Oinatz Bengoetxea
2017/08/08 - 12:58
Bengoetxea VI.a berriro ere garaile Irribarriaren kontra
Andre Maria Zuriaren Torneoko finala zuzenean izango da ikusgai gaur, ETB1en eta eitb.eus-en. Altuna III.a eta Merino II.a Urrutikoetxea eta Albisuren kontra arituko dira, 22:00etan hasita.
2017/07/27 - 19:19
Oinatz Bengoetxeak ezin izan du Baionako Masterseko finalera heldu
Trinketean ondo moldatu zen hasieran leitzarra, baina, partidak aurrera jo ahala, beste bikotearen esperientzia nagusitu zen. Larralde eta Amulet izango dira igandeko finalean.
2017/07/08 - 14:06
Bengoetxea eta Beroiz nagusi, Irribarria eta Martijaren aurka
Gorriak 22 eta 18 gailendu dira Labriten jokatutako partidan. Atzean lehia estua izan dute Beroizek eta Martijak, biak sendo, eta aurrean Bengoetxea Irribarria baino gehiago izan da.
2017/06/30 - 16:59
Bengoetxea VI.ak bi urtez berritu du kontratua Asegarcerekin
Oinatz Bengoetxeak ostiral honetan sinatu du bi urterako kontratu-berritzea Asegarce enpresarekin.
2017/05/29 - 22:28
Bengoetxea: 'Asko borrokatu eta gutxien espero nuenean lortu dut txapela'
Oinatz Bengoetxea elkarrizketatu dugu Buruz Buruko txapeldun izendatu ondorengo egunean. Leitzako pilotariak finaleko momentuei buruz hitz egin du, eta merezitako opor egunak hartuko ditu orain.
2017/05/29 - 19:32
Bengoetxea VI.ak giro onean ospatu zuen Buruz Buruko titulua
Oinatz Bengoetxea Buruz Buruko txapeldun izendatu zen, eta txapela jatzi ostean bere senideekin eta lagunekin ospatu zuen garaipena afari batekin.
2017/05/28 - 22:57
Irribarria: 'Ondo jokatu dut, baina Bengoetxea ni baino gehiago izan da'
Iker Irribarriak Buruz Buruko finala galdu du Oinatz Bengoetxearen aurka eta Aramako pilotariak ezin izan du txapelketa bigarrenez irabazi. Aurkariak hobeto jokatu duela onartu du.
2017/05/28 - 21:57
Bengoetxea VI.ak bere bigarren Buruz Burukoa eskuratu du
Oinatz Bengoetxea Irribarriari gailendu zaio (18-22) Buruz Buruko Txapelketaren finalean, Bilboko pilotalekuan.
2017/05/28 - 21:40
Oinatz Bengoetxea, Buruz Buruko txapeldun
Leitzako pilotariak 18-22 irabazi dio finala Iker Irribarriari eta bere bigarren Buruz Buruko txapela lortu du Bengoetxea VI.ak.
2017/05/27 - 15:44
Bengoetxea eta Irribarria, Buruz Buruko Txapelketako tituluaren bila
Oinatz Bengoetxeak eta Iker Irribarriak Buruz Buruko txapel bana dute, eta bigarrena bilatuko dute igande honetan Bizkaia frontoian jokatuko duten finalean.
2017/05/25 - 21:41
Irribarriaren pilota bat 'biziegia' iruditu zaio Bengoetxeari
Iker Irribarria eta Oinatz Bengoetxea Buruz Buruko finalerako materiala hautatzen aritu dira. Pilota bat Oinatzi gehiegizkoa iruditu zaion arren, ez da ika-mikarik izan.
2017/05/22 - 17:46
Bengoetxea VI.ak ezkutuan nahi ditu bere dohainak
Oinatz Bengoetxeak sakean oinarritu du finalerako idea, baina badaki Iker Irribarria, 'momentu honetan dagoen manomanistarik onena', erantzuteko gai dela.
2017/05/14 - 21:44
Irribarriak Bengoetxearen aurka jokatuko du finala, Rezusta gainditu ostean
Egungo txapeldunak eta 2008ak maiatzaren 28an neurtuko dituzte indarrak Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
2017/05/13 - 23:28
Bengoetxeak erakustaldia emanda lortu du finalerako txartela
Oinatz Bengoetxeak 22-8 irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari finalerdietako partida eta Buruz Buruko finala jokatuko du maiatzaren 28an.
2017/05/13 - 20:49
Bengoetxeak finalerako txartela lortu du Urrutikoetxea kanporatuta
OInatz Bengoetxeak 22-8 irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari Buruz Buruko Txapelketako finalerdietako partida eta final handirako sailkatu da.
2017/05/10 - 16:42
Bengoetxea eta Urrutikoetxea, arazorik ez finalerdietako partidarako
Pilota aukeraketa izan da gaur Labriteko pilotalekuan. Biak gustura agertu dira.
2017/05/02 - 17:19
Irribarria, Rezusta, Bengoetxea eta Urrutikoetxea, finalaurrekoetan
Irribarriak Rezusta izango du aurkari; atzelaria da finalerdietako aurpegi berria.
2017/04/30 - 14:12
Bengoetxea VI.ak Aimar Olaizola kanporatu du
Leitzarra Goizuetako aurrelaria baino gehiago izan da jokoaren arlo guztietan. Aimar ez da eroso egon Labriteko kantxan.
2017/04/09 - 22:22
Bengoetxeak animoak eman dizkio Larunberi prentsaurrekoan
Galdakoztarra etsita agertu da finalean egindako hutsengatik eta Bengoetxea bizkaitarra animatzen saiatu da.
2017/04/06 - 16:53
Oinatz Bengoetxea, oso haserre finalerako materialarekin
Binakako final handiko protagonistek partidarako materiala hautatu dute Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Oinatz Bengoetxea oso haserre agertu da aurkeztutako materialarekin.