San Mames
2025/02/05 - 16:12
Sannadi: ''Beti izan dut hemen jokatzeko eta kamiseta hau janzteko ametsa''
Maroan Sannadi Athleticeko jokalari berria aurkeztu dute asteazken honetan San Mamesen. Futbolariak nola sentitzen den kontatu du prentsaurrekoan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/02/01 - 15:59
Athleticek Maroan Sannadi Alaveseko aurrelaria fitxatu du
Jokalari gasteiztarra Barakaldon aritu da denboraldi honetan, talde babazorroak utzita.
2025/01/31 - 01:03
Prados: ''Ez dugu gogokorik, guztiak talde potenteak dira''
Beñat Prados Athleticeko jokalariak Viktoria Pilsenen aurkako garaipenari (3-1) buruz hitz egin du. Garaipen horrek final-zortzirenetarako txartela eman die zuri-gorriei Europa Ligako bigarren sailkatu gisa.
2025/01/31 - 00:00
Athletic bigarren sailkatu da final-zortzirenetara, Viktoria Pilseni irabazita (3-1)
Nico, Yeray eta Martonen golek garaipena eman diete zuri-gorriei, eta Porto, Erroma, Ferencvaros edo Viktoria Pilsen, berriz, izan ahal dituzte aurkari Europa Ligako final-zortzirenetan.
2025/01/29 - 21:27
Valverde: ''Viktoria Pilsenek enbarazu egiten dizu, partida nahi duen puntura eramaten du, goian estutzen du''
Athleticek, ostegunean, Viktoria Pilsen aurkari, Europa Ligako final zortzirenetara zuzenean sailkatzeko moduko emaitza nahi du; Ernesto Valverde entrenatzailearen iritziz, norgehiagoka zaila izango da, gogorra.
2025/01/29 - 21:17
De Marcos: ''Kantatzen ez uztea ez da errespetuz aritzea, eta horixe ez zaio taldeari gustatu''
Ostegunean, Athleticek Viktoria Pilsenen aurka jokatuko du, San Mamesen, Europa Ligan; aurreko egunean, talde zuri-gorriaren kapitainak nabarmendu du Bilboko klubean "pertsona guztiak" direla "beharrezkoak". Ernesto Valverdek ere izan du hizpide gaia.
2025/01/28 - 13:55
UEFAk Bilboko Europa Ligako finaleko kartelak aurkeztu ditu
Europa Ligako finala Bilbon jokatuko da, San Mamesen, maiatzaren 21ean. UEFAk finala iragartzeko kartelak nolakoak izango diren publikatu du. Txapelketako garaikurrarekin batera hiriko hainbat toki eta eraikin esanguratsu agertzen dira.
2025/01/28 - 11:01
Athleticek "onartezintzat" jo ditu Herri Harmailaren kide batzuek jasotako presioak
"Animatzailea hertsatzen duena sobera dago San Mamesen", nabarmendu du klubak astelehenean argitaratutako komunikatuan; halaber, Athleticek Unai Simonen eta Iñaki Williamsen adierazpenak babestu egin ditu.
2025/01/27 - 23:20
Athletic-Reala derbia otsailaren 16an jokatuko da San Mamesen, eta EITBk zuzenean emango du
Bi taldeak sailkapeneko hirugarren postuagatik lehian dira, Atletico Madrilekin batera.
2025/01/26 - 23:01
Unai Simon: ''Animatu nahi ez duten horiek etxean geratzea daukate''
Unai Simon eta Iñaki Williams Athleticen jokalariak oso kritikoak izan dira kluba zaleekin bizitzen ari den egoerarekin. Atezaina izan da gogorrena, eta egoera "kaka hutsa" dela argitu du. (Adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/01/26 - 21:50
Vesga: ''Azkarregi hasi gara azken pase hori bilatzen''
Mikel Vesga Athleticen jokalariak Leganesen aurka lortutako berdinketaz (0-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 21. jardunaldian. Adierazi du hiru puntuen bila atera direla, baina Leganes ondo aritu dela denfentsan.
2025/01/16 - 23:40
Jauregizar: ''90 minutuetan dena eman dugu zelaian, baina ezin izan da''
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak Osasunaren kontra sufritutako porrotaz (2-3) hitz egin du, Errege Kopako final-zortzirenetan. Txapelketatik kanpo geratzeak "min" ematen duela adierazi du, baina taldeak dena eman duela zelaian.
2025/01/16 - 22:35
Osasuna Kopako final-laurdenetara pasa da Athletic kanporatuta (2-3)
Gorritxoek aurrea hartu dute Oroz eta Budimirren golekin, baina zuri-gorriek markagailua berdindu dute Nico eta De Marcosen golekin. Budimirrek gola sartu du berriz Osasunari garaipena emateko.
2025/01/16 - 15:57
Osasunaren eta Athleticen zaleak gogotsu, duela bi urteko partida gogoan
Errege Kopako final-zortzirenetako partida jokatuko dute gaur Athleticek eta Osasunak, San Mamesen. Goizetik hasita, hainbat zale Bilbon barrena ibili dira.
2025/01/15 - 21:59
Leire Baños eta Ane Azkona, itxaropentsu eta ilusioz, larunbateko Athletic-Bartzelona partidari begira
Neurketa San Mamesen jokatuko dute, 16:15ean. Talde zuri-gorria bolada onean dabil, F Ligan, eta, ondorioz, Athleticek konfiantzaz helduko dio Bartzelonari aurre egiteko erronkari.
2025/01/15 - 20:32
Valverde, Kopako Athletic-Osasuna derbiaz: ''Biok dugu irabazteko beharra, partidak interes handia du''
Athletic eta Osasuna Kopako final zortzirenetan arituko dira nor baino nor gehiago, San Mamesen, Kopako final zortzirenetan; aurreko egunean, zuri-gorrien entrenatzaileak gogora ekarri du Nafarroako taldeak, azken denboraldietan, emaitza onak lortu dituela Bilbon.
2025/01/15 - 15:07
Vicente Moreno: ''Kanporaketan aurrera egiteko asmoz goaz''
Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak Athleticen aurka jokatu beharreko neurketaz hitz egin du prentsaurrekoan. Kanporaketaz pasatzea espero duela berretsi du. (Jatorriko adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/01/09 - 01:19
Athletic-Osasuna eta Reala-Rayo Vallecano Kopako kanporaketak hilaren 16an izango dira, ostegunez, 19:30ean
Asteazkenean zozkatu dituzten Errege Kopako final zortzirenetan izango diren Euskal Herriko hiru taldeek datorren asteko ostegunean jokatuko dute, 19:30ean, San Mamesen eta Reale Arenan.
2025/01/03 - 18:01
Alex Padillak 2029ra arte berritu du Athleticekin
Zarauztarrak beste hiru urtez luzatu du kontratua lehen taldean sartu eta gero.
2024/12/30 - 13:56
Athleticek San Mamesen egin du lansaioa, 27.500 pertsona baino gehiagoren aurrean
Athleticek entrenamendua egin du San Mamesen, abenduaren 30ean. Ateak irekita egin du lansaioa Bilboko taldeak eta zaleen babesa jaso du: guztira, 27.522 pertsona egon dira San Mamesen, gizonezkoen lehen taldearen entrenamendua ikusten.