutik (20 puntu). Katalanek hasi eta buka izan dira nagusi finalean.
2021/02/13 - 23:07
Baskoniak galdu egin du Bartzelonaren aurka Kopako finalerdietan (77-68)
Bartzelonara Errege Kopako finalerako sailkatu da TD Systems Baskonia gainditu ondoren, partida galdutzat eman ez zuen aurkariaren aurka. Pierria Henryk 19 puntu sartu ditu arabarren alde.
2021/02/13 - 21:52
Baskoniak ezin izan du Bartzelona garaitu, eta ez da Kopako finalean izango (77-68)
Gasteiztarrek azken laurdenean egindako lan eskerga ez da nahikoa izan aurretik jokatutako partida txarra zuzentzeko.
2021/02/13 - 20:55
Real Madril, Kopako lehen finalista Lenovo Teneriferi irabazi ostean (85-79)
Pablo Laso gasteiztarrak zuzendutako Real Madril Errege Kopako lehen finalista bihurtu da, Txus Vidorreta bilbotarrak entrenatzen duen Lenovo Tenerife mendean hartu baitu (85-79).
2021/02/13 - 15:04
Baskoniak Bartzelona gainditu eta Kopako finalean sartu nahi du
Joventut kanporatu ostean, Bartzelona da gasteiztarren hurrengo oztopoa, finera bidean. 12 urte daramatza Baskoniak Kopako final bat jokatu gabe.
2021/02/13 - 12:17
Bartzelona eta Baskonia, Kopa finalaren bila
Ivanovicen taldeak, egungo liga txapeldunak, finalean sartu nahi du bere zazpigarren Kopa irabazteko. 12 urte dira gasteiztarrek titulua azken aldiz irabazi zutenetik.
2021/02/12 - 21:37
Baskoniak Kopako finalerdietarako txartela lortu du, Joventut mendean hartuta
TD Systems Baskoniak 96-87ko emaitzarekin lortu du garaipena Badalonako taldearen aurka, final-laurdenetako partidan.
2021/02/11 - 16:36
Baskoniak Errege Kopa nahi du
Gasteiztarrek ostiralean ekingo diote 2021eko Errege Kopari, Joventutekin final-laurdenetan indarrak neurtuta.
2021/02/10 - 22:01
Baskonia, bederatzi final eta sei garaikur
Arabako taldeak Kopa irabazi zuen 1995, 1999, 2002, 2004, 2006 eta 2009. urteetan. Beste hiru final galdu egin zituen.
2021/02/09 - 13:59
Herb Brown: ''Go, Baskonia!''
TD System Baskonia zuzendu zuen Herb Brownek bihotzean du oraindik ere Gasteizeko kluba eta ACB Kopa irabazteko animoak bidali ditu AEBtik.