Rallyak
2022/02/26 - 22:39
Kalle Rovanpera, azkarrena Suediako Rallyan
Kalle Rovanpera (Toyota GR Yaris) pilotua Suediako Rallyko lehen postuan da bigarren egunean azkarrena izan eta gero. Igandean azken jardunaldia jokatuko da.
2022/01/14 - 20:01
Al-Attiyah-k bere laugarren Dakarra irabazi du autoetan; Sunderlandek, bigarrena motoetan
Nasser Al-Attiyah (Toyota) pilotuak irabazi du 2022ko Dakar Rallya autoen kategorian. Motoetan, berriz, Sam Sunderland (GasGas) izan da bere bigarren "Touareg" garaikurra erdietsi duena
2022/01/12 - 18:03
Price eta Peterhansel, Dakarreko 10. etapako irabazleak
Adrien van Beveren da sailkapen nagusiko lider berria motoen mailan, eta hamargarren etapa Toby Pricek irabazi du. Stephane Peterhanselek erdietsi du etapa garaipena autoen mailan.
2021/12/19 - 13:00
Rallyak eta autoak dira Monika eta Naia oñatiarren pasioak
Monika eta Naia oñatiarrak dira eta elkarrekin ibiltzen dira rallyetan. Monika Naiaren ama da, baina auto barruan sartzen direnean pilotu eta kopilotu bilakatzen dira.
2021/12/14 - 17:56
Monika Muñoz eta Naia Lasagabaster, Rallietan aritzen diren ama-alabak
Rallietako pilotua da Monika Muñoz eta bere alaba du kopiloto. Igandeko Helmuga saioan, ama-alaba hauek nola konpontzen diren sakonago ezagutzeko aukera izango dugu.
2021/12/10 - 21:19
Al-Attiyah, garaile Munduko Rally Kopan
Munduko txapeldunaren bosgarren titulua da, 2008, 2015, 2016 eta 2017an lortutakoen atzetik.
2021/11/21 - 18:25
Sebastien Ogier, zortzigarren aldiz munduko txapeldun
Gidari frantziarrari txapel bakarra falta zaio Sebastien Loeb bere herrikideak lortutako 9 tituluak berdintzeko.
2021/09/26 - 00:50
Minutu bateko isilunea Llaneseko Rallyan hildako bi pilotuen omenez
Llanes hiriko (Asturias) rallyko parte-hartzaileek minutu bateko isilunea egin dute, larunbat honetan izandako auto-probaren ibilbideko tarte batean hil diren bi lagunen omenez.
2021/09/25 - 22:08
Bi lagun hil dira Asturiasko rally batean parte hartzen ari zirela
Kantabriako La Trazada Sport taldeko kideak ziren, eta Altu del Fituko jaitsieran izan dute istripua, harrizko zubi baten aurka talka egin ostean.
2021/01/13 - 18:01
Al Rajhi eta Brabec, irabazle hamargarren etapan
Ricky Brabecek (Honda) irabazi du Dakar Rallyko 10. etapa. Autoetan, Yazeed Al Rajhi (Overdrive Toyota) izan da garailea.
2021/01/12 - 18:34
Benavides eta Peterhansel, garaile bederatzigarren etapan
Kevin Benavides (Honda) izan da Dakar Rallyko 9. etapako irabazlea motoetan, eta Stephane Peterhansel (X-Raid Mini JCW) autoetan.
2021/01/06 - 18:57
Al-Attiyah eta Barreda, laugarren etapako irabazleak
Nasser Al-Attiyah (Toyota Gazoo Racing) irabazi du etapa autoen mailan eta Joan Barredak (Honda) motoetan.
2020/01/17 - 12:03
Carlos Sainz, 2020ko Dakarreko irabazlea
Auto-gidariak hirugarrenez garaitu du rallya, 57 urterekin. Bigarren postuan Al Attiyah geratu da eta hirugarrenean Peterhansel. Alonsok hamairugarren tokian amaitu du.
2020/01/15 - 17:54
Sainzek sekulako jauzia egin du eta Alonsoren autoa irauli da
Carlos Sainz primeran ibili da eta atzo galdutako denbora berreskuratu du. Fernando Alonsoren autoa irauli egin da hasi eta berehala, eta denbora mordoa galdu du. Motoetan, Joan Barredak irabazi du.
2020/01/13 - 12:33
Alonso bigarrena geratu da Rally Dakarreko zortzigarren etapan
Mathieu Serradori frantsesak irabazi du, lau minutuko aldearekin asturiarrarekiko. Carlos Sainzek lider jarraitzen du.
2020/01/12 - 18:05
Dakar rallya, negar malkotan Gonçalvesen heriotzagatik
Paulo Gonçalves motorretako pilotu portugaldarrak istripua izan du zazpigarren etapan, eta hil egin da.
2020/01/07 - 19:58
Sainzek irabazi du hirugarren etapa, lider berria da, eta Alonso bosgarren izan da
Carlos Sainz (Mini) da Dakarreko lider berria autoen mailan, hirugarren etapa irabazi ostean. Fernando Alonsok (Toyota) egun ona izan, eta bosgarren postuan amaitu du.
2019/01/14 - 22:02
Peterhanselek irabazi du 7. etapa autoetan eta Sunderlandek motoetan
Stephane Peterhanselek irabazi du etapa autoetan eta A-Attiyah da liderra. Motoetan, Sunderlandentzat izan da etapa, eta Brabec da liderra.
2019/01/14 - 11:59
Rally Dakar 2019ko argazki galeria
Hauek dira Rally Dakar 2019ak utzi dizkigun irudirik onenak.
2019/01/08 - 21:57
Loebek autoetan eta Walkner motoetan, bigarren etapako irabazleak
Sebastian Loebek irabazi du Dakarreko 2. etapa autoetan, eta De Villiers da lider berria. Motoetan, Matthias Walkner izan da irabazlea eta Joan Barredak lidertzari eutsi dio.