San Mames
2024/11/11 - 14:58
Athleticek abenduaren 4an jokatuko du Real Madrilen aurkako Ligako partida, 21:00etan, San Mamesen
Bi taldeek Superkopa jokatuko dutenez, EA Sports Ligako 19. jardunaldiko neurketa abenduaren 4ra aurreratu da.
2024/11/06 - 21:30
Imanolen eta Valverderen iritzia, Athletic-Reala derbiaren balizko atzerapenaren gainean
Realak Errege Kopako lehen kanporaketako neurketa oraindik jokatu gabe du, eta, berez, azaroan jokatu beharko luke, bigarren kanporaketa abenduaren hasieran baita. San Mameseko derbia, hasiera batean, azaroaren 24rako dago iragarrita, baina baliteke aldaketarik izatea.
2024/11/04 - 00:36
Berenguer: ''Hiruzpalau gol sar genitzakeen. Gaur ez dute sartu nahi izan''
Alex Berenguer Athleticeko jokalariak Betisen aurkako berdinketari buruz hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 13. jardunaldian. Taldeak gehiago merezi izan duela azpimarratu du, baina horrela jokatuta garaipenak iritsiko direla esan du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/11/04 - 00:08
Punteria faltaren ondorioz, Athleticek puntu gazi-gozoa eskuratu du Betisen aurka (1-1)
Zuri-gorriek gola egiteko hamaika aukera izan dituzte, baina Berenguer besterik ez da gai izan Fornalsen gola berdintzeko eta zapore gazi-gozoa duen puntu bat eskuratzeko.
2024/10/25 - 01:17
Nico Williamsen golak eta Agirrezabalaren geldiketek hiru puntuak eman dizkiote Athletici, Slaviaren aurka
Ernesto Valverderen taldeak 33. minutuan egin du 1-0ekoa, Nico Williamsen bidez, eta gogotik lan egin behar izan du garaipena eskuratzeko; hori lortuta, zuri-gorriek 7 puntu dituzte Europa Ligan, liga faseko hiru jardunaldi jokatuta.
2024/10/24 - 16:53
Slaviak zaleen babesa izango du Athleticen aurkako partidan
Athleticek San Mamesen jokatuko du hirugarren jardunaldiko neurketa Slavia Pragaren kontra, 21:00etan. 1.200 zale inguruk egin dute Bilbora bidaia.
2024/10/23 - 21:11
Galarreta: ''Bihar hiru puntuak lortzen saiatuko gara''
Iñigo Ruiz de Galarretak asteazken honetan jakinarazi duenez, Athletic Clubek San Mamesen jokatuko duen Slavia Praga taldearen aurkako partidaren helburua jokoan dauden hiru puntuak lortzea da. Europan berriz jokatzeko aukera "ametsa" dela adierazi du.
2024/10/22 - 20:54
Giuseppe Bergomi eta Maria Gstöttner, Athleticen 2024ko 'One Club Man/Woman Award' saridunak
Kirol ibilbide guztia Inter Milanen eman zuen Bergomik jasoko du Bilboko klubaren 'One Club Man' saria, eta ibilbide osoa USV Neulengbachn egin zuen Maria Gstöttnerrek jasoko du 'One Club Woman' saria.
2024/10/19 - 18:05
Athleticek Espanyol jipoitu du San Mamesen (4-1)
Vivianek ireki du markagailua, lehen minutuetan, eta Williamsek erakustaldia eman du, bi gol sartuta. Bigarren zatian, Berenguerrek ginga jarri du. Bisitarien gola Tejerok sartu du.
2024/10/18 - 15:39
Valverde: ''Jokoari erreparatu behar zaio, eta Espanyolen jokoa ona da''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 10. jardunaldian Espanyolen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Emaitza irregularrak lortu arren, Espanyol joko ona erakusten ari dela azpimarratu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/10/11 - 21:05
''Emakumeak Athletic Cluben: itzaletik argira'' erakusketa, 2025eko maiatzera arte San Mamesen ikusgai
Athleticek "Emakumeak Athletic Cluben: itzaletik argira" izeneko erakusketa inauguratu du, baita "Hamaika andra zurigorri" izeneko dokumentala ere. Erakusketa 2025eko maiatzera arte egongo da ikusgai San Mameseko museoaren erabilera anitzeko aretoan.
2024/10/10 - 22:08
Alex Padillak min hartu du eskuin belaunean, eta Mexikoko selekzioaren kontzentrazioa utzi du
Athleticeko atezainak 23 urtez azpiko Mexikoko selekzioaren kontzentrazioa utzi du lesioaren ondorioz. Lehen azterketen arabera, ez da lesio garrantzitsurik atzeman.
2024/10/04 - 02:03
Sancet: ''Gau magikoa izan da, nire Europako debuta''
Oihan Sancet Athleticeko jokalariak AZ taldearen aurka lortutako garaipenaz hitz egin du. Europa Ligako bigarren jardunaldian egin du debuta Europako txapelketa honetan, eta, gainera, gola sartuta estreinatu da.
2024/10/02 - 22:57
Mikel Vesga: ''AZ Alkmaar talde oso gaztea da, ondo ateratzen dira atzetik baloiarekin''
"Espaziora ere ondo doaz", nabarmendu du Athleticeko erdilariak, Herbehereetako taldearen gainean, zuri-gorrien eta AZren arteko neurketaren bezperan. "Presio ona" egitea da Athleticen zereginetako bat, Vesgaren iritziz.
2024/09/29 - 21:08
Peio Canales, Athleticekin debutari: ''Txikitatik izandako ametsa errealitate bihurtu da''
Canalesek bere lehen minutuak jokatu ditu Athleticen lehen taldearekin. Bilboko taldeak bana egin du San Mamesen Sevillaren aurka, Athletic 10 jokalarirekin zela Sevillak 92. minutuan berdindu baitu partida.
2024/09/29 - 20:51
Jolakari bat gutxiagorekin, Athletici luzapenean egin dio ihes garaipenak Sevillaren mesedetan (1-1)
Jauregizarren golarekin, Athleticek aurrea hartu du lehen zatian, baina Sevillak ez du amore eman, azkeneraino saiatu da, eta luzapenean lortu du berdinketa, epaileak Julen Agirrezabala atezaina kanporatu ostean.
2024/09/28 - 15:25
Valverde, Sevillaren aurkako partidaren atarian: ''Bolada onean gara baina intentsitateari eutsi behar diogu''
Ostegunean Europa Ligako partidan Erromarekin bana egin ostean, Bilboko taldeak Ligan du hitzordua. Igandean, Sevilla hartuko dute San Mamesen, 16:15ean. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/09/22 - 20:17
Athleticek hirugarren garaipena kateatu du Celtaren aurka (3-1)
Intentsitate handiko partida jokatu dute bi taldeek, eta lehoiek hirugarren garaipena jarraian kateatu dute, Guruzetaren bi golei eta Djaloren golari esker.
2024/09/20 - 00:46
Williams: ''Pozik nago golarekin taldeari lagundu izanaz''
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak Leganesen aurkako garaipenaz hitz egin du EA Sports Ligako 7. jardunaldiko partida aurreratuan. Pozik agertu da denboraldiko lehen gola sartu ahal izan duelako. Bere anaia Nicok jasandako kolpeaz ere hitz egin du (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/09/19 - 22:58
Vivianek eta Williamsek hiru puntuak eman dizkiote Athletici Leganesen (0-2)
Lehoiak nagusi izan dira partida osoan zehar, baina bigarren zatira arte ez dute atea aurkitu Vivian eta Iñaki Williamsen golekin.