Mikel Urrutikoetxea
2020/11/06 - 09:57
Zubizarreta-Dario partidarekin hasiko da gaur Buruz Burukoa
Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira Buruz Buruko lehen lau partidak final-laurdeneko txartelaren bila. Ataunen izango da lehen hitzordua.
2020/11/04 - 09:34
Ostiralean hasiko da 2020ko Buruz Burukoa, Dario-Zubizarreta partidarekin
Ataunen eta Amurrion izango dira txapelketako lehen partidak. Finala hilaren 29an jokatuko da, Bilbon.
2020/11/03 - 15:45
Dena prest Buruz Burukoa hasteko
Hemen da Buruz Buruko txapelketa, pilota txapelketa nagusia. Gaur egin duten aurkezpen ekitaldian eman dituzte jakin beharreko xehetasunak.
2020/10/27 - 14:10
Urrutik entrenamendua egin du Bizkaia frontoian
Igandeko finala prestatu nahian Zaratamoko pilotariak lan-saioa egin du Bilboko Bizkaia frontoian. Urrutikoetxeak ondo dagoela esan du.
2020/10/27 - 11:55
Azken tanto erosoa, txapeldunarentzat (19-22)
Bizkaia Frontoia dardara betean jarri da Olaizolak egindako erakustaldiaren ondoren, baina bizkaitarra bere horretan mantendu eta nagusitasuna bere egin du.
2020/10/20 - 16:38
Greban dauden pilotariak Baiko enpresarekin batzartuko dira
Gauean lau pilotarik, Ezkurdiak, Altunak, Olaizolak eta Urrutikoetxeak afera konpontzen saiatzeko abiatu zuten ekimenaren berri izan genuen. Jokin Altunaren iritzia ezagutu dugu.
2020/10/19 - 22:53
Ezkurdiak, Altunak, Olaizolak eta Urrutikoetxeak pilotari elkarte bat bultzatuko dute
Egun pilota profesionalak eta lehiaketek bizi duten egoerari irtenbidea bilatu nahi diote.
2020/10/16 - 17:07
Binakako finala ez da igandean jokatuko
Euskadiko Auzitegi Nagusiak Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Ezkurdia-Martija bikoteen arteko partida ez dela jokatuko esan du.
2020/10/16 - 17:03
EAEko Auzitegi Nagusiak igandeko finala atzeratzea erabaki du
Batzuen eta besteen argudioak aztertzeko denbora gehiago eskatu du erabakia hartu behar duen epailea. Erabakia hartu bitarte pilotariek eskatutako kautelazko neurria hartu du finala atzeratuz.
2020/10/15 - 16:51
Finalerako pilota aukeraketa egin dute jada
Igandean Bizkaia Frontoian Olaizola II.a - Urrutikoetxea eta Ezkurdia - Martija bikoteek indarrak neurtuko dituzte txapelaren bila. Pilotak aukeratuta daude dagoeneko.
2020/10/14 - 15:20
Aimar Olaizolak laugarren txapela nahi du
Igandean Binakako Txapelketako finala jokatu behar da Bizkaia Frontoian. Aurrez aurre Olaizola II.a - Urrutikoetxea eta Ezkurdia - Martija bikoteak txapelaren bila.
2020/10/12 - 16:28
Iganderako egun gutxira, finalak airean jarraitzen du
Ezkurdia-Martija eta Olaizola II.a-Urrutikoetxea bikoteek jokatu behar dute Binakako txapelketako finala, baina Baikoko pilotarien gatazka dela eta, denak airean jarraitzen du.
2020/10/11 - 23:41
Elezkano-Zabaleta bikoteak irabazi egin dio Olaizola eta Urrutikoetxeari (14-22)
Tolosan jokatu den Binanako finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldian, Elezkano eta Zabaletak erraz gainditu dituzte Olaizola eta Urrutikoetxea, sailkapenerako baliorik ez zeukan neurketan
2020/10/05 - 16:28
Olaizola eta Urrutikoetxea, finalean
Olaizola eta Urrutikoetxea bikoteak 22-13 irabazi zuen Ezkurdiaren eta Martijaren kontra eta Binakako Txapelketako finalean izango dira.
2020/10/04 - 23:04
Olaizola eta Urrutikoetxea finalean izango dira
Olaizolak eta Urrutikoetxeak irabazi dute Ezkurdia eta Martijaren aurkako partida (22-13). Horrenbestez, bikoteak Binakako Txapelketaren finala jokatuko du.
2020/08/25 - 17:35
Finalerdietarako txartela, garesti
CaixaBank Mastersak gainditu du 10. jardunaldia. Artola eta Rezusta finalerdietarako sailkatuta daude jada. Bost bikote daude geratzen diren hiru postuengatik lehian.
2020/06/23 - 17:55
Araguren, Aretxabaleta eta Elezkano II.a, berritasunak
CaixaBank Mastersa aurkeztu dute astarte honetan. Aranguren, Aretxabaleta eta Elezkano II.a dira berritasunak. Laso, Mariezkurrenak eta Galarzak ez dute jokatuko. Pilotarien adierazpenak jaso ditugu.
2020/06/19 - 19:50
Baikoko pilotariak lehen aldiz entrenatu dira batera
Baiko Pilota enpresako sei pilotarik entrenamendua egin dute goizean Bilbon. Urrutikoetxea, Aretxabaleta, Victori, Larunbe, Salaverri eta Ibai Zabala Pablo Berasaluzeren esanetara izan dira.
2020/06/18 - 18:33
EiTB, pilotaren etxea!
Konfinamendu garaia atzean utzi eta urtero legez pilota protagonista izango da udako EiTBko kirol-emankizunetan. Pilotariak eta kazetariak prest eta gogotsu dira.
2020/06/10 - 16:46
Ekainaren 19an etenda geldituko dira Baikoko pilotariei jarritako lan erregulazioa
Pilotariak elkarrekin lanean hasiko dira berriro lehenbailehen frontoietara itzuli ahal izateko. Profesionalek gustura hartu dute egoera normaltzen joatea.