Motoziklismoa
2018/10/22 - 13:06
Marquez zazpigarrenez izendatu da munduko txapeldun
Atzo Japonian lortutako garaipenarekin, MotoGPko 5. txapelketa eskuratu du. Honekin, 7 munduko txapelketa ditu: 5 MotoGPn, 1 Moto2, eta 1 125cc.
2018/10/07 - 15:51
Marquez nagusitu da Thailandian eta oso gertu du Mundialeko titulua
Marc Marquezek (Repsol Honda) garaipena lortu du Thailandiako Sari Nagusian eta oso gertu du bere zazpigarren Mundiala irabaztea. Andrea Dovizioso (Ducati) menderatu du, amaiera estu batean.
2018/09/23 - 20:04
Marquezek irabazi du Aragoiko Sari Nagusia
Marc Marquez (Repsol Honda) izan da irabazlea MotoGP mailako lasterketan. Andrea Dovizioso (Ducati) izan da bigarren eta Andrea Iannone (Suzuki), hirugarren.
2018/09/10 - 18:33
Fenati taldetik bota dute San Marinon izandako kirolez kontrako jarreragatik
Marinelli Snipers taldeko kontseilaria den Stefano Bedonek, baieztatu egin du taldeak Romano Fenati pilotuaren kontratua etetea erabaki duela, lasterketan zehar aurkariaren balazta sakatzeagatik.
2018/09/10 - 00:52
Fenatik aurkariaren balazta sakatu du lasterketan zehar
Moto2 mailako pilotua den Romano Fenatik (Kalex) ezingo du datozen bi lasterketetan parte hartu, Stefano Manziren (Suter) balazta sakatu baitu San Marinoko Sari Nagusiko lasterketan zehar.
2018/07/12 - 19:27
Dani Pedrosak erretiroa hartuko du
Kataluniako pilotuak iragarri du erretiroa hartuko duela denboraldi amaieran, ez baitu lehiaketa sentizen lehenago zeukan intentsitatearekin.
2018/06/18 - 00:44
Lorenzok bere bigarren garaipena jarraian lortu du, Montmelon nagusituta
Jorge Lorenzok (Ducati) irabazi du Kataluniako Sari Nagusia. Espainiarrak aise lortu du garaipena Marquezen eta Rossiren aurretik.
2018/06/11 - 13:04
Andreas Perez pilotua zendu da
Bartzelonako Montmeloko zirkuituan istripua izan zuen bart eta ospitalean izan da gauean, garuneko lesioarekin.
2018/06/04 - 10:40
Jorge Lorenzok irabazi du Italiako Sari Nagusia
Ducati taldeko pilotu espainiarrak lortu du garaipena Mugellon. Marc Marquez erori egin da, eta 15. postuan amaitu du lasterketa.
2018/05/06 - 23:23
Marquezek garaipena lortu du Jerezen
Marc Marquezek irabazi du MotoGP mailako Espainiako Sari Nagusia Jerezeko zirkuituan. Lorenzo, Dovizioso eta Pedrosa, Marquezen atzetik joan dira, eta istripu batek lasterketatik at utzi ditu hirurak.
2018/04/09 - 15:34
Marquez-Rossiren arteko istripua eta Cal Crutchlow garaile Argentinan
Antolatzaileek Marc Márquez (Repsol Honda) zigortu zuten 30 segundorekin Valentino Rossirekin (Yamaha1) Argentinako Sari Nagusian izandako istripuagatik.
2018/01/15 - 01:04
Txomin Aranak Dakar Rallia utzi du istripu baten ondorioz
Pilotu bizkaitarra motorren mailan lehiatzen ari zen, istripua izan du 8. etapan eta lasterketa utzi behar izan du.
2018/01/04 - 19:18
Efren Vazquezek proba-gidari lanak egingo ditu KTM taldearentzat Moto3ko Mundialean
Horrez gain, Espainiako Abiadura Txapelketan arituko den LaGlisse taldearentzat aholkulari lanak egiten jarraituko du.
2017/11/12 - 22:59
Marc Marquez, MotoGP mailako munduko txapeldun
Kataluniako pilotua hirugarren izan da Valentziako Sari Nagusian eta maila goreneko bere laugarren munduko txapelketa irabazi du. Dani Pedrosak irabazi du lasterketa.
2017/11/12 - 18:24
Marc Marquez laugarrenez izendatu da txapeldun MotoGP mailan
Hondako pilotua hirugarren izan da Daniel Pedrosak irabazi duen Valentziako Sari Nagusian. Marquezek laugarrenez irabazi du motoziklismoaren maila goreneko mundiala.
2017/10/29 - 14:59
Doviziosok garaipena lortu du Malaysian eta titulua Valentzian erabakiko da
Andrea Doviziosok (Ducati) irabazi du Malaysiako Sari Nagusia. Marquez (Honda) laugarren izan da. Jorge Lorenzok (Ducati) bigarren postua lortu du, eta Johan Zarcok (Yamaha) hirugarrena.
2017/10/22 - 15:37
Marc Marquezek irabazi du Australiako Sari Nagusia eta oso gertu du titulua
Repsol Honda taldeko pilotua nagusitu da Australian. Valentino Rossi (Yamaha YZR M 1) bigarren izan da, eta Maverick Viñales (Yamaha YZR M 1), hirugarren.
2017/09/24 - 20:32
Marquezek irabazi du Aragoiko Sari Nagusia
Marc Marquez (Honda) nagusitu da Alcañizeko Motorland zirkuituan. Dani Pedrosa (Honda) izan da bigarren eta Jorge Lorenzo (Ducati), hirugarren.
2017/08/27 - 23:50
Doviziosok irabazi du Britainia Handiko Sari Nagusia eta lider berria da
Maverick Viñales bigarren izan da, eta Vanetino Rossi, hirugarren. Marc Marquezek ez du lasterketa amaitu, motorra hautsi zaiolako.
2017/08/03 - 21:54
Angel Nieto 13 aldiz motoziklismoko txapelduna hil egin da
Pilotu espainiarra 70 urterekin hil da. Uztailaren 26an istripua izan zuen Ibizan quad bat gidatzen ari zela, eta ia bi aste larri egon ostean zendu da.