Pablo Laso
2024/11/22 - 11:21
Baskoniak porrota jaso du Olympiacosen aurka (92-69)
Pablo Lasoren taldeak beste porrot gogor bat jaso du (92-69) Atenasen; etxeko taldeak, lehen laurdenean abantaila handia berenagatuta, Gasteizko taldeari aukerarik eman ez dion norgehiagokan.
2024/11/14 - 23:48
Baskoniak lehen zati txarra jokatu du Monakoren aurka, eta galdu egin du Buesa Arenan (75-87)
Euskal taldea 23 puntuz ari zen galtzen atsedenaldian, 24-47, eta ezin izan du hasiera oker hori zuzendu, nahiz eta hirugarren laurdenean bost puntura ere jarri den. Pablo Lasoren taldeak, horrenbestez, laugarren aldiz jarraian jaso du porrota Euroligan.
2024/11/08 - 23:55
Baskoniak porrot gogorra jaso du Barçaren aurka (91-68)
Kataluniako taldea hasieratik izan da nagusi markagailuan, eta Gasteizko taldeak partidari heldu dio baina ezin izan dio buelta eman.
2024/11/02 - 12:36
Punteriarik gabeko Baskoniak atzerapausoa eman du Parisen (67-65)
Pablo Lasoren taldeak porrota jaso du Parisen kontra (67-65), hirukoetan asmatutako portzentaje baxuak (1/26) bultzatuta.
2024/10/25 - 12:26
Baskoniak garaipen erosoa lortu du Alba Berlinen aurka (80-57)
Pablo Lasoren mutilek denboraldiko hirugarren garaipena lortu dute etxean, Euroligan, Alba Berlinen aurka (80-57), Markus Howarden erakustaldi berri baten ostean. Izan ere, Baskoniako izarrak 26 puntu egin ditu 7 hiruko saskiratuta.
2024/10/19 - 11:36
Baskoniak porrota jaso du Asvelen aurka (76-69)
Gasteizko taldea hondoratu egin da Lyonen azken minutuetan, eta porrota jaso du Asvelen aurka (76-69), azken txanpan egindako akatsengatik kondenatuta; bigarren zatian markagailuari buelta eman eta 14 puntuko desabantaila berreskuratu ondoren.
2024/10/16 - 00:43
Baskoniak, partida bikaina eginda, Real Madril gainditu (76-72), eta bigarren garaipena eskuratu du Euroligan
Pablo Lasoren taldeak lan ederra egin du azken laurdenean, eta horri esker eskuratu du garaipena. Horrenbestez, Gasteizko taldeak erakutsi du gero eta gertuago duela bere mailarik onena, denboraldi hasiera honetan.
2024/10/02 - 00:26
Luwawu-Cabarrot: ''Partizanen aurkako partida gogorra izango da; behar dugu denok enfokatuta egotea''
Gasteizko taldeak ostegunean ekingo dio 2024-25 denboraldiko Euroligari, Buesa Arenan, 20:30etik aurrera, Partizanen aurka. Timothe Luwawu-Cabarroten iritziz, Baskoniak "gero eta gertuago" du bere sasoi punturik onena.
2024/09/29 - 18:58
Pablo Lasoren Baskoniak galdu egin du Tenerifen, Ligako lehen jardunaldian (88-80)
Gasteizko taldeak porrot batekin eman dio hasiera 2024-2025 denboraldiari. Neurketako azken minutuetan egin die ihes garaipenak.
2024/09/24 - 14:10
Laso: ''Talde gaztea daukat, ona fisikoki, lehiatzeko grina duena eta egunero hobetzen saiatzen dena''
Pablo Laso Baskoniako entrenatzaileak 2024-2025 denboraldirako dituen helburuez hitz egin du. Gainera, taldea osatzen duten jokalariez ere mintzatu da. (adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/07/03 - 18:24
Pablo Laso: ''Ilusio oso handia dut, oso pozik nator, etxera bueltatu naiz''
Entrenatzaile gasteiztarra asteazkenean aurkeztu du Baskoniak; 1995ean, duela 29 urte, jokalari zebilela, kluba utzi zuen, eta orain, ordea, bueltan da. Lasok, prentsaurrekoaren hainbat adierazpenetan, nabarmendu du ilusio handiz ekingo diola erronka berri honi.
2024/06/28 - 21:29
Añua: ''Pablo Lasok asko emango dio taldeari, Europako entrenatzaile onenetakoa da''
Xabier Añua Pablo Lasoren entrenatzaileetako bat izan zen, eta EITB Mediarekin hitz egin du Baskonia zuzenduko duen teknikari gasteiztarrak Arabako taldeari eman diezaiokenaz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/06/28 - 13:25
Pablo Laso, Baskoniako entrenatzaile berria
Gasteizko teknikariak zuzenduko du Arabako taldea datorren denboralditik aurrera. Lasok 2027ra arte sinatu du kontratua Baskoniarekin.
2023/12/06 - 23:01
Artolak eta Imazek Laso eta Aranguren menderatu dituzte, 22-11, Lasoren berragertzean
Aurrelari nafarrak ondo ekin dio partidari, Beotibarren, baina Iñaki Artola eta Ander Imaz gehiago izan dira, eta merezita irabazi dute. Horrela, Artolak eta Imazek aurreneko puntua lortu dute, Binakako Tapelketan.
2023/06/12 - 16:22
Bayern Munichek Pablo Laso fitxatu du, 2025era arte
Entrenatzaile gasteiztarrak urtebete eman du talderik gabe; hain zuzen, 2022ko udan atera zen Real Madriletik, bihotzeko bat pairatu ostean.
2023/04/28 - 17:42
Pablo Lasok Arabako Domina jaso du
Arabako Foru Aldundiak saskibaloiko entrenatzaile gasteiztarrari eman dio saria , haren "balio pertsonalengatik, kirol-merituengatik eta arabar jatorria defendatzeagatik".
2022/07/04 - 23:25
Real Madrilek entrenatzaile kargutik kendu du Pablo Laso "osasun arrazoiengatik"
Entrenatzaile arabarrak talde zuria zuzentzeari utziko dio 11 denboralditan 22 titulu lortu ondoren.
2022/06/19 - 22:06
Real Madril, Endesa Ligako txapeldun
Bartzelona 81-74 garaitu dute finaleko laugarren partidan. Hala, hirugarren garaipena lortu dute, eta, ondorioz, Liga.
2022/06/13 - 14:51
Pablo Laso entrenamenduetara itzuliko da, baina ez da Palaun izango
Real Madrileko entrenatzaileak alta jaso zuen eta entrenamenduetara itzuli da, baina ez da Endesa Ligako finaleko lehen partidan egongo Bartzelonaren aurka.
2022/06/07 - 14:32
Pablo Laso ospitaletik atera da
Entrenatzaile madrildarrak azaldu du medikuak "duela bost egun baino hobeto" dagoela ziurtatu diola. "Indarrez eta lehenbailehen itzultzeko gogoz nago", gehitu du.