Paris-Niza
egun
ordu
minutu
segundo
Ez dago emaitzarik erakusteko.
2020/12/20 - 17:58
Gazteen iraultzaren urtea, txirrindularitzan
Pandemiak baldintzatutako denboraldian gazteen izenak denon ahotan izan dira: Pogacar (Tourra), Tao Geogeghan Hart (Giroa), Van Aert (Milano-San Remo), Evenepoel eta Ganna, besteak beste.
2020/03/14 - 18:47
Zazpigarren eta azken etaparen laburpena
Bukatu da 2020ko Paris-Niza lasterketa, eta bideo honetan ikus dezakezu zazpigarren etaparen laburpena.
2020/03/14 - 18:29
Schachmannek irabazi du Paris-Niza eta Nairo Quintanak lortu du etapa garaipena
Txirrindulari alemaniarra da 2020ko Paris-Niza lasterketako irabazlea. Zazpigarren eta azken etapan txirrindulari kolonbiarra nagusitu da.
2020/03/13 - 20:35
Benoot gailendu da seigarren etapan eta Schachmannek horiz jarraitzen du
Lasterketa larunbatean amaituko da, antolatzaileek igandeko etapa bertan behera uztea erabaki baitute.
2020/03/13 - 13:52
Paris-Nizak igandeko etapa bertan behera utzi du, eta larunbatean amaituko da
Larunbateko etapa nagusiak erabakiko du irabazlea zein izango den. 166.5 kilometro egingo dituzte eta helmuga lehen mailako mendate batean egongo da.
2020/03/12 - 18:55
Bonifaziok irabazi du etapa esprintean, eta Schachmannek lider jarraitzen du
Alemaniarrak 58 segundo ateratzen dizkio sailkapen nagusian Soren Kragh Andersen danimarkarrari (Sunweb), eta 1:01 Felix Grosschartner austriarrari (Bora).
2020/03/11 - 21:56
Kragh Andersenek irabazi du erlojupekoa; Schachmannek lidergoa sendotu du
Sunweb taldeko danimarkarrak sei segundoko aldea atera dio liderrari.
2020/03/10 - 20:23
Hirugarren etaparen laburpena
Bideo honetan duzu ikusgai Paris-Niza lasterketako hirugarren etaparen laburpena.
2020/03/10 - 18:42
Ivan Garcia Cortinak irabazi du hirugarren etapa
Txirrindulari asturiarrak esprintean mendean hartu ditu Peter Sagan eta Andrea Pasqualon, 3. etapan. Schachmannek jarraitzen du lidertzan.
2020/03/09 - 19:31
Bigarren etaparen laburpena
Bideo honetan duzu ikusgai Paris-Niza lasterketako bigarren etaparen laburpena.
2020/03/09 - 18:46
Nizzolok irabazi du etapa, esprintean Ackermann gaindituta
Giacomo Nizzolo (NTT Pro Cycling) izan da nagusi Paris_Niza lasterketako bigarren etapan, eta Maximilian Schachmannek (BORA) jarraitzen du sailkapen nagusiko lidertzan.
2020/03/08 - 19:44
Paris-Niza lasterketako lehen etapako laburpena
Maximilian Schachmann alemaniarra da Paris-Niza lasterketako lehen liderra, lehenengo etapa irabazi ostean. Pello Bilbao bosgarren da sailkapen nagusian.
2020/03/08 - 16:38
Schachmann alemaniarra da Pariz-Niza lasterketako lehen liderra
Pello Bilbao bosgarren da sailkapen nagusian, Bora-Hansgroheko txirrindulariarengandik 24 segundora.
2019/03/17 - 19:58
Paris-Niza lasterketako azken etapako laburpena
Ion Izagirrek irabazi du Paris-Nizako azken etapa. Sailkapen nagusiari dagokionez, Egan Bernalek lortu du azken garaipena.
2019/03/17 - 18:23
Ion Izagirrek irabazi du azken etapa; eta Egan Bernalek, sailkapen nagusia
Astanako gipuzkoarra bakar-bakarrik iritsi da helmugara. 18 segundo atera dizkio Oliver Naesen belgikarrari eta beste bost txirrindulariri.
2019/03/16 - 20:37
Egan Bernal da lider berria, kolonbiarrek etapa nagusian erakustaldia eman ostean
Etapa garaipena Daniel Felipe Martinez kolonbiarrak lortu du, Miguel Angel Lopez herrikidea bigarren izan da, 6 segundora, eta Nicolas Edet frantziarra hirugarren, 20 segundora.
2019/03/16 - 20:21
Paris-Niza lasterketako etapa nagusiaren laburpena
Egan Bernal da sailkapen nagusiko lider berria txirrindulari kolonbiarrak protagonista nagusi izan diren jardunaldian.
2019/03/15 - 19:47
Sam Bennettek bigarren garaipena lortu du
Arnaud Demare (Groupama-FDJ) frantziarra eta Matteo Trentin (Mitchelton-Scott) italiarra azpiratu ditu helmugan. Kwiatkowski poloniarrak lider jarraitzen du.
2019/03/14 - 19:21
Simon Yates nagusitu da erlojupekoan eta Kwiatkowskik lidergoa sendotu du
Txirindulari britainiarrak 7 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatu den Nils Politt (Katusha) alemaniarrari, 11koa Kwiatkowski liderrari.
2019/03/13 - 21:45
Cort-Nielsenek ezustekoa eman du ihesaldian eta Kwiatkowski da lider berria
Daniarrak kilometro baten faltan egin du hanka, eta ihesaldiko indartsuena zela erakutsi du.