Marcelino Garcia Toral
2021/03/05 - 17:34
Lezamako harrera eta Jose Angel Iribarrek egindako ongietorri berezia
Athleticeko zale talde batek harrera egin die Athleticeko jokalariei eta teknikariei Lezamako kirol instalazioetan. Barruan, Jose Angel Iribar atera zaie, finalean sartzeagatik zoriontzeko.
2021/03/05 - 13:30
... eta Villalibrek tronpeta jo zuen berriro
Jokalariek kantuan eta dantzan ospatu zuten finerako sailkapena zelai erdian. Ondoren, aldagelan, Asier Villalibrek bere tronpeta ospetsua atera eta jo zuen.
2021/03/05 - 02:01
Marcelino: ''Jokalari hauek Athleticen historian sartu dira''
Marcelino García Toral Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Levanteren aurka Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan lortu duen garaipenaren analisia egin du. (gaztelaniaz)
2021/03/05 - 01:46
Levanteren aurkako finalerdiko irudirik onenak
Athleticek Levante kanporatu du Errege Kopako finalerdietan eta Bartzelona izango du aurkari finalean.
2021/03/05 - 01:03
Jokalarien ospakizuna partida amaitu eta berehala
Athleticeko jokalariek gogotik ospatu dute zelaian Kopako finalerako sailkapena, Levante finalerdietan kanporatu ostean.
2021/03/04 - 21:30
Iñigo Martinezi jokatzeko premiazko neurri kautelarra ukatu diote
Kirolaren Administrazio Auzitegiak (TAD) ez du onartu Athleticek goizean aurkeztutako eskaera eta, ondorioz, jokalariak ez du Levanteren aurka jokatuko.
2021/03/04 - 17:26
Athleticek hirugarren finala nahi du
Talde zuri-gorriak joaneko partidako banakoa gainditu behar du Errege Kopako finalerako sailkatzeko.
2021/03/04 - 15:40
Athleticek Iñigo Martinez jokatzeko premiazko neurri kautelarra eskatu du
Kirolaren Administrazio Auzitegiak (TAD) Iñigo Martinezen errekurtsoa goizean atzera bota du
2021/03/03 - 20:23
Iñigo Martinezen zigorrari helegitea jarri eta kautelaz etetea eskatu du Athleticek
Lehiaketa Batzordeak lau partidako zigorra ezarri dio du Ondarroako atzelaria, eta horrek Errege Kopako itzulerako partidan egotea galaraziko lioke.
2021/03/03 - 15:44
Marcelino: ''Sorpresa hartu dugu, egia esan''
Talde zuri-gorriko entrenatzailearentzat ez dute erabaki justua hartu, "ez zait bidezkoa iruditzen 4 partidako zigorra ezartzea Iñigo Martinezi horregatik".
2021/02/25 - 15:16
Marcelino: ''Garaipenaren bideari heldu nahi diogu berriro''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Athleticek Levanteri egingo dio bisita ostiralean, LaLigako 25. jardunaldio partidan.
2021/02/22 - 00:04
Athleticek berdinketa baino ezin izan du lortu Vila-realen aurka (1-1)
Gerard Morenok aurretik jarri ditu bisitariak, baina Berenguerrek partida orekatzea lortu du atsedenaldira iritsi aurretik, eta markagailua ez da gehiago mugitu.
2021/02/21 - 01:24
Elizegiren bigarren saiakera Athleticen kontuak aurrera ateratzeko
Ezohiko Batzarra egingo du klub zuri-gorriak igande honetan, duela ia bi hilabete bazkideek errefusatu egin baitzituzten Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako proposamenak.
2021/02/20 - 20:20
Marcelino: ''Vila-reali irabazita, gora begiratzeko aukera izango dugu''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Athleticek Unai Emeryren Vila-real taldea hartuko du San Mamesen, 2020-2021eko LaLigako 24. jardunaldian.
2021/02/17 - 12:18
Alex Berenguerren gola Cadiz - Athletic partidan, 17 pase eman ondoren
Athleticek 0-4 irabazi zion Cadizi 23. jardunaldian, neurketa ederra jokatuta. Horren erakusgarri zuri-gorrien hirugarren gola izan zen, Berenguerren golarekin amaitu arte 17 pase kateatu zituena.
2021/02/15 - 23:54
Athleticek garaipen samurra erdietsi du Cadizen aurka (0-4)
Zuri-gorriak andaluziarrak baino askoz gehiago izan dira, eta 4. minuturako aurretik jarri dira. Berenguer (2), Unai Lopez (1) eta Williams (1) izan dira partidako golegileak.
2021/02/14 - 20:21
Marcelino: ''Irabazi beharra dugu, garaipen bakarra lortu dugu etxetik kanpo''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Athleticek Cadizen aurka jokatuko du Ramon de Carranza zelaian, LaLigako 23. jardunaldian.
2021/02/12 - 02:11
Marcelino: ''Kanporaketa hasieran baino zailago dago, baina irabazi dezakegu''
Marcelino García Toral Athleticeko entrenatzaileak Levanteren aurka Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan lortutako berdinketaren (1-1) analisia egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/02/10 - 20:17
Marcelino: ''Gure helburua da itzuliko neurketarako emaitza on bat lortzea''
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Levanteren aurka ostegunean jokatuko duen Errege Kopako finalerditako joaneko partidari buruz hitz egin du.
2021/02/07 - 19:18
Puntu bana Athletic eta Valentziarentzat, partida bizia jokatuta (1-1)
Hugo Guillemonek bere atean egindako golak aurretik jarri ditu bilbotarrak 42. minutuan, baina Paulistak banakoa egin du 65.ean.