Oinatz Bengoetxea
2018/10/22 - 22:34
Ezkurdia eta Bengoetxea finalerdietan izango dira
Beste bi sailkatuak honako norgehiagoka hauetatik aterako dira: Retegi Bi – Urrutikoetxea eta Altuna – Victor.
2018/10/16 - 17:36
Altunak, Bengoetxeak, Ezkurdiak eta Retegik, poltsikoan dute lehen puntua
Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiaren ostean, Altuna III, Bengoetxea VI, Retegi BI eta Ezkurdia dira garaipenak lortu dituzten lau pilotariak.
2018/10/15 - 20:41
Altuna, Ezkurdia, Bengoetxea eta Retegi Bi, lehen jardunaldiko irabazleak
Jokin Altunak, kaiolako egungo txapeldunak, lesioa ahaztu eta Aimar Olaizolari gailendu zaio Tolosako Beotibarren (22-12).
2018/10/14 - 22:44
Bengoetxeak ligaxkako lehen puntua eskuratu du Urrutikoetxeari irabazita
Oinatz Bengoetxeak 22-14 irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partida.
2018/07/07 - 15:17
Bengoetxea VI.ak irabazi du Lau T'erdiko San Fermin saria
Oinatz Bengoetxea Jokin Altunari gailendu zaio (18-22), jendez gainezka egon den Labrit pilotalekuan. Ikusgarria izan da norgehiagoka.
2018/04/28 - 23:18
Elezkano II.ak finalerdietarako txartela lortu du Bengoetxea kanporatuta
Denel Elezkanok 22-14 irabazi dio Oinatz Bengoetxea iazko txapeldunari Buruz Buruko final-laurdenetako partida. Ondorioz, Elezkano II.ak finalerdiak jokatuko ditu Aimar Olaizolaren aurka.
2018/04/25 - 18:48
Bengoetxeak eta Elezkanok pilotak aukeratu dituzte
Oinatz Bengoetxea eta Danel Elezkano pilotariek larunbatean jokatuko dute Iruñeako Labrit pilotalekuan Buruz Buruko final-laurdenetako partida.
2018/04/23 - 22:38
Elezkanok Artolari irabazi dio eta Bengoetxearen aurka jokatuko du
Danel Elezkano 22-11 nagusitu da Iñaki Artolaren aurka, astelehen honetan Tolosako Beotibarren jokatu den norgehiagokan. Hartara, Zaratamokoa arituko da Bengoetxearen aurka larunbatean, Labriten.
2018/02/26 - 21:41
Urrutikoetxea-Galarza, garaile Bengoetxea VI-Larunbe bikotearen aurka
Mikel Urrutikoetxeak eta Ladis Galarzak 22-9 irabazi dute Oinatz Bengoetxearen eta Mikel Larunberen aurka jokatu duten partida. Neurketa honekin amaitu da Binakako Txapelketako ligaxka.
2018/02/18 - 22:37
Bengoetxea VI-Larunbe, garaile Ezkurdia-Zabaleta bikotearen aurka
Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Larunbek 22-18 irabazi diote Joseba Ezkurdiari eta Jose Javier Zabaletari Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko partida.
2018/02/13 - 21:26
Altuna III-Martija, garaile Bengoetxea VI-Larunbe bikotearen aurka
Jokin Altunak eta Julen Martijak 22-17 irabazi diote Bengoetxea VI-Launbe bikoteari Tolosan, Binakako Txapelketako 12. jardunaldian.
2018/02/04 - 20:59
Bengoetxea VI.a eta Larunbe, garaile (22-17)
Laso eta Albisuri irabazi diete eta finalerdietan sartzeko ia aukerarik gabe utzi dituzte.
2018/01/29 - 16:37
Elezkano-Rezusta, finalerdietatik gertu; Bengoetxea-Larunbe, ia kanporatuta
Elezkano II-Rezusa bikoteak 8 garaipen dituzte, eta finalerdietarako txartela eskuan dute. Hirugarren eta laugarren postuarako lehia oso estu dago. Bengoetxea VI- Larunbe, ia kanporatuta daude.
2018/01/28 - 22:35
Olaizola eta Imaz, garaile Bengoetxea VI-Larunbe bikotearen aurka
Aimar Olaizolak eta Ander Imazek seigarren garaipena eskuratu dute Binakako Txapelketan, Bengoetxea VI-Larunbe bikoteari 22-14 irabazita.
2018/01/17 - 18:43
Elezkano, konforme materialarekin; Bengoetxea, ez horrenbeste
Bengoetxea-Larunbe eta Elezkano-Rezusta bikoteek partida gogorra jokatuko dute larunbatean, Labriten. Lehenak, zulotik ateratzeko; bigarrenak, finalerdietara gerturatzeko. Materialak zeresana eman du.
2018/01/06 - 22:26
Urrutikoetxea-Zabala, garaile Bengoetxea VI-Larunbe bikotearen aurka
Mikel Urrutikoetxeak eta Ibai Zabalak 22-17 irabazi diote Oinatz Bengoetxeari eta Mikel Larunberi. Ondorioz, bosgarren garaipena eskuratu dute Binakako Txapelketan.
2018/01/03 - 20:28
Ibai Zabalak zainduko dio bizkarra Urrutiri Bengoetxea eta Larunberen aurka
Ibai Zabala berriztarrak Andoni Aretxabaleta lesionatuaren lekua hartuko du larunbatean, Mikel Urrutikoitxearekin batera bikotea osatu eta Bengoetxea eta Larunberi aurre egiteko, Labriten.
2018/01/01 - 21:49
Bengoetxea VI-Larunbe, garaile Altuna III-Martija bikotearen aurka
Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Larunbek 22-16 irabazi dute Eibarren Jokin Altunaren eta Julen Martijaren aurka jokatu duten partida. Ondorioz, bigarren garaipena eskuratu dute Binakako Txapelketan.
2017/12/23 - 16:06
Bengoetxea, Altuna eta Irribarria, protagonisten artean
2017a urte mamitsua izan da. Jokin Altunak bere lehen txapela irabazi du profesionaletan; Binakakoan;Irribarria eta Rezusta izan dira nagusi; eta, horretaz aparte, emakumezkoek gora egin dute.
2017/12/22 - 22:34
Irribarria-Merino II, garaile Bengoetxea VI-Larunbe bikotearen aurka
Iker Irribarriak eta David Merinok 22-18 irabazi diote Oinatz Bengoetxeari eta Mikel Larunberi. Ondorioz, bigarren garaipena eskuratu dute Binakako Txapelketan.