Olinpiar Jokoak
2024/07/09 - 17:48
Miren Lazkano, erronka bikoitzaren bila Parisko Olinpiar Jokoetan
Miren Lazkano donostiarra lehen aldiz arituko da Olinpiar Joko batzuean, eta bi kategoriatan lehiatuko da Parisen: C1 mailako slalom piraguismoan eta kayak cross-ean.
2024/07/08 - 20:49
Espainiako selekzioak Alberto Munarriz deitu du, Olinpiar Jokoetarako
Waterpolo jokalariak, hala, hirugarren aldiz jokatuko ditu Olinpiar Jokoak; izan ere, Rio de Janeiron eta Tokion ere izan zen (2016an eta 2021ean).
2024/07/08 - 16:11
Janire Gonzalez-Etxabarri, Olinpiar Jokoen inguruan: ''Presio gabe goaz, baina oso ondo egin nahi dugu''
Janire Gonzalezek Basque Team taldea ordezkatuko du Pariseko Joko Olinpikoetan. 19 urterekin bere estreinako Munduko Txapelketa irabazi zuen Puerto Ricon eta txartel olinpikoa lortu zuen. Zumaiarra aukera aprobetxatzeko gogoz agertu da, baina urduri Tahitiko olatuengatik.
2024/07/08 - 15:46
Maitane Etxeberria, Lysa Tchaptchet, Odriozola, eta Garciandia Olinpiar Jokoetan izango dira, Espainiarekin
Gainera, Sergey Hernandez ere joango da Parisera, ordezko bezala. Ambros Martin hautatzaileak deitutako jokalariek Irunen jokatuko dituzte hiru lagunarteko partida, Olinpiar Jokoak hasi aurretik.
2024/07/08 - 13:48
Oier Lazkano eta Alex Aranburu Parisko Olinpiar Jokoetan izango dira Espainiako Selekzioarekin
Juan Ayusok osatuko du Espainiako errepideko lasterketarako taldea. Horrez gain, erlojupeko proban ere hartuko du parte kataluniarrak.
2024/07/08 - 11:59
Brizuelak eta Lopez-Arostegik Pariserako txartela lortu dute Espainiarekin
Espainiako Selekzioak Bahamas 86-76 mendean hartu zuen, Valentzian asteburuan jokatutako olinpiadaren aurreko txapelketan.
2024/07/07 - 16:20
John Cabang, ''Norbere buruan sinesteko unea''
Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako "BAT To Paris" telesailak John Cabang hesi lasterkariaren hastapenak eta eboluzioa bildu ditu.
2024/07/04 - 17:47
John Cabang hesi lasterkariaren gaineko atalak emango dio amaiera, igandean, ''BAT To Paris'' telesailari
Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako "BAT To Paris" telesailak John Cabang atletaren hastapenak eta eboluzioa bilduko ditu, "Norbere buruan sinesteko unea" izeneko emanaldian.
2024/07/03 - 22:58
Irene Paredes, Oihane Hernandez eta Lucia Garcia Olinpiar Jokoetan izango dira, Espainiako selekzioarekin
Realeko Elene Lete ez dago behin betiko zerrendan, baina ordezko gisa joango da Parisera, eta Maite Oroz azken deialditik kanpo gelditu da. Halaber, Alemaniak Athleticeko Bibiane Schulze hautatu du.
2024/06/30 - 13:45
Salma Solaun, ''BAT To Paris'': ''Talentuak beti bilatzen du bere bidea''
Basque Team Fundazioak ekoiztutako "BAT To Paris" dokumental bildumak Salma Solaun gimnastaren hastapenak eta egunerokotasuna kontatzen ditu "Talentuak beti bilatzen du bere bidea" izeneko kapituluan. Ikusi osorik, hemen.
2024/06/27 - 19:14
Gimnasia erritmikoa eta Salma Solaun, protagonistak ''BAT To Paris'' saioaren bederatzigarren atalean
"Talentuak beti bilatzen du bere bidea" izeneko kapituluan, igandean, Basque Team Fundazioak ekoiztutako "BAT To Paris" dokumental bildumak Salma Solaun gimnastaren hastapenak eta egunerokotasuna kontatuko ditu. 11:10ean izango da ikusgai, ETB1en.
2024/06/26 - 15:09
Pacheco, Turrientes eta Oroz, Olinpiar Jokoetarako lehenengo zerrendan
Santi Denia Espainiako hautatzaileak 22 futbolari deitu ditu, eta Realeko bi jokalariak eta Osasunako erdilaria zerrendan daude. Behin betiko deialdia uztailaren erdialdean emango dute, eta 18 jokalari izango dira horretan.
2024/06/24 - 19:26
Carlota Ciganda 2024ko Parisko Jokoetan izango da
Emakumezkoen txapelketa Le Golf Nationalen izango da abuztuaren 7tik 10era.
2024/06/24 - 13:34
Rahm, hirugarren LIV Nashville txapelketan, Tyrrell Hattonengandik zazpi kolpera
Barrikakoak hirugarren postua partekatu du Lee Westwood, Bryson DeChambeau eta Joaquin Niemannekin, guztiak -12 kolpeko emaitzarekin.
2024/06/23 - 19:01
Alain Goikoetxearen lana arrakastatsua izaten ari da hautatzaile postuan
Naia Laso eta Alain Kortabitarte Basque Teameko skaterrek Olinpiar Jokoetarako txartelak lortu dituzte Budapesten. Arrakasta hori ulertzeko garrantzi handia du Alain Goikoetxearen figurak. Getxoztarra euskal skataren aintzindarietakoa izan zen, eta gaur egun Estatu mailako hautatzailea da bera.
2024/06/23 - 14:00
BAT To Paris: ''Diziplina asiarra''
'BAT To Paris' saioak taekwondoa izango du ardatz. Jone Magdaleno eta Jon Andoni Cintado elkarrizketatuko dituzte, Parisko Olinpiar Jokoetarako bidea nola egiten ari diren ikusteko.
2024/06/22 - 23:00
Kortabitarte eta Laso, Parisko Olinpiar Jokoei begira
Naia Laso eta Alain Kortabitarte Basque Teameko skaterrek Olinpiar Jokoetarako txartelak lortu dituzte Budapesten. Biak ala biak Parisera begira jarrita daude jada.
2024/06/21 - 23:01
Alain Kortabitarte Olinpiar Jokoetarako sailkatu da
Basque Teameko skaterrak Olinpiar Jokoetarako txartela lortu du Budapesten, Park modalitatean. Bestalde, Criado ez da sailkatu, eta Gonzalez aurkarien emaitzen zain dago sailkatuko ote den jakiteko.
2024/06/21 - 21:58
Alain Kortabitartek Parisko Jokoetarako txartela lortu du
Peio Gonzalezek aukerekin jarraitzen du, baina aurkari zuzenek larunbat honetan egingo dutenaren menpe dago.
2024/06/21 - 12:04
Naia Laso Pariseko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da
15 urteko skaterrak, lepauztaiko lesioa izan arren, beharrezko puntuak lortu ditu Budapesteko preolinpikoan.