Peio Etxeberria
2024/03/25 - 17:17
Peio Etxeberriak eta Javier Zabaletak ''ilusioz'' ekingo diote igandeko finalari
Zenotzeko aurrelariak Binakak bere lehen finala jokatuko du; Zabaletarentzat, aldiz, seigarrena da, eta txapela boosgarrenez janzteko aukera du.
2024/03/11 - 20:36
Peio Etxeberria eta Zabaleta Binakako Txapelketako finalean dira jada, aurkarien zain
Altuna III.a-Martija eta Artola-Imaz bikoteek izango dute jokoan, igandean, Eibarren, hilaren 31ko finalerako bigarren txartela.
2023/12/30 - 14:43
Peio Etxeberriak igandeko Binakako Txapelketako partida jokatzea erabaki du
Binakako Txapelketan berragertuko da Peio Etxeberria, 5. jardunaldian min hartu eta 6.ean baja izan ostean. Igandean, abenduaren 31n, Zabaletarekin osatuko du bikotea. Artola eta Imaz izango dituzte aurkari Tolosako Beotibarren.
2023/12/28 - 15:02
Peio Etxeberriak ez du jokatuko gaur Sestaon
Labrit frontoian egindako azken probaren ondoren, Zenotzeko aurrelariak ez du arriskatu nahi izan, eta ez du ostiral honetan Sestaon jokatuko. Javier Zabala pilotari errioxarra izango da Etxeberriaren ordezkoa.
2023/12/27 - 10:40
Peio Etxeberriak ostegunean erabakiko du jokatu ala ez
Zenotzeko aurrelariari egindako proba osagarrietan baieztatu denez, Etxeberriak ez du hautsita hatz-koskorra, eta ez dago baztertuta ostiralean jokatu ahal izatea.
2023/12/24 - 18:12
Peio Etxeberria: ''Atzamarra hautsita izan arren, minik ez dut''
Zenoztarrak hautsita dauka eskuin eskuko bosgarren metakarpoa. Atzo hautsi zuen, Labriten, hormari ukabilkada bat emanda. Gaur berarekin izan gara, eta atzamarra hautsita izan arren, minik ez duela esan digu. Asteartean, proba gehiago egingo dizkiote.
2023/12/24 - 12:13
Ez dago baztertuta Peio Etxeberriak hurrengo jardunaldian jokatu ahal izatea
'Diario de Navarra' egunkariaren arabera, Zenozko pilotariak haustura du eskuin eskuko hatz txikiko metakarpoaren buruan, Labriteko kontrakantxako hormari jota egindakoa.
2023/12/23 - 20:59
Peio Etxeberriak atzamarrean min hartu duen jokaldia
Nafarrak bi aldiz joan behar izan du aldageletara, baina azkenean partida amaitu du, eta baita irabazi ere, Jose Javier Zabaletarekin batera. Datozen egunetan aztertuko dute lesioa zenbaterainokoa den.
2023/02/16 - 17:35
Peio Etxeberriak ez du Laso eta Eskirozen aurka jokatuko; Irribarriak ordezkatuko du
Nafarra baja izango da "eskuetako gaitzagatik", eskuineko eskuari eragiten diona.
2023/01/07 - 21:52
Peio Etxeberria eta Rezusta, garaile Jaka-Aranguren bikotearen aurkako lehia estuan (22-20)
Peio Etxeberria-Rezusta bikoteak laugarren garaipena erdietsi du Binakako Txaoelketan, Jakari eta Arangureni 22 eta 20 irabazita. Azken hauek, artida bakarra irabazita itxi dute lehen itzulia.
2022/11/22 - 12:56
Elordi eta Peio Etxeberria, titular 2023ko Binakako Txapelketan
Bi aurrelari gazteek joan zen urtean hasieratik aritu ziren Iker Irribarria eta Danel Elezkanoren lekuak hartuko dituzte Aspe enpresan.
2022/10/23 - 22:35
Peio Etxeberriak ezustekoa eman du Altuna garaituta eta finalerdietan izango da (22-15)
Peio Etxeberriak bere bigarren garaipena lortu du Altuna III.a mendean hartuta. Aurrekoan Dario ere garaitu zuen, beraz, Lau T'erdiko txapelketako finalerdietan izango da.
2021/12/10 - 18:02
Peio Etxeberriak Altuna ordezkatuko du Jaka eta Mariezkurrenaren aurkako partidan
Altunak min hartu du ezker eskuan eta ezin izango du igandean jokatu behar zuen Binakako Txapelketako partida jokatu.
2021/08/30 - 22:40
Peio Etxeberria eta Julen Martija play-offetarako itzuliko dira
Peio Etxeberria asteburuan bueltatuko da kantxetara Albisurekin batera Elezkano-Mariezkurrena bikoteari aurre egiteko. Martijak ere gauza bera egingo du Altuna eta Arangurenen aurka jokatzeko.
2021/08/11 - 13:14
Peio Etxeberria hilabete inguru egongo da kantxetatik kanpo
Peio Etxeberria hiruzpalau aste egon beharko du kantxetatik kanpo lepauztaian luxazioa duelako. Halaxe adierazi du gaur goizean egin dioten erresonantziak. Zenoztarrak larunbatean hartu zuen min, Urrutikoetxea eta Martijaren aurka ari zirela. Haren Lekua Unai Lasok hartuko du Caibank Mastersean.
2019/10/31 - 17:06
Peio Etxeberriak hiru urtez luzatu du kontratua
Aurrelari nafarrak 2022. urtera arte ziurtatu du bere ibilbidea, ASPE enpresak hala erabakita.
2017/10/31 - 17:44
Peio Etxeberria, Asperekin debuta egingo duen behizaina
Aspe enpresarekin bi urteko kontratua sinatu eta ostiralean debuta egingo du Larraintzarren. Behizaina ofizioz eta pilotaria afizizoz. Lehentasunak aldatzen hasi beharko du, dena uztartu ahal izateko.