Olinpiar Jokoak
2021/08/07 - 23:17
Merino, Moncayola, Oyarzabal, Simon eta Zubimendi, zilarrarekin etxera
Espainiak galdu egin du Brasilekin (2-1) Olinpiar Jokoetako futboleko finala, eta 5 euskal jokalariei (Mikel Oyarzabal eta Merino, Martin Zubimendi, Unai Simon eta Jon Moncayola) ihes egin die urreak
2021/08/07 - 18:33
Zilarra Merino, Moncayola, Oyarzabal, Simon eta Zubimendirentzat
Bost jokalariek minutuak izan dituzte Brasilen aurkako final olinpikoan, eta Oyarzabalek sartu du Espainiako Selekzioaren gola.
2021/08/07 - 17:14
Harrera beroa egin diote Asier Martinezi familiak eta lagunek
Asier Martinez atleta nafarra eguerdian iritsi da bere herrira, eta txalo artean egin diote harrera, Tokion 110 metroko hesidun probako finalera sailkatu eta diploma olinpikoa eskuratu ostean..
2021/08/07 - 16:49
Julen Aginagalde: ''Nire azken partidan domina lortzea izugarria da niretzat''
Gipuzkoarrak eta Eduardo Gurbindo nafarrak brontzea lortu dute Tokio 2020 Olinpiar Jokoetan, Espainiak Egiptori 33 eta 31 irabazita.
2021/08/07 - 15:44
Elena Loyo: ''Ametsa zen, maratoi olinpiko batean debutatzea eta ondo egitea''
Kirolari arabarrak 29. egin du Tokio 2020 Olinpiar Joetako maratoian, urteko bere markarik onenarekin.
2021/08/07 - 13:33
Aginagaldek eta Gurbindok brontzea irabazi dute eskubaloian
Espainia 33 eta 31 gailendu zaio Egiptori hirugarren eta laugarren posturako neurketan.
2021/08/07 - 13:07
Elena Loyok 29. egin du maratoian, denboraldiko bere markarik onenarekin
Jepchirchir txapeldun olinpikoak baino 7:18 gehiago egin du helmugan. Bero handia eta % 80ko hezetasuna izan dute korrikalariek ibilbide osoan.
2021/08/06 - 20:57
Munarriz: ''Porrota latza izan da, baina dena emango dugu brontzezko domina lortzeko''
Espainiako waterpoloko selekzioak galdu egin du Serbiaren aurka (10-9) jokatu duen Tokioko Olinpiar Jokoetako finalerdietako partida. Porrotaren ostean Alberto Munarrizekin hitz egin dugu.
2021/08/06 - 16:40
Elena Loyo: ''Lasterketa ona egin nahi dut, nire aukeren barruan''
Sei urte daramatza Martin Fizekin entrenatzen eta gogotsu ekingo dio Tokio 2020ko maratoi lasterketari. Baldintzak gogorra izango dira, bero handia aurreikusita baitago probaren ordurako.
2021/08/05 - 20:54
Brontzezko domina da Gurbindo eta Aginagalderen hurrengo helburua Espainiak Danimarkaren aurka galdu ostean
Eskubaloiko Espainiako selekzioak porrota jaso du Danimarkaren aurka finalerdietan Tokioko Olinpiar Jokoetan. Hurrengo partidan brontzezko domina izango dute helburu.
2021/08/05 - 17:30
Iñigo Peña: ''Helburua domina zen eta apur bat jota gaude''
Zumaiarrak eta Paco Cabelos ontzikideak seigarren egindute K-2ko 1.000 metroko finalean. Dominetatik kanpo geratu dira eta olinpiar diploma lortu dute.
2021/08/05 - 16:38
Iñigo Peñaren familiak eta lagunek gertutik jarraitu dute Tokio 2020ko lasterketa
Goizeko 5:30ean batu dira Zumaian Iñigo Peñaren K-2ko 1.000 metro finala zuzenean ikusteko.
2021/08/05 - 10:25
Asier Martinezek eta Iñigo Peñak seigarren postuan bukatu dituzte beren finalak
Asier Martinez nafarrak bere marka hobetu du hesidun 110 metroko probako finalean, baina ezin izan du podiumera igo. Iñigo Peña zumaiarrak ez du emaitza hoberik lortu K2-1.000 metroko finalean, eta domina eskuratzeko borrokan aritu diren kayaken atzetik heldu da helmugara, segundo batera.
2021/08/04 - 23:01
Jainaga: "Hurrengo Olinpiar Jokoetan ez naiz jaurtitzearekin bakarrik konformatuko"
Odei Jainagak ezin izan du Tokioko Olinpiar Jokoetako xabalina jaurtiketako sailkapen kanporaketa gainditu. Lesio baten ondorioz, ezin izan du 73 metro baino gehiago jaurti. Bestalde, Alberto Munarrizek finalerdietarako txartela lortu du waterpoloko Espainiako selekzioarekin.
2021/08/04 - 15:40
Alberto Munarriz dominengatik lehiatuko da
Waterpoloko jokalari nafarra Espainiako selekzioarekin sailkatu da finalerdietarako.
2021/08/04 - 13:15
Iñigo Peña zuzenean sailkatu da finalerdietara
Zumaiakoa, Paco Cubelos ontzikidearekin batera, nagusi izan da K2-1.000 metroko hirugarren sailkatze-seriean.
2021/08/04 - 11:04
Asier Martinez, 110 metro hesiduneko finalera; Odei Jainaga, lehiaketatik kanpo xabalinan
Atleta nafarra bigarren aukeran sailkatu da, bere txandan hirugarren geratu ostean. Bestalde, jaurtitzaile gipuzkoarrak, eskuineko sorbalda minduta zuela, ezin izan du aurrera egin lehiaketan.
2021/08/03 - 23:04
Maialen Chourrautek harrera beroa jaso du Lasarte-Orian
Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen Maialen Chourrautek piraguismo K1 mailan. Ordutik, hainbat harrera egin dizkiote, baina Lasarte-Oriakoa berezia izan da, bere jaioterria baita.
2021/08/03 - 20:55
Aginagalde eta Gurbindo dominak lortzeko lehian sartu dira; Martinez, finalerdietara
Julen Aginagaldek eta Eduardo Gurbindok finalerdietarako txartela eskuratu dute eskubaloian, Espainiarekin. Asier Martinezek finalerako txartela izango du jokoan 110 metroko hesidun proban.
2021/08/03 - 18:40
Espainiako futbol selekzioak Olinpiar Jokoetako finalerako txartela eskuratu du Japonia kanporatuta
Espainiarekin jokatzen ari diren Unai Simon, Oyarzabal, Merino, Zubimendi eta Moncayola euskal jokalariek urrezko dominak eskuratzeko aukera izango dute Brasilen aurka abuztuaren 7an jokatuko duten finalean.