Maialen Chourraut
2023/09/23 - 17:14
Maialen Chourrautek ez du lortu K-1eko finalean sartzea
Lasartearrak 15. postuan amaitu du finalerdia, erremonteetako batean pala trabatuta geratu eta 15 segundo galduta.
2023/09/21 - 22:58
Chourrautek eta Echanizek finalerdietarako txartela lortu dute
Maialen Chourraut eta Pau Echaniz Basque Teameko piraguistek kayakeko finalerdietarako txartela lortu dute Lee Valleyko Munduko Txapelketan. Aldiz, Olatz Arreguik ez du pasatzea lortu.
2023/09/19 - 17:34
Maialen Chourrautek eta Olatz Arreguik zilarrezko domina irabazi dute eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan
Lee Valleyn ari dira jokatzen Munduko Txapelketa, Londresen, eta Chourrautek eta Arreguik Laia Sorribesekin batera lortu dute zilarrezko domina, K1ean. Kanoetan, Klara Olazabalek eta Miren Lazkanok laugarren postua erdietsi dute. Denak dira Basque Teamekoak.
2023/07/02 - 23:00
Chourrautek ez ditu final-laurdenak gainditu kayak krosean eta Lazkano C1eko finaletik at geratu da
Chourraut hirugarren helmugaratu da, Lilik eta Wegmanen atzetik. Lazkano, berriz, ez da 10 onenen artean sartu, eta 18. postuan geratu da.
2023/07/01 - 22:36
Echanizek 8. bukatu du K1eko finala eta Chourraut errondaz igaro da kayak krosseko erlojupekoan
Miren Lazkanok, Olatz Arreguik eta Pau Echanizek ez dute txartela lortu erlojupekoan, eta Chourraut finalik gabe geratu da K1ean.
2023/06/30 - 01:03
Pau Echanizek urrea irabazi du eslalon piraguismoko K1eko patruilen proban
Banakako lehiaketan, Maialen Chourraut eta Pau Echaniz finalerdietara pasa dira eta Olatz Arregui kanporatuta geratu da.
2023/06/21 - 14:38
Euskal Herriko 24 kirolari arituko dira, asteazkenetik, Poloniako Europako Jokoetan
Krakovian eta Polonia Txikiko beste toki batzuetan jokatuko dituzte, uztailaren 2ra arte (Krakovia Polonia Txikiko hiriburua da). Hirugarren aldiz egingo dituzte Europako Jokoak, eta kirol batzuetan Europako Txapelketarako eta Olinpiar Jokoetarako tokiak izango dira jokoan.
2022/07/31 - 23:13
Maialen Chourrautek ezustekoa eman, eta bederatzigarren sailkatu da Extreme proban
Lasartearrak K-1ean 5. postua eta Extreme modalitatean 9. postua lortu ditu Augsburgeko Mundialetan. Chourraut pozik dago goi-mailako lehiaketara bueltan emandako mailarekin.
2022/07/31 - 19:07
Maialen Chourraut eta Miren Lazkano, Extreme modalitateko finalaurrekoetatik kanpo
Proba honetan kanpoan geratu ostean, agur esan diote Munduko Slalom Txapelketei.
2022/07/30 - 22:49
Maialen Chourrautek bosgarren postua lortu du Munduko Txapelketan
Gipuzkoarrak espero ez zuen emaitza lortu du Kayak proban. Gainera, extreme modalitatean fase finalerako sailkatu da. Miren Lazkanok ere sailkapena lortu du eta bihar lehiatuko dira.
2022/07/30 - 15:15
Maialen Chourraut, bosgarren Munduko Piraguismo Txapelketan
Bestalde, Joan Crespo donostiarra finalaren atarian geratu da ostiral honetan finalerdietarako txartela lortu ondoren.
2022/07/28 - 22:30
Chourraut eta Crespo, Munduko txapelketako finalerdietara
Lesioak atzean utzita Chourraut Munduko Txapelketan itzuli da lehiara berriz. Bere errendimendu onenetik urrun dago, baina hala ere hurrengo fasera igaro da. Joan Crespo donostiarra ere ebakuntza batetik dator, baina dena emateko prest dirudi.
2022/07/27 - 18:10
Euskal ordezkariek ekin diote Piraguismoko Munduko Txapelketari, Alemanian
Augsburgen jokatzen ari da, eta bertan parte hartuko dute Basque Teameko Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Joan Crespo, Miren Lazkano, Klara Olazabal eta Olatz Arreguik
2022/06/11 - 01:16
Maialen Chourraut eta Lucas Eguibar, kirola eta enpresari buruzko jardunaldi batzuetako protagonista
Basque Team fundazioak “Kirola eta enpresa pandemia osteko gestioa” izeneko jardunaldia antolatu du Donostian, bertan, besteak beste, Maialen Chourraut eta Lucas Eguibar izan dira. Nola dauden galdetu diegu. Donostiarra, ebakuntzatik osatzen ari da; lasartearra, berriz, ur bizietarako prestatzen.
2021/12/25 - 15:48
Euskal kirolarien lorpenak
Jon Rahm, Maialen Chourraut, Iñigo Llopis, Kerman Lejarraga, Pou anaiak, Super Amara Bera Bera....
2021/11/04 - 14:02
Maialen Chourraut: "Egunero egin behar da lan hobetzea lortzeko"
Olinpiadetan hiru domina irabazi dituelarik, bere kirol ibilbidea errepasatuko du. Maialen Chourrautek dioenez, "inoiz" ez zuen pentsatu piraguismoan aritzea.
2021/08/08 - 22:15
Hiru domina eta zortzi diploma, euskal kirolarientzat
Aho zapore gozoa izan dute Tokio 2020 Olinpiar Jokoek euskal kirolarientzat. Zilarrezko domina bi eta brontzezko bat irabazi du dituzte guztira.
2021/08/08 - 11:06
Noiz eta zer ordutan lehiatuko dira euskal kirolariak Tokioko Olinpiar Jokoetan?
Partaidetza zabala izango du euskal kirolak Tokioko Olinpiar Jokoetan. 33 kirolari izango dira, guztira, 14 espezialitatetan banatuta.
2021/08/03 - 23:04
Maialen Chourrautek harrera beroa jaso du Lasarte-Orian
Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen Maialen Chourrautek piraguismo K1 mailan. Ordutik, hainbat harrera egin dizkiote, baina Lasarte-Oriakoa berezia izan da, bere jaioterria baita.
2021/07/29 - 21:12
Maialen Chourraut zilarrezko dominadunari harrera egin diote Donostian
Kirolari gipuzkoarrak eta Xabier Etxaniz entrenatzaile eta senarrak Club Atlético San Sebastianeko kideen omenaldia jaso du Kontxako hondartzan.