Oier Lazkano
2025/11/02 - 12:57
Oier Lazkano: "Ez dut inoiz dopatzeko substantziarik erabili"
UCIk behin-behinean zigortu duen txirrindulariaren esanetan, kirolari osoa da, eta ez du inoiz debekatutako metodorik erabili.
2025/10/30 - 18:44
Oier Lazkano zigortu dute, behin-behinean, pasaporte biologikoan "ez azaldutako anomaliak" izateagatik
Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak hartu du erabakia. Anomalia horiek 2022an, 2023an eta 2024an jaso ziren. Red Bull-BORA taldeko euskal txirrindulariak Paris-Roubaix lasterketan lehiatu zen azkenekoz, apirilaren 13an.
2024/09/11 - 20:53
Oier Lazkano Red Bull-BORA-hansgrohe taldean arituko da, 2025eko denboraldian hasita
Txirrindulari gasteiztarrak, 24 urtekoa bera, Movistar taldea utzi du; azken hiru denboraldietan ibili da aipatutako taldean. "Kirol munduko izen garrantzitsuenekin lan egitea aukera sinestezina da", adierazi du Lazkanok, bere talde berriaz.
2024/07/22 - 16:30
Alex Aranburu eta Oier Lazkano, prest Olinpiar Jokoetarako
Frantziako Tourreko hainbat ihesalditan protagonista izan dira Oier Lazkano eta Alex Aranburu euskal txirrindulariak. Parisko Olinpiar Jokoak dituzte helburu orain.
2024/07/21 - 22:08
Oier Lazkano: ''Etapa zailak izan dira, batez ere azken astean; pozik nago egindakoarekin''
Movistar taldeko txirrindulari gasteiztarra lehenengoz aritu da Frantziako Tourrean. Ihesaldi askotan sartu da, eta orain Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du, Espainiako selekzioarekin.
2024/07/13 - 20:53
Lazkano: ''Egun oso polita, izugarria; bakarrik eskerrak ematea etorri diren guztiei''
Oier Lazkano Movistar taldeko euskal txirrindularia protagonista izan da Frantziako Tourreko 14. etapan. Tourmalet mendatean onena izan da, Euskal Herriko hainbat zale egon diren etapan. Gasteizkoak EITB Mediarekin hitz egin du etapa amaituta.
2024/07/13 - 18:26
Oier Lazkano, onena Tourmalet gainean
Oier Lazkano Movistar taldeko euskal txirrindularia izan da onena Tourmalet mendatean, Frantziako Tourreko 14. etapan. Lasterketaren buruan pasa da, aurkari guztiak atzean utzita, helmugatik 62 kilometrora dagoen Tourmalet mendate gaineko pankartatik.
2024/07/08 - 13:48
Oier Lazkano eta Alex Aranburu Parisko Olinpiar Jokoetan izango dira Espainiako Selekzioarekin
Juan Ayusok osatuko du Espainiako errepideko lasterketarako taldea. Horrez gain, erlojupeko proban ere hartuko du parte kataluniarrak.
2024/07/05 - 21:01
Oier Lazkano: ''Dena eman dut erlojupekoan, eta oso pozik nago''
Oier Lazkanok (Movistar) 21. postuan amaitu du 7. etapako erlojupekoa, Remco Evenepoel irabazlearengandik 1 minutu eta 41 segundora. Txirrindulari gaztea pozik agertu da egindako lanarekin.
2024/07/02 - 21:13
Oier Lazkano: ''Bagenekien erraza ez zela izango, baina saiatu behar da''
Movistar taldeko gasteiztarra, laugarren etapan, lasterketa buruan izan da, eta erasoa jo du Galibierren. Berari eman diote txirrindularirik lehiakorrenarentzako saria, asteartean.
2024/02/25 - 19:28
Lazkano: ''Podiuma egitea, hemen Belgikan, oso polita da''
Oier Lazkano (Movistar) hirugarren izan da Kuurne-Brussel-Kuurne lasterketan. Wout van Aertekin eta Tim Wellensekin lehiatu du garaipena, eta, azkenean hirugarren izan da. Van Aert izan da garaile, eta Wellensek amaitu du bigarren.
2024/02/12 - 22:13
Oier Lazkano, 2024ko Jaen Paraiso Interior Klasikoaren irabazle
Gasteiztarrak, denboraldiko euskal lehenengo garaipena eskuratu du. 30 segundoko aldearekin heldu da helmugara beste txirrindulariekiko, eta 15 kilometrotara utzi ditu atzean.
2024/02/12 - 19:36
Oier Lazkano: ''Azken kilometroetan, nuen guztia ematea izan da buruan izan dudan gauza bakarra''
Lazkanok Jaen Paraiso Interior Klasikoa irabazi du, bera bakarrik helmugaratuta, eta bigarren sailkatuari 28 segundoko aldea aterata. Lazkanok Alexei Lutzenkoren (2023ko irabazlea) eta Tadej Pogacarren (2023koa) lekukoa hartu du palmaresean.
2024/02/12 - 19:06
Oier Lazkanok Jaen Paraiso Interior Klasikoa irabazi du, eta 2024ko lehen euskal garaipena erdietsi du
Movistar taldeko txirrindulari gasteiztarra bakarka iritsi da helmugara; 30 segundoko aldea lortu du bere atzean zeuden ziklistekiko, eta 15 bat kilometro gelditzen zirela utzi ditu atzean gainerako horiek. Valentziako Itzulian ere ibili zen ondo Lazkano, etapa batean hirugarren postua eskuratuta.
2023/08/01 - 22:18
Oier Lazkano ez da Munduko Txapelketan izango, Ordizian izandako erorikoaren ondorioz
Arabarra ez da Glasgown lehiatzeko garaiz errekuperatu. Bere lekua Xabier Mikel Azparren gipuzkoarrak beteko du.
2023/06/25 - 15:42
Oier Lazkano, errepideko Espainiako txapeldun
Gasteizko txirrindularia izan da onena Espainiako txapelketako errepideko proban. Eguneko ihesaldian sartu da, eta eraso erabakigarria jo du helmugarako 26 kilometro falta zirenean. Juan Ayuso izan da bigarren eta Alex Aranburu hirugarren.
2023/05/28 - 19:28
Oier Lazkanok irabazi du Boucles de la Mayenne lasterketa
Oier Lazkanok Benjamin Thomas frantziarra ordezkatuko du lasterketako palmaresean. Arabarraren lehen garaipena da etapakako proba batean.
2023/05/26 - 20:57
Oier Lazkanok liderraren elastikoa jantzi du Boucles de la Mayenne lasterketako bigarren etapa irabazita
Lidertza kendu dio Ivo Oliveira portugaldarrari, eta 42 segundoko aldea ateratzen dio sailkapen nagusian.
2023/03/29 - 23:58
Oier Lazkano bigarren izan da Flandrian Zehar klasikoan, lasterketa bikaina eginda
Movistar taldeko Oier Lazkano euskal txirrindularia bigarren izan da Flandrian Zehar klasikoan. Gasteiztarra eguneko ihesaldian sartu da, eta bigarren amaitu du lasterketa Cristophe Laporte irabazlearekiko 15 segundora.
2023/03/29 - 20:12
Oier Lazkano: ''Oso polita izan da, egun guztia ihesaldian egonda harrapatu egin gaituzte, eta 2. azkenean''
Oier Lazkano Movistar taldeko euskal txirrindularia bigarren izan da Flandrian Zehar klasikoan. Gasteiztarrak EITB Mediarekin hitz egin du helmuga gurutzatu ostean.