Pou Anaiak
2025/11/12 - 20:54
Pou anaiek eskaladako bide bat ireki dute Europako Mendietan
Ikerrek eta Eneko Pouk "Bizio txikiak" ireki dute, 285 metroko ibilbidea Pedabejo tiroan, bi egunez gogor lan egin ondoren. Eguraldi onak eta eskakizun teknikoak markatu dute esperientzia.
2025/10/19 - 14:00
Poutarrak Perun
Eneko eta Iker Pou anaiek Perun bizitako azken abentura errepasatu dugu "Helmuga" saioan. Erreportaje honetan ikus daiteke zer-nolako lekuetan ibili diren.
2025/10/08 - 17:08
Pou anaiek Pilar del Texu menderatu dute estilo librean
Eneko eta Iker Pou anaiek Pilar del Texu pareta igo berri dute, Asturiasen, Andeetatik itzuli ostean. Igoeraren irudi ikusgarriak grabatu dituzte bideo honetan.
2025/06/25 - 20:37
Pou anaiek Churup eskalatu dute, Perun; gailurra 5.493 metrora du
Iker eta Eneko Pou euskal eskalatzaileek, horrenbestez, hemeretzi bide dituzte osatuta, Perun. Herrialde horretara egindako espedizioko lehenengo mendia izan dute.
2025/03/19 - 14:51
Pou anaiak, bidaia izoztua Dolomitetan
Iker eta Eneko Pou eskalatzaileek 15 eguneko bidaia egin dute Dolomitetara, hango zenbait ur-jauzi izoztu igotzeko asmoz. Udako erronkei begira estreinakoa egiteko erabili dute esperientzia.
2024/12/30 - 18:07
Pou anaiak, eragin handieneko mendizaleen artean
Iker eta Eneko Pou 2024ko eragin handieneko 50 mendizaleen zerrendan sartu dira, eta urtea arrakastaz hasi eta bukatu dute. Gasteizko anaiek espedizio ugari egin dituzte, bide berriak ireki dituzte mundu guztian zehar eta bigarren liburua kaleratu dute.
2024/10/12 - 00:30
Pou anaiek ''Truenu'' bidea zabaldu dute Europako mendietan
Pou anaiek 9a+ mailako 600 metroko bidea ireki dute Europako mendietan, Peña Santan (2.596 metro).
2024/09/19 - 14:26
Zortzi euskal kirolari daude 2024ko Urrezko Pioletak izen handiko sarietako aurretiko hautaketan
Golardoak 1991ean sortu zituzten, eta abenduan emango dituzte. 2023an egindako 68 igoera nabarmen jasotzen dituen lehen zerrenda batean, epaimahaiak Koldo Zubimendik, Joseba Iztuetak, Ekaitz Maizek, Julen Berruekok, Jon Inorizak, Tasio Martinek eta Eneko eta Iker Pouk egindakoak txertatu ditu.
2024/07/17 - 17:12
Puro Floro, Poutarren azken harribitxia
Orain arte egindako alpinismo bide zailena egin dute Eneko eta Iker Pou anaiek, Perun, Copa mendiaren hego-ekialdetik.
2024/06/18 - 23:15
Pou anaiek eta Micher Quitok bide berri bat ireki dute Andeetan, 5.780 metroko altueran
Piolet eta kranpoiekin 10 orduz eskalatu ondoren, Peruko "Cordillera Blancan" bide berria irekitzea lortu dute.
2024/06/11 - 23:11
Felipe Uriartek eta Iker eta Eneko Pouk Angel Vallejo Rosen historikoa izan dute gogoan
Felipe Uriarte asteartean zendutako Angel Vallejo Rosen mendizalearen lagun eta taldekide oso hurbilekoa izan zen; Pou anaiek, beste euskal mendizale askok bezala, Angel Vallejo Rosenek zabaldutako bideari jarraipena eman diote.
2023/11/19 - 13:00
Poutarrak Perun
Iker eta Eneko Pou anaiek Perun egindako azken espedizioaren xehetasunak kontatu dituzte erreportaje honetan. 2017an ojan ziren lehen aldiz, eta orduz gero, bost bider egon dira Andeetan, bide berriak zabaltzeko asmoz.
2023/10/10 - 14:04
Pou anaiek "Made in France" bidea eskalatu dute Perun
Azken igoera horrekin, Latinoamerikako herrialde horretan egindako espedizioa bukatu dute Eneko eta Iker Pou anaia gasteiztarrek.
2023/10/10 - 13:46
Pou anaiek ''Made in France'' eskalada-bidea egin dute Perun
Horrenbestez, Iker eta Eneko Pou anaia gasteiztarrek Perun egindako espedizioa amaituko dute.
2023/09/13 - 11:09
Pou anaiek Ranrapalca mendia igo dute lehen aldiz, Peruko Andeetan
6.162 metroko altuera duen tontorra eskalatzea lortu dute Gasteizko anaiek, ipar-ekialdetik. Peruko Andeetako lorpen honetan, Micher Quitoren laguntza izan dute.
2023/06/26 - 23:15
Pou anaiek ''4 elementuak'' proiektua amaitu dute Himalaian
Arabarrek Pakistanen sei bide irekiz eman diote amaiera 2017. urtean hasitako egitasmoari.
2023/05/26 - 21:33
Pou anaiek Lau Elementuak egitasmoa burutu dute Pakistanen
Airea, ura eta sua egin ondoren, lurra falta zitzaien. Pakistanen osatu dute zikloa, 5.850 metro dituen Little Trango mendian. Beste bi mendizale izan dituzte lagun: Fei Maners eta Andres Martin.
2022/11/04 - 17:28
Pou anaiek Mijaresko gailurrera igo eta amildegira salto egin dute
Iker eta Eneko Pou anaiek Mijaresko gailurrera lehen eskalada librea egitea lortu dute. Horren ondoren, jaitsiera amildegira salto eginez burutu dute.
2022/09/27 - 23:10
Sasha DiGiulian, Matilda Soderlund eta Brette Harrington, bigarren igoera librea Rayu bidetik
Sasha DiGiulianek, Matilda Soderlundek eta Brette Harringtonek sare sozialen bidez lortu dutela iragarri dute: Picos de Europan Rayu bidea librean igo den bigarren aldia, emakumezkoen talde baten lehenengoa. Bidea Pou anaiek eta Kico Cerdak ireki zuten.
2022/08/08 - 23:31
''La Via de Todos'' eta ''La Monjita de Matogrosso'' Pou anaiek irekitako bide berriak
Perura egindako azken bidaian bi bide zabaldu dituzte Pou anaiek. "La via de todos" granitozko 240 metroko ibilbidea da eta 7C mailako zailtasuna du. "La Monjita de Matogrosso"k, berriz, 170 metro ditu eta 7B mailako zailtasuna.