Marcelino Garcia Toral
2021/05/09 - 01:40
Osasunak mailari eustea ospatu eta bilbotarren Europarako ilusioa zapuztu du (2-2)
Gorritxoek eta zuri-gorriek berdindu egin dute San Mamesen erritmo handiko partidan: etxekoak birritan aurreratu dira eta bisitariek beste hainbestetan orekatu dute markagailua.
2021/05/04 - 11:45
Marcelinok geratzen diren lau partidak irabazi nahi ditu
Athleticek 0-1 irabazi zion Sevillari Sanchez Pizjuan futbol-zelaian. Liga amaitzeko lau partida falta direnean Europako postuak 6 puntura dituzte zuri-gorriek. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2021/05/04 - 01:25
Athleticek garaipena lortu du Pizjuanen, eta Sevillaren ilusioak izoztu ditu
Iñaki Williamsek 90. minutuan bikain amaitutako kontraeraso batek hiru puntuak eman dizkio talde zuri-gorriari.
2021/05/02 - 13:55
''Berdindutako partiden kopuruak kalte egin digu, eta horrek amorrua ematen du''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Athleticek liga irabazteko lehian sartuta dagoen Sevillaren aurka jokatuko du astelehenean Pizjuanen, LaLigako 34. jardunaldian.
2021/04/27 - 21:46
Marcelinok ''partida zaila'' aurreikusten du Valladoliden aurka
Athleticek Valladolid izango du aurkari gaur Ligako 33. jardunaldiko atzeratutako partidan. Talde zuri-gorriko entrenatzaileak neurketaz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/04/26 - 01:30
Berdinketak ahaztu eta liderrari irabazi dio Athleticek (2-1)
Berenguerrek, lehen zatian, eta Iñigo Martinezek partidaren azken txanpan sartutako golek hiru puntuak ematen dizkiote talde zuri-gorriari.
2021/04/24 - 13:34
Marcelino: ''Liderrari irabazteak bultzada handia emango liguke''
Athleticek Atletico Madril hartuko du igandean, San Mamesen, LaLigako 32. jardunaldiko partidan.
2021/04/21 - 00:02
Arrasatek, Marcelinok eta Callejak, Superligari buruz duten iritzia plazaratu dute
Jagoba Arrasate (Osasuna), Marcelino Garcia Toral (Athletic Club) eta Javier Calleja (Alaves) entrenatzaileek Superligari buruz hitz egin dute.
2021/04/20 - 23:47
Marcelino: ''Altxatzea eta daukagun guztia ematea da gure ideia''
Athleticek Ligako partida jokatuko du Betisen aurka asteazken honetan eta Marcelino Garcia Toral talde zuri-gorriko entrenatzaileak neurketa horri buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/04/18 - 02:32
''Final bat irabazteko lehiatu egin behar da, eta guk gaur ez dugu horrelakorik egin''
Athleticeko entrenatzaileak bere gain hartu du porrotaren erantzukizun osoa, zuri-gorriek Bartzelonaren aurka galdutako finalean.
2021/04/18 - 01:21
Bigarrenean ere, agur Kopari (0-4)
Athleticek Errege Kopako bigarren finala galdu du bi asteren buruan, oraingoan, Bartzelonaren aurka. Kataluniarrek lau gol egin dituzte 12 minutuan, 60. minututik 72. minutura bitartean.
2021/04/17 - 01:07
Athletic eta Barça taldeetako kapitainak eta entrenatzaileak, Koparekin
Iker Muniain Athleticeko kapitainak, Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak, Leo Messi Barçako kapitainak eta Ronald Koeman teknikariak, Errege Kopako finalaren aurreko argazki ofiziala atera dute.
2021/04/16 - 23:27
''Irabazteko aukerark izateko, buruarekin eta bihotzarekin eta ondo jokatu behar dugu''
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak, larunbateko Bartzelonaren aurkako Errege Kopako finalari buruz hitrz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/04/16 - 20:17
Athletic-Bartzelona, titulua irabazteko bigarren aukera bilbotarrentzat
Lehoiek Realaren aurka duela 15 egun galdutako 2020ko Errege Kopa ahaztu nahi dute; kataluniarrek, berriz, Ronald Koeman entrenatzaile dutenetik lehen titulua irabaztea.
2021/04/16 - 07:42
2021eko Kopako finala
Galeria honetan 2021eko apirilaren 17an Sevillako Cartuja estadioan Athletic eta Bartzelonaren artean jokatutako Errege Kopako finalarekin zerikusia duten irudiak aurkituko dituzu.
2021/04/14 - 14:27
Jokalari guztiak izan ditu gaur Marcelinok
Nahiz eta Yuri eta Yeray oraindik euren ehuneko ehunean egon ez, taldekideekin aritu dira gaurko lan saioan Lezaman. Marcelino larunbateko partida prestatzen ari da.
2021/04/11 - 21:09
Yurik eta Yerayk zalantza izaten jarraitzen dute Kopako finalerako
Astean zehar zer bilakaera izaten duten ikusi beharko da Barçaren kontra arituko diren ala ez jakiteko. Oier Zarraga eta Peru Nolaskoain baja konfirmatuak dira.
2021/04/10 - 21:52
''Badakigu zer ez dugun errepikatu behar; gure xede bakarra irabaztea da''
Athleticeko entrenatzaileak onartu duenez, Athleticek gauza asko egin beharko ditu ondo, eta hutsegiteak saihestu, "faborito argia" den Bartzelonari irabazteko.
2021/04/10 - 21:38
Marcelino: ''Baloi asko galdu ditugu, eta horrek ahuldu egiten gaitu''
Athleticek hutsean berdindu du Alavesekin, San Mamesen jokatutako euskal derbian.
2021/04/10 - 20:18
Aukerak bai baina golik ez, Athletic-Alaves derbian (0-0)
Bilbotarrek eta gasteiztarrek hutsean berdindu dute, baina epaileak bi gol baliogabetu dizkio Alavesi Javier Calleja entrenatzailearen estreinekoan.