Olinpiar Jokoak
2021/08/03 - 10:56
Aginagalde eta Gurbindo, dominak eskuratzeko lehian
Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioak Suedia hartu du mendean (33-34), eta finalerdietarako txartela lortu du 13 urteren ostean.
2021/08/02 - 22:23
Iñigo Peña dominarako faboritoetako bat da K2ko 1.000 metroko proban
Iñigo Peña zumaiarrak asteazkenean ekingo dio Olinpiar Jokoetan lehiatzeari piraguismoko esprint modalitatean, K2ko 1.000 metroko proban, Paco Cubelos espainiarrekin bikotea osatuz.
2021/08/02 - 19:22
Ainhoa Hernandezek eta Nerea Penak ezin izan dute multzoen fasea gainditu
Ainhoa Hernandez eta Nerea Pena Espainiako selekzioarekin ari diren eskubaloiko jokalariak ezin izan dute Olinpiar Jokoetako final-laurdenetara sailkatu Errusiako Olinpiar batzordearekin galdu (31-34) eta Hungariak Suedia mendean hartu eta gero.
2021/08/02 - 13:49
Eskubaloiko final-laurdenetatik kanpo geratu dira Ainhoa Hernandez eta Nerea Pena
Errusiaren kontra 31-34 galduta, Hungariako taldearen garaipenak Olinpiar Jokoetatik kanpo utzi du Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioa.
2021/08/01 - 22:21
''Chefo'' Basterra hockey jokalariak agur esan dio lehiari final laurdenetan
Jose "Chefo" Basterra getxoztarrak galdu egin du Espainiarekin Belgikaren aurka (1-3) Olinpiar Jokoetako final-laurdenetan. Hartara, dominarik gabe, baina olinpiar diplomarekin bueltatuko da etxera.
2021/08/01 - 20:36
Olinpiar diplomarekin esan die agur Jokoei 'Chefo' Basterra belar hockeyko jokalari bizkaitarrak
Espainiak Belgika munduko txapeldunaren aurka galdu du final-laurdenetan, 1-3.
2021/08/01 - 18:28
Duela 85 urte Berlinen Olinpiar Jokoak ospatu ziren, Hitler boterean zela
Soilik Espainiako Errepublikak egin zien boikota nazien Olinpiar Jokoei. Hitlerrek espero ez zuena gertatu zen. Jokoen izarra, atleta beltz bat izan zen.
2021/08/01 - 16:57
Kevin Peponnetek aukerekin jarraitzen du Jokoetako belako lehian
Kevin Peponnet Donibane Lohizuneko kirolariak belako 470eko kategorian parte hartzen du Olinpiar Jokoetan, Jeremie Mion frantziarrarekin batera bikote eginez. Oraindik bizirik dirau dominen azken estropadara sartzeko bidean.
2021/07/31 - 16:43
Teresa Errandonea, Jokoetatik kanpo lehen txandan
Irundarrak, 100 metro hesietako Espainiako txapeldunak, ez du finalerdietan izateko sailkapena lortu.
2021/07/31 - 16:30
Teresa Errandonea: ''Nire marka pertsonalarekin finalerdikoan egongo nintzateke''
Basque Teameko kirolaria hezidun 100 metroko finalerdietatik kanpo geratu da, larunbateko lasterketan seigarren egin ostean.
2021/07/31 - 15:01
Oyarzabalen gol batek bideratu du Espainiaren finalerdietarako sailkapena
Realeko aurrelariak gola egin du, penaltiz, luzapenean, Boli Kostaren aurkako neurketa bina egon denean.
2021/07/30 - 20:41
Julen Aginagalde: ''Gure ilusiorik handiena domina bat lortzea da''
Jokalari gipuzkoarrak 38 urte ditu eta ibilbide oparoa nazioarteko eskubaloian. Domina lortzeko bidean da, Espainiak final-laurdenak jokatzeko txartela lortu baitu.
2021/07/30 - 16:55
Sergio Fernandez: ''Niretzat ezinbestekoa zen hemen egotea''
Nafarra txapelketatik kanpo geratu da hesidun 400 metroetako lehen kanporaketan. Lesioek bere prestaketa baldintztau dute azken bi urteetan.
2021/07/29 - 21:12
Maialen Chourraut zilarrezko dominadunari harrera egin diote Donostian
Kirolari gipuzkoarrak eta Xabier Etxaniz entrenatzaile eta senarrak Club Atlético San Sebastianeko kideen omenaldia jaso du Kontxako hondartzan.
2021/07/29 - 20:46
Maialen Chourraut: ''Domina mila zatitan egingo nuke denon artean banatzeko''
Kirolari gipuzkoarrak prentsaurrekoa eman du Donostian eta Tokioko Olinpiar Jokoetan bizitakoen berri eman du.
2021/07/29 - 16:40
Virginia Diaz: ''Finalaren bila gentozen eta egindakoari ere balioa eman behar diogu''
Basque Teameko kirolaria seigarren izan da Aina Cidekin batera lemazainik gabeko biko finalean. Olinpiar diploma lortu du.
2021/07/29 - 16:27
Maialen Chourrauten prentsaurrekoa eta omenaldia, zuzenean, eitb.eus-en
Lasarteko kirolariak zilarrezko domina irabazi berri du Tokioko Olinpiar Jokoetan, bere ibilbideko hirugarrena.
2021/07/29 - 14:55
Maialen Chourraut lasartearra Madrilera iritsi da, Tokion zilarra irabazita
Lasarteko piraguista Ander Elosegi olinpiar diplomadunarekin batera iritsi da Madrilera.
2021/07/29 - 09:30
Virginia Diaz, seigarren lemazainik gabeko biko finalean
Basque Teameko arraunlariaren eta Aina Cid kataluniarraren ontziak ez du arrakastarik izan Tokioko Olinpiar Jokoetan, eta Zeelanda Berriko taldea nagusitu da.
2021/07/28 - 20:14
Oihane Chourrautek ahizpa Maialenek irabazitako dominaren gorabeherak ekarri ditu gogra
Oihane Chourraut Maialen Chourrauten arrebarekin izan gara, palista lasartearraren balentriaren inguruan dituen sentsazioak ezagutzeko.