Mikel Urrutikoetxea
2024/01/23 - 16:01
Urrutikoetxeak Aranguren ordezkatuko du Binakakoan, eta Eskirozek, Mariezkurrena
Bai Urrutikoetxeak bai Eskirozek eskuko mina dutenez, ezingo dituzte larunbat honetako Binakako Txapelketako partidetan parte hartu.
2023/11/19 - 21:54
2023ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 19a bitartean jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2023/11/04 - 00:38
2023ko Lau t'erdiko Promozio Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 11 bitartean jokatuko dute.
2023/10/11 - 23:10
Urrutikoetxeak zuntz-haustura dauka
Zaratamoko aurrelariari egin dizkioten proben arabera, ezkerreko hankako soleo muskulua dauka minduta.
2023/10/08 - 22:35
Salaberria eta Peña Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkan egongo dira
Iker Salaberriak eta Jon Ander Peñak Lau t'erdikoaren final-laurdenetako ligaxkarako txartelak lortu dituzte. Salaberriak mendean hartu du Mikel Urrutikoetxea (22-14) eta Jon Ander Peñak irabazi egin dio Danel Elezkanori (22-5).
2023/10/05 - 00:16
Artola-Agirre, Urrutikoetxea-Salaberria eta Peña-Elezkano kanporaketek badituzte pilotak aukeratuta
Hiru partidak asteburuan jokatuko dituzte, eta irabazleek Lau t'erdikoaren final laurdenetako ligaxkarako sailkatzea lortuko dute.
2023/10/03 - 14:15
Hamabi pilotari arituko dira ostiraletik 2023ko Lau t’erdikoan, Ezkurdiaren hurrengoa izateko
Joseba Ezkurdia (egungo txapelduna), Jokin Altuna, Aitor Elordi, Peio Etxeberria, Iker Salaberria eta Danel Elezkano izango ditu Aspek txapelketan; Erik Jaka, Mikel Urrutikoetxea, Iñaki Artola, Jon Ander Peña, Iker Larrazabal eta Asier Agirre izango dira Baikoko ordezkariak.
2023/09/18 - 21:09
Baikok Artola, Jaka, Larrazabal, Peña II.a eta Urrutikoetxea baieztatu ditu 2023ko Lau t’erdikorako
Asier Agirrek eta Iraitz Zubizarretak, gainera, atarikoa jokatuko dute, irailaren 30ean; irabazlea ere izango da 2023ko Lau t’erdikoan. 2022ko pilotariei erreparatuta, Larrazabalek Unai Laso ordezkatu du, eta Zubizarreta III.ak, atarikoan, Bakaikoa.
2023/07/17 - 17:19
2023ko Aste Nagusiko Torneoa aurkeztu dute
2023ko Aste Nagusiak baditu bertako pilota txapelketan izango diren bikoteak. Hala, abuztuaren 24ko lehen finalerdian Urrutikoetxea-Imaz eta Larrazabal-Mariezkurrena II lehiatuko dira. 25eko bigarren finalerdian, berriz, Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta izango dira aurrez aurre.
2023/07/07 - 15:13
2023ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan.
2023/07/02 - 22:11
Jakak Urrutikoetxea menderatu du (22-16) eta Altunaren aurka lehiatuko da finalean
Erik Jakak 22-16 irabazi dio larunbat honetan Mikel Urrutikoetxeari Sanferminetako 4 t'erdiko txapelketako finalerdian. Hala, Altuna III. aren aurka lehiatuko da finalean, hark Ezkurdiari irabazi baitzion beste finalerdian.
2023/07/01 - 14:27
Erik Jakak Sanferminetako Lau t´erdiko Txapelketako finalerdia jokatuko du Urrutikoetxearen aurka
Erik Jakak Iñaki Artola garaitu du Sanferminetako Lau t´erdiko Txapelketako final-laurdenetan, eta uztailaren 2an, igandean, txapelketako finalerdian Urrutikoetxearen aurka neurtuko ditu indarrak, Elgetan.
2023/06/03 - 16:51
Urrutikoetxea garaile, Larrazabalen aurka (22-17)
Bizkaitarra nagusi izan zen Sanferminetako Lau t'erdiko lehen kanporaketan. Sakearekin asmatu zuen eta 19 eta 11 aurreratu zen markagailuan. Larrazabal 17ra hurbildu zen baina garaipena Urrutikoetxeak eraman zuen.
2023/05/30 - 17:29
X. Bizkaia Torneoa ekainaren 16an abiatuko da
Mallabian hasiko da txapelketa, eta finala Bizkaia Frontoian izango da abuztuaren 22an, Bilboko Aste Nagusian.
2023/05/27 - 17:39
2023ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2023/04/08 - 13:51
Elordi Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu da Urrutikoetxea kanporatuta
Aitor Elordik mendean hartu du Mikel Urrutikoetxea 22-11ko emaitzarekin Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketan. Beraz, Binakako txapeldunak final-laurdenetako ligaxka jokatuko du.
2023/04/05 - 18:31
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da
Jose Javier Zabaletak eta Beñat Rezustak ez dute jokatuko 2023ko Buruz Burukoa, min hartuta baitaude. Txapelketa apirilaren 7an hasiko da, eta finala ekainaren 4an jokatuko da, Bilbon.
2023/04/05 - 16:50
2023ko Buruz Burukoa aurkeztu dute; Zabaletak eta Rezustak ezingo dute jokatu
Elordik eta Elezkano II.ak ordezkatuko dituzte. Asteburuan, final zortzirenak jokatuko dituzte, Lekeition, Bastidan, Ezkarain eta Tolosan; jarraian, final laurdenetako ligaxka hasiko da, eta jardunaldi bakoitzean hainbat atsedenaldi egongo dira. Finala ekainaren 4rako dago aurreikusita, Bilbon.
2023/04/02 - 23:49
2023ko EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 10era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2023/03/26 - 23:20
2023ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, apirilaren 2an.