Mikel Urrutikoetxea
2022/02/17 - 16:41
Playofferako eta finalerdietarako txartelak jokoan, asteburu honetako partidetan
Ezkurdia-Tolosak Urrutikoetxea-Arangurenen aurka neurtuko dituzte indarrak larunbatean. Bi bikoteek garaipena behar dute playoffean sartzeko. Igandean, Altuna-Martijak euren esku dute finalerdietan matematikoki sartzea. Laso-Imazek beste emaitzen zain egon beharko dute.
2022/02/14 - 22:33
Gauza asko erabakitzeke Binakako Txapelketako azken jardunaldian
Jardunaldi bakarra falta da Binakako Txapelketako ligaxka amaitzeko. Irribarria-Rezusta, Altuna III-Martija eta Elezkano-Zabaleta bikoteek 9na garaipen dituzte. Lasok eta Imazek 8. Peña II.a eta Albisu playoffetara sailkatuta daude. Beste guztia airean dago.
2022/02/12 - 22:57
Elezkanok eta Zabaletak sendo jarraitzen dute (10-22)
Elezkano eta Zabaletak Binakako Txapelketako 9. garaipena lortu dute, Urrutikoetxea eta Arangurenenk aurka. Lehendabizikoak lider daude; bigarrenei, berriz, play-offetara igarotzeko aukerak murriztu zaizkie.
2022/02/05 - 12:18
Altuna-Martija bikoteak bolada onari eusten dio (22-14)
Txapelketako lider jarri dira 12. jardunaldiko lehen partidan Urrutikoetxea-Arangureni 22 eta 14 irabazita. Bikote urdina burua altxa ezinda dabil eta bosgarren porrota kateatu dute.
2022/02/02 - 18:17
Puntu garrantzitsuak jokoan, helburu ezberdinak dituzten bikoteen artean
Altuna III.a-Martija eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteak elkarren aurka ariko dira otsailaren 4an (ostirala), Gernikan, Binakako Txapelketako 12. jardunaldian. Hilaren 6an, igandean, Irribarria-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak ariko dira nor baino nor, Eibarren.
2022/01/30 - 21:47
Irribarriak eta Rezustak 16-22 irabazi dute, eta lider jarri dira
Irribarria eta Rezusta bikoteak 16 eta 22 irabazi diete Urrutikoetxea eta Arangureni, Etxebarrin, eta Binakako Txapelketako ligaxkaren lehen postura egin dute jauzi 7 punturekin.
2022/01/24 - 22:40
Lehia estutu egin da Binakako Txapelketan, 10. jardunaldiaren ostean
Binakako Txapelketak gainditu du jada hamargarren jardunaldia. Sailkapena estutu egin da, azken emaitzen eraginez.
2022/01/22 - 15:02
Urrezko puntua lortu dute Jakak eta Mariezkurrenak (22-12)
Urrutikoetxea eta Aranguren hartu dituzten mendean, Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko lehen partidan.
2022/01/19 - 17:44
Partida garrantzitsua Jaka-Mariezkurrena II.a eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteentzat
Urrutikoetxea-Aranguren eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak nor baino nor ariko dira ostiralean, urtarrilaren 21ean Azpeitian, Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. Jada materiala aukeratu dute Izarraitz frontoian. Puntu bakarreko aldea dago sailkapenean bi bikoteen artean.
2022/01/17 - 21:34
Irribarria-Rezusta, Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Imaz bikoteen garaipen garrantzitsuak Binakako Txapelketan
2022ko Binakako Txapelketak atzean utzi du jada 9. jardunaldia. Bideo honetan duzu ikusgai laburpen onena.
2022/01/15 - 17:43
Lasok eta Imazek bereganatu zuten Buñuelen jokoan egon zen puntua (17-22)
Buñuelgo herrian jokatutako Baikoko pilotarien arteko norgehiagokan, Unai Laso eta Ander Imaz nagusitu ziren Mikel Urrutikoetxea eta Aitor Arangurenen aurrean.
2022/01/14 - 14:40
Binakako Txapelketa Buñuelera bueltatuko da
Ostiral honetan, Buñuelgo (Nafarroa) frontoiak bigarrenez hartuko du Binakako Txapelketako neurketa bat: Urrutikoetxea-Aranguren vs Laso-Imaz. ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai 22:00etatik aurrera.
2022/01/12 - 16:17
Urrutikoetxea-Aranguren vs Laso-Imaz, Buñuelen
Buñuelgo (Nafarroa) frontoiak hartuko du Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko lehen partida ostiral honetan. Pilotari gehienentzat arrotza den frontoia da.
2022/01/10 - 22:45
Lidergoan dagoen Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak ondo ekin dio Binakako Txapelketako bigarren itzuliari
2022ko Binakako Txapelketako bigarren itzulia abian jarri zen iragan astean. Bideo honetan duzu ikusgai zortzigarren jardunaldiaren laburpena.
2022/01/09 - 22:21
Peñaren eta Albisuren garaipena, markagailuari buelta handia emanda (20-22)
Peñak eta Albisuk 10-1 galtzen ekin diote Urrutikoetxea eta Arangurenen aurkako lehiari, baina ez dute etsi eta txapelketako hirugarren puntua batu dute.
2022/01/05 - 17:36
Zabaleta eta Laso, Binakako Txapelketako lehen itzulian gehien nabarmendu diren pilotariak
2022ko Binakako ligaxkaren lehen 7 jardunaldiak jokatu ostean, Aspeko Jose Javier Zabaleta atzelaria eta Baikoko Unai Laso aurrelaria izan dira pilotari nabarmenenak.
2022/01/03 - 22:43
Urrutikoetxeak eta Arangurenek 22-18 garaitu dituzte Ezkurdia eta Tolosa
Urrutikoetxeak eta Arangurenek Binakako ligaxkako laugarren puntua bildu dute lehen itzuliari amaiera eman dion neurketan. Ezkurdia eta Tolosak, berriz, puntu bakarrarekin jarraitzen dute, eta oso zail daukate txapelketan aurrera egitea
2021/12/22 - 22:08
Elezkano II.ak eta Zabaletak mendean hartu dituzte Urrutikoetxea eta Aranguren
Ezlekano II.a-Zabaleta bikoteak irabazi egin du Urrutikoetxearen eta Arangurenen aurka (22-12) jokatu duen Binakako Txapelketako 6. jardunaldiko partida eta sei neurketatik bost irabazi dituzte.
2021/12/18 - 12:21
Hirugarren puntua lortu du Urruti-Aranguren bikoteak, Urdulizen erakustaldia emanda (22-4)
Altuna III.a eta Martija 22 eta 4 jipoitu dituzte, Binakako Txapelketako 5. jardunalidiko lehen partidan.
2021/12/15 - 17:32
Jokin Altuna prest da ostiralean Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partida jokatzeko
Altuna III.a-Martija eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteek Urdulizen jokatuko dute ostiralean Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiko partida. Jada materiala aukeratu dute.