Neguko Olinpiar Jokoak
2022/02/03 - 18:43
Euskal kirolarien probak eta egutegia
Lucas Egibar donostiarra, Imanol Rojo tolosarra eta Manex Salsamendi eta Adur Etxezarreta nafarrak otsailaren 6a eta 19a bitartean lehiatuko dira.
2022/01/28 - 17:11
Lucas Eguibarrek azken Munduko Kopa dauka Italian, Neguko Jokoei ekin aurretik
Lucas Eguibar snowboarderrak Beijingo Neguko Olinpiar Jokoen aurreko azken Munduko Kopa jokatuko du asteburu honetan Cortina d'Ampezzon (Italia). Donostiarrak oso motibatuta ekingo dio, baina indarrak neurtu nahian, datorren otsailaren 10ean jokatuko den hitzordu olinpikoa izanik xede nagusia.
2022/01/28 - 16:36
Lucas Eguibarrek azken Munduko Kopa jokatuko du Cortina d'Ampezzon, Beijingo Jokoetara abiatu aurretik
Rider donostiarrak motibatuta egingo dio aurre Italiako probari, baina indarrak neurtzen saiatuko da, otsailaren 10ean jokatuko den hitzordu olinpiko handiari begira.
2022/01/26 - 12:56
Lucas Eguibar, Alvaro Romero eta Irati Idiakez gazteen erreferente
Lucas Eguibar, snowboardcrosseko egungo Munduko txapelduna da protagonista nagusia, baina Alvaro Romero bekaduna eta Irati Idiakez bikaintasun proiektuko kidea izango ditu lagun.
2022/01/19 - 12:52
Aingeru Garay eta June Garitanok, Juan Del Campo erreferentearen urratsak jarraituz
June Garitano eta Aingeru Garay eskiatzaile gazteek, Juan Del Campok behin hasi zituen urratsak jarraitzen ari dira. Hirurak Beijing-en marka ona egiteko helburua dute.
2022/01/12 - 13:00
Hirugarren Olinpiar Jokoetan egongo den Imanol Rojo, Alaia Juaristi eta Peio Añarberen gidari
Alaia Juaristi eta Peio Añarbe eskiatzaile gazteek Imanol Rojo dute erreferentetzat, Basque Teameko bekadunaren eta Beijing 2022an bere hirugarren Joko Olinpikoak jokatuko dituena.
2021/10/20 - 14:43
Beijingek hartuko ditu 2022ko Neguko Jokoak
Udako eta Neguko Jokoak hartu dituen lehen hiriburua izango da. 2008an Udako Olinpiadak hartu zituen.
2021/10/20 - 14:38
Jon Santacana, urrezko domina jaitsieran
Eskiatzaile paralinpikoak, Miguel Galindo gidariarekin batera, urrezko domina irabazi du jaitsiera proban Neguko Joko Paralinpikoetan, Sotxin.
2021/10/20 - 14:37
Santacanak zilarrezkoa irabazi du, Sotxiko bigarren domina
Euskal eskiatzaile paralinpikoa bigarrena izan da slalomen, Miguel Galindo gidariarekin batera.
2021/10/20 - 14:31
Paul de la Cuesta, 36. postuan, slalom erraldoian
Ted Ligety estatubatuarrak lortu du urrezko domina.
2021/10/20 - 14:28
De la Cuesta eta Rojo, berriro ere lehian
Alpetar eskiko Jaitsiera Super Konbinatuan eta iraupen-eskiko 15 kilometrokoan hartuko dute parte.
2021/10/20 - 14:02
Dario Colognao erdietsi du urrea; Rojo 50. tokian heldu da
Espainiako delegazioan denborarik onena berea izan da, 4:15ra.
2021/08/11 - 21:12
Lucas Eguibarrek begiz jota ditu datorren urteko Neguko Jokoak
Snowboardcrosseko munduko txapelduna Madrilen ari da 2022ko Neguko Jokoak prestatzen. Bizkarreko lesioa ia gaindituta du euskal kirolariak.
2021/04/23 - 19:30
Juan Del Camporen prestakuntza Neguko Olinpiar Jokoetarako
Eskiatzaile bilbotarra 2022ko Pekineko Neguko Olinpiar Jokoei begira da jada. Hamabost egun daramatza Sierra Nevadan entrenatzen Espainiako selekzioarekin eta irudi ikusgarri hauek utzi dizkigu.
2021/04/20 - 14:11
Imanol Rojo, final-laurdenetatik at bakarkako esprintean
Iraupen-eskiko probarik motzena izan du jokoan; 1.500 metro estilo librean guztira. Rojok 60. posturik onena egin du
2019/12/09 - 16:39
Errusiak ezingo du nazioarteko lehiaketetan parte hartu
Dopinaren aurkako Munduko Agentziak 2020ko Japoniako Olinpiar Jokoetatik at utzi ditu errusiarrak, besteak beste.
2019/12/09 - 16:01
4 urteko zigorra Errusiari
Zigorrak dio ezingo dela izan ez uda honetako Tokioko Olinpiar Jokoetan, ez 2022ko Neguko Jokoetan edota Munduko Futbol Txapelketan. Garbi leudeken kirolariek bandera neutropean parte har dezakete.
2018/03/27 - 22:02
Santacanak erretiroa hartuko du 2019ko Munduko Txapelketaren ostean
Jon Santacanak PyeongChangeko Neguko Joko Paralinpikoetan eskuratutako zilarrezko domina erakutsi du, eta prentsaurrekoan iragarri du, erretiroa hartuko duela 2019an egingo den Mundialaren ostean.
2018/03/13 - 19:49
Santacanak eta Galindok zilarra poltsikoratu dute Superkonbinatuan
Jon Santacana eskiatzaile donostiarrak eta haren gida-lanak egiten dituen Miguel Galindok zilarrezko domina lortu dute PyeongChangeko Joko Paralinpikoetako Superkonbinatu proban.
2018/03/13 - 18:00
Jon Santacanak eta Miguel Galindok, zilarra Superkonbinatuan
Maros Hudik eta Miroslav Haraus bikote eslovakiarrak erdietsi du urrea 91 ehunengatik.