Mikel Urrutikoetxea
2023/01/05 - 14:59
Martija baja izango da jardunaldi honetan, eta Bikuñak hartuko du haren lekua
Etxeberriko atzelariak ezingo du jokatu Urrutikoetxea eta Albisuren aurka ostiral honetan, Eibarren, Binakako Txapelketari dagokion partidan.
2022/12/22 - 23:33
Etxeberria eta Rezusta, garaile Urrutikoetxea eta Albisuren aurka Arrasaten (22-19)
Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldian, bigarren puntua bildu dute Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak Urrutikoetxea eta Albisuren aurka Arrasaten.
2022/12/17 - 15:02
Elordik eta Zabaletak geldiezin jarraitzen dute, Urrutikoetxea-Albisu bikotearen aurka ere garaipena lortuta
Elordi-Zabaleta bikoteak garaipena bereganatu du Urrutikoetxearen eta Albisuren aurka 22-11ko emaitzarekin Binakako Txapelketako laugarren jardunaldian. Orain arte jokatutako lau neurketak irabazi dituzte Elordik eta Zabaletak.
2022/12/12 - 16:37
Elordi eta Zabaleta, denen gainetik
Binakako Txapelketako 3. jardunaldia jokatu da asteburu honetan. Elordik eta Zabaletak osatzen duten bikotea hiru partidak irabazi dituen bakarra izan da, eta 22 tanto baino ez dizkiete egin guztira.
2022/12/11 - 21:35
Urrutikoetxeak eta Albisuk bigarren garaipena bereganatu dute, Jaka-Aranguren bikotea mendean hartuta (22-16)
Urrutikoetxeak eta Albisuk irabazi egin dute Jakaren eta Arangurenen aurka jokatu duten Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partida. Ondorioz, txapelketako bigarren garaipena erdietsi dute.
2022/12/04 - 22:01
Urrutikoetxeak eta Albisuk lehen puntua lortu dute Lasori eta Imazi gailenduta (22-19)
Partida estua izanda. Lehen zatian gorriak nagusitu dira baina, bigarrenean, urdinek hobeto jokatu dute. Partidan pilotarik galdu ez duen Imazek huts egin du azken pilotakadan.
2022/11/28 - 19:51
Puntuak garesti daude Binakako Txapelketan
Orain arte Binakako Txapelketan jokatutako hiru neurketak oso lehiatuak izan dira eta oso estuak. Gauzak horrela, badirudi lehia gogorra izango dela.
2022/11/27 - 21:50
Peña II.a-Mariezkurrena II.a bikoteak lehen puntua eskuratu du, Urrutikoetxea-Albisu menderatuta (22-15)
Lehen zatian atzelarien arteko lehia bizia izan da. Berdinketa ugari izan ditu norgehiagokak. Hala ere, behin 14-14 berdinduta, urdinak nagusitu dira eta garaipena erdietsi dute.
2022/11/24 - 16:42
Urrutikoetxea-Albisu eta Peña-Mariezkurrena bikoteak prest dira Binakakoa hasteko
Igandean (azaroak 27), Tolosako Beotibarren, Urrutikoetxeak eta Albisuk Peña II.a eta Mariezkurrena izango dituzte aurkari. Erabiliko dituzten pilotak aukeratuta, hasiera eman nahi diote txapelketari.
2022/11/22 - 17:18
2023ko Binakako Txapelketa aurkeztu dute, eta ostiralean abiatuko da
P. Etxeberria eta Elordi dira berrikuntza nagusiak: lehen aldiz izango dira Binakako Txapelketan. Lau t'erdikoan bikain ibili dira biak. Aspeko pilotarien iritziz, Baikok bikote indartsuagoak osatu ditu.
2022/11/22 - 12:56
Elordi eta Peio Etxeberria, titular 2023ko Binakako Txapelketan
Bi aurrelari gazteek joan zen urtean hasieratik aritu ziren Iker Irribarria eta Danel Elezkanoren lekuak hartuko dituzte Aspe enpresan.
2022/11/20 - 22:22
2022ko 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Lehiaketa urriaren 7tik azaroaren 20ra bitartean jokatuko da, eta finala Bilboko Bizkaia frontoian izango da.
2022/11/15 - 18:13
Urrutikoetxeak bi urtez luzatu du Baikorekin duen kontratua
Zaratamoko aurrelariak 13 urte bete ditu profesionaletan, eta beste bi urtez jarraituko du Bilboko enpresako pilotari gisa.
2022/10/08 - 22:59
Elordi eta Peña II.a final laurdenetako ligaxkara sailkatu dira
Elordi eta Peña sailkatu dira Lau T'erdiko final laurdenetako ligaxkara. Elordik 22 eta 16 irabazi dio Jakari. Peña II.ak, berriz, 22 eta 18 garaitu du Urrutikoetxea.
2022/10/03 - 15:22
2022ko Lau t'erdiko txapelketak baditu bere protagonistak
Ostiral honetan abiatuko da txapelketa Elezkano II.aren eta Artolaren arteko lehiarekin. Finala, ostera, azaroaren 20an jokatuko da Bizkaia Frontoian.
2022/10/01 - 02:33
2022ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 15eko asteburuan hasiko da, eta urriaren 2an amaituko da Nafarroa Arenan jokatuko den finalarekin.
2022/09/21 - 18:28
Altuna eta Martijak aukerarik gabe utzi zituzten Urrutikoetxea eta Imaz (22-17)
Atzo gauean San Mateoetako A multzoko bigarren partidua jokatu zen Adarragan. Jokin Altunak eta Julen Martijak Mikel Urrutikoetxea eta Ander Imazi irabazi zieten, 22 eta 17. Horrela, bikote galtzailea txapelketatik kanpo geratu zen.
2022/09/18 - 23:03
Dariok eta Zabaletak 22 eta 15 irabazi diete Urrutikoetxea eta Imazi
Urdinek partida sendoa egin eta San Mateotako finalerdietako ligaxkako lehen partida irabazi dute Adarraga pilotalekuan. Dariok partida aparta egin eta 14 tanto bukatu ditu.
2022/09/11 - 23:17
Jokin Altuna eta Ander Imaz Caixabank Masterseko finalerdietan izango dira
Altunak eta Imazek 22 eta 7 irabazi diete Mikel Urrutikoetxeari eta Beñat Rezustari Hondarribian. Gauzak horrela, finalerdietan arituko dira. Urdinek hasieratik hartu dute aurrea eta bikain nagusitu dira. Altuna ikusgarri berragertu da.
2022/09/08 - 21:27
Sei bikote San Mateo torneoan, horietako bat Dario-Zabaleta
San Mateo feria hilaren 18tik 25era jokatuko da. Zortzi jaialdi antolatu dituzte: zazpi, torneokoak eta zortzigarrena, ardoaren desafiokoa. Sei bikote arituko dira: A multzoan, Altuna-Martija, Dario-Zabaleta eta Urrutikoetxea-Imaz. B multzoan, Laso-Albisu, Ezkurdia-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena.