Munduko Saskibaloi Txapelketa
2023/09/10 - 19:13
Alemaniak Munduko Txapelketa irabazi du lehen aldiz bere historian (83-77)
Serbiako selekzioa garaitu du azken laurdenean erabaki den partida parekatu baten ondoren, txapelketan zehar partidarik galdu gabe titulua altxatuz.
2023/04/29 - 21:36
2023ko Saskibaloiko Munduko Txapelketako lehen faseko multzoak
Manilan egin da Munduko Kopako multzoen faseko zozketa. Txapelketa abuztuaren 25etik irailaren 10era artean jokatuko da Filipinetan, Japonian eta Indonesian.
2022/10/01 - 15:47
Estatu Batuak, munduko txapeldun
Ameriketako Estatu Batuek laugarrenez jarraian lortu dute Munduko Txapelketa irabaztea Txina 83 eta 61 mendean hartuta.
2019/09/17 - 00:41
Munduko txapeldunek titulua ospatu dute zaleekin, Madrilen
Espainiako selekzioak saskibaloiko Munduko Txapelketa irabazi du. Taldeak, ibilbidea egin du Madrigo kaleetatik autobusez, eta zaleek txapelunekin batera ospatu dute garaipena.
2019/09/15 - 18:01
Espainia, munduko txapeldun
Espainiako selekzioak saskibaloiko Munduko Txapelketa irabazi du, finalean Argentina gaindituta 75-95eko emaitzarekin.
2019/09/13 - 15:17
Espainiak bi luzapen behar izan ditu finalean sartzeko (95-88)
Espainiako selekzioak Australia gainditu du partida ikusgarrian eta aurkariaren zain dago orain.
2019/09/11 - 22:15
Frantzia, AEBko selekzioa kaleratu ostean, eta Australia finalerdietan izango dira
Argentinaren eta Espainiaren aurka jokatuko dute, hurrenez hurren, ostiralean jokatuko diren hurrengo kanporaketetan.
2019/09/11 - 16:59
Final-laurdenetako emaitzak
Argentinak Serbia faboritoa gainditu du final-laurdeneko lehen partidan, Espainiak Polonia, eta Frantziak ezustekoa eman du AEB kaleratuz.
2019/09/10 - 21:13
Argentinak eta Espainiak finalerdietarako bidea aurkitu dute
Serbiako eta Poloniako selekzioak gainditu dituzte, hurrenez hurren, final-laurdenetan, eta asteazkenean ezagutuko dituzte zein diren hurrengo kanporaketako euren aurkariak
2019/08/28 - 13:48
Egutegia eta partiden ordutegiak
Abuztuaren 31an hasiko da Txinan eta irailaren 15ean jokatuko da final handia.
2018/05/16 - 15:10
Real Madril, Euroligan titulu gehien dituen taldea
9 aldiz izan da txapelduna talde zuria, CSKA Moskuk 7 titulu ditu eta Panathinaikosek eta Maccabi Tel Avivek sei aldiz altxa dute garaikurra.
2017/10/02 - 14:35
Araskik eta IDK Gipuzkoak, irabazi; Gernikak, galdu
Dia Ligaren emaitzak: Lacturale Araski 63-54 Quesos El Pastor, IDK Gipuzkoa 72-68 Cadi La Seu eta Gernika 73-80 Sant Adria.
2017/09/27 - 15:20
Carlos Delfinok lehen taldearekin jokatuko du
NBAko jokalari ohiak Garinok eta McRaek utzi dituzten hutsuneak beteko du.
2017/07/27 - 21:19
Javi Salgadok beste urtebetez jarraituko du Bilbao Basketen
Santutxuko antolatzaileak, hala, hamaikagarren denboraldia emango du Miribillako klubean; oraingoz, 397 partida jokatu ditu Bilboko taldearekin.
2017/07/26 - 18:36
Porfi Fisacek bi urterako berritu du Gipuzkoa Basketekin
Kluba, ACBn lehiatuko dela baieztatuta, lanean ari da taldea osatzeko.
2017/07/20 - 16:47
ACBren batzar nagusiak ofizialki baieztatu du GBCren igoera
Hamargarren aldiz izango da Gipuzkoa Basket onenen artean, datorren denboraldian. Honela, euskal saskibaloiak hiru ordezkari izango ditu berriro Endesa Ligan.
2017/06/14 - 12:27
Aurretik jarri nahi da kanporaketan Valentzia Basket
Valentzia Basketek eta Real Madrilek Endesa Ligako finaleko hirugarren partida jokatuko dute gaur.
2017/02/28 - 13:17
Shane Larkin, Endesa Ligako otsaileko jokalaririk onena
24 urteko jokalari estatubatuarrak otsaileko hiru partidetatik bi jokatu ditu (MoraBanc Andorra eta Tecnyconta Zaragoza), eta bestean atseden hartu du (Natura Monbus Obradoiro).
2017/02/13 - 11:35
Adam Hanga, jardunaldiko jokalaririk onena
22 puntu egin zituen Rio Natura Monbus Obradoiroren kontrako garaipenean (87-86).
2017/01/10 - 10:52
Prigioniren zenbakiak
39 urterekin, agur esango dio saskibaloiari Baskonian, Argentinako selekzioan eta NBAko hainbat taldetan jokatu ondoren.