MotoGP
2025/09/28 - 11:51
Marc Marquezek irabazi du MotoGP mailako Munduko Txapelketa
Kataluniako pilotuak motoziklismoko bere bederatzigarren munduko titulua eskuratu du, zazpigarrena MotoGPko "maila nagusian".
2024/07/07 - 20:01
Xabi Zurutuza, hamaseigarren Moto3 kategoriako Alemaniako Sari Nagusian
KTM taldeko euskal pilotuak 19. postuan amaitu du lasterketa eta David Alonso izan da azkarrena.
2023/11/26 - 18:27
Bagnaia, MotoGP mailako munduko txapeldun Valentzian garaipena bereganatuta
Francesco 'Pecco' Bagnaiak bigarrenez irabazi du Munduko Txapelketa. Jorge Martin erori egin da lasterketako seigarren itzulian, eta titulua lortzeko aukerarik gabe geratu da.
2023/10/12 - 15:16
Marc Marquezek Gresini Racingekin sinatu du eta Ducati batekin korrituko du
Marquezek joan den astean iragarri zuen Repsol Honda taldea utziko zuela denboraldi honen amaieran, taldearekin sei aldiz MotoGPko txapeldun izatea lortu duen harremanari amaiera emanez.
2023/09/27 - 15:05
MotoGPko Mundu Txapelketak 22 Sari Nagusi izango ditu 2024an, iaz baino bi gehiago
Kazajistango Sari Nagusia eta Aragoiko Motorland probaren itzulera dira hurrengo denboraldirako nobedadeak. Lehena irailaren 16an jokatuko dute; bigarrena, berriz, irailaren 1ean.
2023/02/22 - 19:49
Repsol Hondak Marc Marquezen eta Joan Mirren moto berriak aurkeztu ditu
Mundu txapelketari begira, Repsol Hondak piloto eta moto berriak aurkeztu ditu. Marc Marquezek eta Joan Mirrrek RC213V-a gidatuko dute.
2022/11/06 - 17:18
Francesco Bagnaia da MotoGPko txapeldun berria
Bestalde, Augusto Fernandez espainiarrak (Kalex) irabazi du Moto2ko munduko txapelketa.
2021/11/14 - 23:31
Valentino Rossik agur esan dio bere ibilbide profesionalari
26 denboralditan 432 sari irabazi ditu eta 9 mundialetan nagusitu da. Gainera, lau kategorietan munduko txapeldun izatea lortu duen pilotu bakarra da italiarra. Merezitako omenaldi hunkigarria jaso du Valentzian.
2021/11/07 - 19:24
Pedro Acosta, munduko txapelduna bere lehen denboraldian
Pedro Acosta (KTM) Moto3-ko txapelduna da Algarveko Sari Nagusia irabazita; Francesco Bagnaiak MotoGP-ko mailan erdietsi du garaipena Joan Mir (Suzuki) katalanaren aurretik.
2021/10/24 - 18:32
Fabio Quartararo, munduko txapeldun
Marc Marquezek (Repsol Honda) irabazi du Emilia-Romañako Sari nagusia Pol Espargaro (Repsol Honda) pilotuaren aurretik.
2021/10/04 - 12:29
Marc Marquez, jaun eta jabe Austinen
Repsol Honda etxeko Marc Marquezek Las Americaseko Sari Nagusia irabazi du. MotoGP-ko beste garaipen handi bat lortu du bere palmareserako.
2021/09/19 - 21:20
Bagnaia nagusitu da San Marinoko Sari Nagusian
Francesco "Pecco" Bagnaiak (Ducati Desmosedici GP21) bere bigarren garaipena jarraian eskuratu du MotoGPn; Jordi Torres, bestalde, moto elektrikoetako txapelduna bilakatu da.
2021/09/13 - 18:58
Bagnaiak Marquez mendean hartu du Aragoiko Sari Nagusian
Francesco "Pecco" Bagnaiak garaipena lortu du MotoGP mailan, Aragoiko Sari Nagusian. Marc Marquez bigarren izan da, eta Joan Mir hirugarren.
2021/08/16 - 12:02
Brad Binderrek (KTM) ezustekoa eman du
Binder azkarrena izan da euriaren agerpenari esker Austriako Sari Nagusian; Marc Marquezek erorikoa izan du eta podiumetik at geratu da.
2021/08/05 - 20:10
Valentino Rossik erretiroa hartuko du denboraldia amaitzean
Italiarrak bederatzi aldiz irabazi du munduko txapelketak, horietariko zazpi kategoria nagusian. Bere hurrengo erronkak auto-gidaria izatea da eta MotoGPko talde berri baten jabea izatea dira.
2021/06/25 - 21:46
Marc Marquezen eroriko latza Herbehereetako Sari Nagusiko entrenamenduetan
Marc Marquezek (Repsol Honda RC 213 V) erorikoa izan du Asseneko zirkuituan egindako entrenamendu libreetako bigarren saioan. Kataluniarra onik atera da.
2021/06/20 - 20:03
Marc Marquez garaipenen bidera bueltatu da 581 egun geroago
Marc Marquezek MotoGPko Alemaniako Sari Nagusia irabazi du Sachsentingeko zirkuituan, Miguel Oliveira portugaldarraren eta Fabio Quartararo frantziarraren aurretik.
2021/05/30 - 23:17
Quartararo, Gardner eta Foggia irabazle egunik tristeenean
Fabio Quartararo frantziarrak (Yamaha), Remy Gardner ustraliarrak (Kalex) eta Dennis Foggia italiarrak (Honda) irabazi dute Italiako Sari Nagusiko egunik tristeenean, Jason Dupasquier gidariaren heriotzaren ezagutu baita.
2021/05/17 - 10:51
Millerren garaipena eta Marc Marquezen erorikoa Lemansen
Jack Miller (Ducati Desmosedici GP21) australiarrak erdietsi zuen garaipena Frantziako Sari Nagusian. Johann Zarcok eta Fabio Quartararok bigarren eta hirugarren egin zuten, hurrenez hurren.
2021/05/03 - 11:02
Jack Millerrek bere lehen garaipena erdietsi zuen
Jack Millerrek (Ducati Desmosedici GP21) Fabio Quartararoren (Yamaha) akatsei esker irabaztea lortu zuen Jerezeko Angel Nieto zirkuituan. Marc Marquezek lurrean amitu zuen.