Paula Ostiz
2025/10/17 - 15:21
Paula Ostizek zaleen babesa eskertu du, txirrindularitzan lortutako arrakasten ondoren
Denboraldi ahaztezin baten ostean, Maria Chivitek harrera egin dio Ostizi Nafarroako Jauregian. Izan ere, munduko eta Europako txapelketa irabazi ditu, eta Europako urrea eta munduko zilarra lortu ditu erlojupekoan.
2025/10/03 - 20:31
Paula Ostiz: ''Egindakoa sinestezina da, oraindik ez dut dena asimilatu''
Paula Ostiz txirrindulari iruindarrak irabazi du 2025eko Europako Errepide Txapelketa, junior mailan, Guilherand-Granges eskualdean. Ostiz, orain dela bi egun erlojupekoa ere irabazi zuena, azkarrena izan da lasterketan, Anja Grossman suitzarraren eta Chantal Pegolo italiarraren aurretik.
2025/10/03 - 18:33
Paula Ostizek Europako errepideko txapelketa irabazi du
Nafarrak bere bigarren lasterketa irabazi du hiru egunetan, azken esprintean Grossman suitzarrari irabazita.
2025/10/01 - 14:47
Paula Ostizek Europako Txapelketa irabazi du, erlojupekoan, junior mailan
Txirrindulari nafarrak, 18 urtekoa bera, zilarrezko domina eskuratu zuen espezialitate horretan bertan, eta urrezkoa errepideko proban, duela egun batzuk, Munduko Txapelketan; orain, Frantzian, Drome-Ardache eskualdean, azkarrena izan da.
2025/09/27 - 14:07
Paula Ostiz, munduko txapelduna junior mailan
Iruñeko txirrindularia nagusitasunez gailendu da Kigaliko helmugan, eta gaur urrezko domina lortuta, aste historikoa biribildu du, astearteko erlojupekoan zilarra bereganatu baitzuen.
2025/09/23 - 15:31
Paula Ostizek Munduko Txapelketako erlojupekoaren zilarrezko domina irabazi du, junior mailan
Txirrindulari iruindarrak bigarren postua eskuratu du, banakako proban, asteartean, Kigalin (Ruanda). Megan Arens herbeheretarrak erdietsi du urrezko domina, eta Oda Aune Gissinger norvegiarrak lortu du brontzezkoa.
2025/05/25 - 20:19
Paula Ostizek irabazi du Flandriako Tourra
Abuztutik aurrera Movistar Team taldean arituko den ziklistak bi eraso bikaini esker lortu du garaipena.
2024/09/26 - 17:28
Paula Ostiz: ''Munduko Txapelketan bigarren egitea, lehen urtea izanda, ohorea da niretzat''
Paula Ostiz Nafarroako txirrindularia bigarren izan da Munduko Txapelketako junior mailako errepideko proban. Hiru ziklisten arteko esprintean erabaki da garaipena; Cat Fergusonek irabazi du urrezko domina, Ostizek zilarrezkoa eta Viktoria Chladonovak brontzezkoa.
2024/09/26 - 14:23
Paula Ostiz bigarren izan da Munduko Txapelketako junior mailako errepideko lasterketan
Nafarroako txirrindulariak zilarrezko domina eskuratu du Munduko Txapelketako errepideko proban, junior mailan. Hiru txirrindulariren arteko esprintean, bigarren izan da Ostiz. Cat Ferguson da munduko txapelduna.
2024/09/24 - 13:12
Ostiz 7. izan da Munduko Txapelketako junior mailako erlojupekoan; Arangurenek 33. bukatu du proba
Paula Ostiz Nafarroako txirrindulariak zazpigarren postuan amaitu du Munduko Txapelketako junior mailako erlojupekoa, Cat Ferguson txapeldunarekiko minutu bat eta 3 segundora. Irati Aranguren gipuzkoarrak 33. amaitu du, irabazlearekiko bi minutu eta 38 segundora.
2024/09/13 - 15:20
Paula Ostiz, Movistar Teameko fitxaketa berria
Gazte mailako erlojupeko Europako txapeldun berria Movistar taldean arituko da 2025eko abuztutik aurrera.
2024/09/11 - 12:38
Paula Ostiz, junior mailako erlojupeko Europako txapelduna
Nafarroako txirrindularia izan da onena junior mailako Europako Txapelketako erlojupekoan. Urrezko domina jantzi du, Fee Knaven bigarrenari bi segundo aterata. Viktoria Chladonova izan da hirugarren, Ostizekiko 11 segundora.