Miguel Indurain Sari Nagusia
2025/04/05 - 22:37
Thibau Nys belgikarrak irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia
Alex Aranburuk (Cofidis) bosgarren egin du, irabazlearengandik 7 segundora. Nysen atzetik, Molenaar Caja Rural taldeko herbeheretarra eta Baglioli Lidl-Trekeko italiarra helmugaratu dira.
2025/04/05 - 22:33
Thibau Nys garaile, eta Alex Aranburu bosgarren
Belgikarrak erakustaldia eman du azken kilometroan, eta hiru segundoko aldea atera die bigarren eta hirugarren helmugaratu diren Molenaar eta Bagioliri.
2025/04/05 - 20:28
Isasa: ''Bukaeran hobeto egitea espero genuen, baina ez ditugu hanka onenak izan''
Xabier Isasa Euskaltel-Euskadiko txirrindularia Miguel Indurain Sari Nagusiko eguneko ihesaldian izan da. Zerbait positiboa ateratzen saiatu direla adierazi du, baina ez direla fin ibili eta Itzulian hobeto egotea espero duela erantsi du.
2025/04/02 - 20:42
Ikusi EITBn Miguel Indurain Sari Nagusia eta irabazi ezazu maillot eta kulot bana Instagrameko gure profilean
EITBren Kirol atalak Instagramen duen profilean (@kirolakeitb) maillot eta kulot bana zozkatuko ditugu, larunbatean, apirilaren 5ean, jokatuko duten eta zuzenean emango dugun lasterketako galderari zuzen erantzuten diotenen artean.
2025/04/02 - 20:01
2025eko Miguel Indurain Sari Nagusiak 198,1 kilometro eta lau igoera puntuagarri izango ditu, larunbatean
Probako 26. ekitaldian, ohi bezala, Lizarran hasi eta amaituko da. Parte-hartzaileek 1. mailako Girgillao eta 2. mailako Lezaun eta Eraul igo beharko dituzte, azken hori bi aldiz. EITBk zuzenean emango du lasterketa, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, 15:00etatik aurrera.
2025/03/18 - 16:15
Miguel Indurain Sari Nagusia, apirilaren 5ean, EITB Median
204 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek, datorren apirilaren 5ean, Lizarran. Guztira, 20 taldek hartuko dute parte. Lasterketa eitb.eus-en eta Euskal Telebistan izango da ikusgai.
2024/03/30 - 21:16
McNultyk irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusiaren 25. edizioa
Brandon McNulty nagusitu da 2024ko Miguel Indurain Sari Nagusian. Estatubatuarrak mendean hartu du Maxim Van Gils, bien arteko esprint zirraragarrian. Van Gils izan da bigarren eta Edgar Oscar Only hirugarren. Ion Izagirrek laugarren amaitu du.
2024/03/30 - 18:43
Miguel Indurain Sari Nagusiko azken bi kilometroak
Brandon McNultyk (UAE Emirates) irabazi du 2024ko Miguel Indurain Sari Nagusia, martxoaren 30ean, azken txanpara Maxim Van Gilsekin (Lotto Dstny) batera ihes eginda helduta eta belgikarra esprintean menderatuta. Ion Izagirre laugarren izan da.
2024/03/30 - 18:24
McNulty gailendu da 2024ko Miguel Indurain Sari Nagusian
Brandon McNultyk irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusiaren 25. edizioa. Ihes eginda heldu da azken txanpara, Maxim Van Gilsekin batera, eta estatubatuarra nagusitu da bien arteko esprintean. Ion Izagirre laugarren izan da.
2024/03/27 - 00:17
2024ko Miguel Indurain Sari Nagusiaren profila, ibilbidea, ordutegia eta parte-hartzaileak (198,1 km)
Jon Izagirrek aukera du hirugarrenez irabazteko. Larunbatean jokatuko dute, hilaren 30ean, eta 22 taldek parte hartuko dute, WorldTeam mailako hamaika. Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere izango dira. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute, 15:00etatik.
2024/03/14 - 20:36
Miguel Indurain Sari Nagusiak 25. urteurrena ospatuko du UCI WorldTourreko 11 talderekin
Miguel Indurain Sari Nagusiak 25. urteurrena ospatuko du martxoaren 30ean. Edizio honetan, 22 talde ariko dira Nafarroako errepideetan, 200 kilometroko ibilbidean. Probaren bereizgarri nagusia azken txanpako gogortasuna izango da.
2024/03/14 - 16:09
Miguel Indurain Sariaren 25. edizioa aurkeztu dute
Datorren martxoaren 30ean Miguel Indurain txirrindularitza Sariaren 25. edizioa egingo dute Lizarran. 22 taldek hartuko dute parte, eta Jon Izagirre egungo txapelduna berriz irabazten saiatuko da. ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean izango da ikusgai.
2024/03/02 - 13:17
Maila goreneko txirrindularitza lasterketa onenak, EITB Median
Giroa, Tourra, Paris-Niza, Itzulia, Indurain Saria, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Amstel, Fleche, Lieja, Alpeetako Tourra, Romandiako Tourra, Dauphine, Suitzako Tourra, Burgosko Itzulia, Donostiako Klasikoa, Getxoko Zirkuitua, Poloniako Tourra eta Paris-Tours, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai.
2023/04/01 - 19:37
Jon Izagirrek irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia
Euskal txirrindularia nagusi izan da azken igoeran Sergio Higuita atzean utzi eta kolonbiarra mendean hartuta. Mattias Skjelmose izan da hirugarren.
2023/03/31 - 19:27
2023ko Miguel Indurain Sari Nagusia: profila, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma eta beste 18 talde, tartean UCI WorldTeam mailako hamar, Lizarrako irteeran izango dira, larunbatean. Aurreikuspena da parte hartzea Carapazek, Ion eta Gorka Izagirrek, Aranburuk eta Chavesek. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute lasterketa.
2023/03/08 - 18:38
Miguel Indurain Sari Nagusia apirilaren 1ean jokatuko da eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek
Miguel Indurain Sari Nagusiaren 24. edizioa aurkeztu dute. Apirilaren 1ean jokatuko da, eta zuzenean jarraitu ahalko duzu eitb-en eta ETB1en bidez.
2023/03/02 - 12:38
Miguel Indurainek eta Abraham Olanok Skoda Titan Desert Morocco lasterketan parte hartuko dute
Lasterketak errepideko txirrindularitzaren izarrez beteriko zerrenda izango du, eta, besteak beste, Miguel Indurain eta Abraham Olano arituko dira bertan.
2023/01/05 - 17:01
Goi-mailako txirrindularitzako lasterketa ugari izango dira ikusgai 2023an EITBn
2023an hainbat eta hainbat izango dira EITBk eskainiko dituen lasterketak. Bideo honetan txirrindularitza menuaren nondik norakoak ikus daitezke.
2022/04/02 - 21:26
Warren Barguilek bereganatu du Miguel Indurain Sari Nagusia
Arkea taldeko frantziarrak Aleksander Vlasov gainditu du talde txiki bateko esprintean.
2022/04/02 - 20:20
2022ko Miguel Indurain Sari Nagusiko azken 5 kilometroak
Miguel Indurain Sari Nagusiaren 23. ekitaldia azken metroetan erabaki da, aukeratuen talde baten arteko esprintarekin