Mikel Urrutikoetxea
2020/03/26 - 00:11
Olaizola II eta Urrutikoetxea, haserre materialarekin
Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea haserre agertu dira Irujoren eta Rezustaren aurka jokatu behar duten Binakako Txapelketako partidarako pilotekin, Bilbon egin duten material aukeraketan.
2020/03/25 - 21:33
Olaizola II-Urruti eta Irujo-Rezusta, txapelketako bikote onenak
Aimar Olaizolak-Mikel Urrutikoetxea eta Juan Martinez de Irujok-Beñat Rezusta bikoteek erabateko nagusitasuna azaldu dute Binakako Txapelketan. Enpresek ere aitortu dute aise gailendu direla.
2020/03/25 - 01:03
Elezkano-Urritikoetxea, irabazle Bengoetxea-Untoria bikotearen aurka
Zaratamoko pilotariek osatutako bikoteak 22-18 irabazi dio Bengoetx VI.ak eta Untoriak osatutako bikoteari.
2020/03/11 - 11:03
Binakako Txapelketa, enpresen bileraren zain
Esku Pilota Enpresen Liga gaur bilduko da, koronabirusaren krisiak sortutako egoera aztertu eta aukera guztiak jorratzeko, tartean txapelketa atzeratzea.
2020/03/09 - 20:52
Ezkurdia-Martija eta Olaizola-Urrutikoetxea bikoteek lehen urratsa eman dute
Batak zein besteak finalerdietako ligaxkako lehen puntua eskuratu dute, eta asteburu honetan elkarren aurka jokatuko dute finaletik oso gertu izateko asmoz.
2020/03/06 - 20:30
Arangurenek Urrutikoetxea ordezkatuko du berriro
Zaratamoko pilotariak minduta dauka ezker eskua; beraz, baja izango da finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian.
2020/03/02 - 14:31
Finalerdietako ligaxka, martxan
Ezkurdia - Martija VS Jaka - Zabaleta ea Olaizola II.a - Urrutikoetxea VS Laso - Albisu dira lehen jardunaldiko bi partidak.
2020/02/29 - 12:36
Gaur, Olaizola-Urrutikoetxea vs Artola-Imaz, ETB1en eta eitb.eusen
Olaizola-Urrutikoetxea eta Artola-Imaz nor baino nor gehiago, finalerdietako ligaxkan sartzeko, zuzenean, ETB1en eta eitb.eusen.
2020/02/25 - 20:39
Amaitu da ligaxka eta erabakita daude playoffak
Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak, Artola eta Imaz izango dituzte aurka. Bestalde, Altuna III.a eta Galarza lehiatuko dira Lasoren eta Albisuren aurka.
2020/02/23 - 21:33
Olaizola II.a-Urrutikoetxea bikoteak Ezkurdiari eta Martijari irabazita itxi du ligaxka
Olaizola II.ak eta Mikel Urrutikoetxeak lortuta zuten playoffetarako sailkapena, baina irabazi egin diote finalerdietarako sailkatuta zeuden Ezkurdiari eta Martijari, 22-14ko emaitzarekin.
2020/02/22 - 22:31
Elezkano eta Rezusta kanporatuta geratu dira; Olaizola eta Urrutikoetxea, playoffetan
Irribarriaren ordez jokatu duen Elezkano II.ak, Rezustarekin bikotea osatu eta porrota jaso du (22-18) Peñaren (Lasoren ordezkoa) eta Albisuren aurka. Ondorioz, Aspekoak kanporatuta geratu dira.
2020/02/17 - 19:14
Bi bikote finalerdietarako sailkatuta eta playoffetarako txartel bakarra jokoan
Jaka-Zabaleta eta Ezkurdia-Martija bikoteak finalerdietarako txartela lortuta dute. Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteen artean dago playoffetara sailkatuko dena.
2020/02/17 - 16:49
Ezkurdia-Martija, finalerdietara; Olaizola II.a-Urrutikoea bikotearen aurrerapausoa
Binakako Txapelketako ligaxka bukatzeko jardunaldi bat falta da. Ezkurdiak eta Martijak finalerdietara sailkatzea lortu dute. Olaizola-Urrutikoetxea bikoteak, aldiz, playofferako sailkapena gertu du.
2020/02/16 - 23:16
Olaizola II.a eta Urrutikoetxea, garaile Irribarria-Rezusta bikotearen aurka
Olaizola-Urrutikoetxea bikoteak gertu du BInakako Txapelketako playoffetarako sailkapena, Irribarria eta Rezusta 22-9ko emaitzarekin mendean hartu ostean.
2020/02/11 - 15:07
Urrutikoetxea: 'Sentsazio onak dira'
Mikel Urrutikoetxea pilotariak ostegunean erabakiko du Binakako Txapelketako hurrengo jardunaldian parte hartuko duen ala ez.
2020/02/10 - 20:58
Ezkurdia eta Martija, finalerdietatik gertu
Aspeko bikoteak garaipen bat gehiago behar du finalerdietarako sailkapen zuzena ematen duen bigarren postua eskuratzeko.
2020/02/10 - 18:29
Binakako Txapelketako sailkapena 12. jardunaldiaren ostean
Binakako Txapelketako ligaxka azken txanpan da 12. jardunaldia atzean utzi ostean. Sailkapena gori-gorian da, eta postu asko daude dantzan oraindik.
2020/02/03 - 20:13
Lehia estua bigarren eta seigarren postuak eskuratzeko
Hiru jardunaldi falta dira Binakako Txapelketako ligaxkaren amaierara iristeko. Lehen bi postuek finalerdietarako sailkapena bermatzen dute; seigarrenak, aldiz, final-laurdenetako playoffetan egotea.
2020/02/03 - 18:05
Aitor Arangurenek Urrutikoetxearen lekua hartuko du Zestoan
Usurbilgo atzelari gazteak Aimar Olaizolarekin batera jokatuko du ostiral honetan Jaka eta Zabaletaren aurka.
2020/02/02 - 22:53
Olaizola II.a eta Urrutikoetxea nagusitu dira Altuna III.aren eta Galarzaren aurka
Olaizola II.a-Urrutikoetxea bikoteak laugarren garaipena lortu du Binakako Txapelketan, 11. jardunaldian Altuna III.ari eta Galarzari 22-21eko emaitzarekin irabazita.