Mendi kirolak
2024/05/26 - 16:17
Malen Osa: ''Ametsa beti izango da garaipena lortzea, baina hau ametsa baino gehiago izan da''
Malen Osa oñatiarrak bigarren egin du 2024. urteko Zegama-Aizkorri mendi lasterketan.
2024/05/26 - 16:03
Kilian Jornet eta Sylvia Nordskar, 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko garaileak
Jornet nagusitu da gizonezkoen mailan, 3 ordu, 38 minutu eta 8 segundoko marka eginda, Elazzaoui izan da bigarren eta Przedwojewski hirugarren. Emakumezkoetan, Nordskar izan da onena, 4 ordu, 29 minutu eta 13 segundoko markarekin, Malen Osa izan da bigarren eta Marta Martinez hirugarren.
2024/05/25 - 13:38
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa, igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Zegaman dena prest da maiatzaren 26ko hitzordurako. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute proba, 08:40an hasita.
2024/05/22 - 13:36
Kami Rita himalaista nepaldarrak 30. aldiz igo du Everest mendia
Sherpak hogeita bederatzigarren aldiz igotzea lortu zuen munduko mendi garaiena (8.849 metro) joan den maiatzaren 12an. Udaberriko denboraldi hasieran adierazi zuen bi aldiz jarraian igotzeko asmoa zuela.
2024/05/18 - 17:47
Ander Iñarra eta Ainara Urrutia nagusi Kanpezu-Joar mendi lasterketan
Maiatzaren 12an Kanpezu-Joar mendi lasterketa jokatu zen, eta Euskadiko txapelak izan ziren jokoan. 26,5 kilometroko ibilbidean azken txanpa bikaina eginda Ander Iñarra lezoarra nagusitu zen gizonezkoetan. Emakumezkoetan, berriz, sekulako erakustaldia eman zuen Ainara Urrutiak.
2024/05/16 - 20:19
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa maiatzaren 26an jokatuko da
Zegama-Aizkorri lasterketa maiatzaren 26an jokatuko da, eta, besteak beste, han izango dira Kilian Jornet -berak dauka lasterketako markarik onena- eta Manuel Merillas eta Daniela Oemus iazko garaileak.
2024/05/16 - 19:57
Ia 1.000 korrikalari izango dira Zegama-Azkorri mendi-lasterketan
Zegama-Aizkorri lasterketa maiatzaren 26an jokatuko da, eta, besteak beste, han izango dira Kilian Jornet -berak dauka lasterketako markarik onena- eta Manuel Merillas eta Daniela Oemus iazko garaileak.
2024/05/13 - 11:31
Gemma Arenas eta Miguel Heras nagusi, Domusa Teknik mendi-lasterketan
Gemma Arenas eta Miguel Heras korrikalariek irabazi zuten aurtengo Domusa Teknik mendi-lasterketa, Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama arteko ibilbidean. Mayi Mugikak eta Oihana Azkorbebeitiak osatu zuten nesken podiuma; gizonezkoena, berriz, Alvaro Ramosek eta Goar Lopetegik.
2024/04/30 - 16:46
Juan del Campo, Aingeru Garai eta Ander Mintegi eskiatzaileak, igandeko ''Helmuga'' saioko protagonistak
Hiru euskal eskiatzailek hartuko dute hitza igande honetako "Helmuga" saioan. Juan del Campo, Aingeru Garai eta Ander Mintegi elkarrizketatuko dituzte ETB1eko saioan, igande goizean.
2024/04/14 - 14:00
Javi Dominguez, katedraduna lanean zein mendian
Javi Dominguez mendi korrikalaria elkarrizketatu dugu "Helmuga" saioan. Lana, kirola eta familia uztartzeak zer dakarren kontatu digu, baita mendian zer sentitzen duen ere.
2024/04/09 - 15:45
Javi Dominguez mendi korrikalaria, igandeko ''Helmuga'' saioan
Javi Dominguez mendi korrikalari gasteiztarra izango da igande honetako protagonista ETB1eko "Helmuga" saioan. Mendian korrika egiteak zer ematen dion kontatuko du, besteak beste.
2024/03/24 - 13:00
Ainhize Belar, eskaladarekin maiteminduta
Ikasketak eta eskalada uztartzen ditu Ainhize Belar eskalatzaileak. Etorkizuneko erronkei ilusioz begiratzen die bizkaitarrak, eta Josune Bereziarturen markak gainditzeko asmoa erakutsi du.
2024/03/19 - 13:38
Ainhize Belar eskalatzailearen erronkak, igandeko ''Helmuga'' saioan
Ikasketek tartea uzten diotenean eskaladan aritzen da Ainhize Belar bizkaitarra. Aurrean dituen erronkak zeintzun diren azalduko du, besteak beste, igandeko "Helmuga" saioan, ETB1en.
2024/02/23 - 10:34
Imanol Rojo, oztopo guztien gainetik
Imanol Rojo eskiatzailea hutsetik hasi da aurten Munduko Kopan lehiatzen, etxekoen babesarekin. Eskia eta bere bizimodua nola bizi dituen kontatuko du igandeko "Helmuga" saioan.
2024/02/20 - 15:04
Imanol Rojo iraupen eskiatzailearen abentura Munduko Kopan, igandeko ''Helmuga''n
Imanol Rojo eskiatzailea hutsetik hasi da aurten Munduko Kopan lehiatzen, etxekoen babesarekin. Eskia eta bere bizimodua nola bizi dituen kontatuko du igandeko "Helmuga" saioan.
2024/02/15 - 20:49
''Kirol Mitoak ''erakusketak ikusgarri jarraitzen du Gasteizko Europako Biltzar Jauregian
Gasteizko Europako Biltzar Jauregia kirolzaleentzako topagune bilakatu da, izan ere, bertan kirol munduko 200 objektu interesgarri daude ikusgai. Erakusketa otsailaren 25era arte egongo da zabalik.
2024/02/11 - 13:00
Amaiur Peak: euskal mendizaleen talde batek Indiako Himalaian izandako esperientzia
Euskal Herriko mendizale talde batek Indiako Himalaiara egindako espedizioaren nondik norakoak ikusi ditugu 'Helmuga' saioan.
2024/02/06 - 20:52
Amaiur Peak: euskal mendizaleen talde batek Indiako Himalayan izandako esperientzia
Igandean, "Helmuga" saioan, Euskal Herriko mendizale batzuek Indiako Himalayan bizi izandakoaren berri izango dugu. 11:30ean hasiko da "Helmuga", ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/02/01 - 20:18
Kilian Jornet aurtengo Zegama-Aizkorrin izango da
Korrikalari katalanak aurten lehiatuko dituen lasterketak zeintzuk izango diren jakinarazi du, eta horien artean dago Zegama-Aizkorri. Dagoeneko hamar aldiz irabazi du Gipuzkoako mendi lasterketa, eta berea da errekorra.
2024/01/19 - 18:47
Alex Txikon etxean da dagoeneko
Lemoarra irribarretsu iritsi da Loiuko aireportura, eguerdian, Annapurnako gailurrera iristeko neguko espedizioa bertan behera utzi ondoren. Hirugarren kanpamentuan materiala galdu ostean, ezin izan zuen aurrera jarraitu. Hala ere, burututako urtea "modu positiboan" baloratu du.