Lieja-Bastogne-Lieja
2022/04/24 - 17:32
Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan izandako eroriko handia
Tropel nagusiaren aurreko aldean izandako erorikoak txirrindulari ugari harrapatu ditu. Batzuek etxeratko bidea hartu behar izan dute, kolpeen ondorioz.
2022/04/24 - 15:35
Van Vleutenek bigarrenez irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa
Movistar taldeko 39 urteko txirrindulariak 3 ordu, 52 minutu eta 32 segundotan egin ditu ibilbideko 142,1 kilometroak. Grace Brown bigarren izan da, eta Demi Vollerin, hirugarren. Ane Santesteban 17. postuan helmugaratu da.
2022/04/23 - 18:14
Valverdek Eddy Merckxen marka berdindu nahi du, Pogaçar iazko irabazlearen azken orduko baja duen edizioan
Lieja-Bastogne-Lieja zuzenean jarraitzeko aukera izango da, igande honetan, ETBn eta eitb.eus-en.
2022/01/19 - 00:16
Kern Pharma taldeak Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan parte hartuko du
UCI ProTeam mailako talde nafarrak Belgikako klasikoan parte hartzeko gonbidapena jaso du.
2022/01/12 - 14:37
Roglicek Itzulia sartu du Tourrerako bere bidean
Apirilaren 4a eta 9a bitartean, Itzulian egongo da berriro Primoz Roglic, eta iaz irabazitako titulua defendatuko du.
2021/04/25 - 19:19
Pogacarrek bereganatu du Liejako klasikoa, Alaphilipperi gailenduta
Lasterketa esprintean erabaki da, ihes eginda helmugaratu den bosteko baten artean. Bertan zeuden Valverde, Woods eta Gaudu ere.
2021/04/25 - 18:02
Demi Volleringek bereganatu du Lieja, esprintean Van Vleuten menderatuta
Anne van der Breggen taldekidearen lana aprobetxatu du iheslarien bostekoan nagusitzeko.
2021/04/25 - 17:19
Demi Volleringek irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja, esprintean Van Vleuten gaindituta
Demi Vollering herbeheretarrak (SD Worx) esprintean irabazi du Lieja-Bastoña-Lieja lasterketa, Annemiek Van Vleuten (Movistar) herrikidearen aurretik, 140 kilometroko ibilbidea bete ostean.
2020/10/04 - 17:49
Deignanek irabazi du Liege-Bastogne-Liege
Elizabeth Deignan britainiarrak (Trek-Segafredo), denboraldiko hirugarren garaipena erdietsiz. Haren atzetik sartu dira Grace Brown eta Ellen van Dijik taldekidea.
2020/06/26 - 22:41
Goi-mailako txirrindularitza EiTBn, udan eta udazkenean
Uztailaren 28an hasiko dira emanaldiak Burgosko Itzuliarekin batera, eta haren atzetik helduko dira World Tourreko hainbat lasterketa, tartean, Frantziako Itzulia edota Italiako Giroa.
2020/05/06 - 12:07
Txirrindularitzako egutegi berria
UCIk egutegi ofiziala iragarri du jada.
2019/04/26 - 12:52
Mikel Landa Lieja-Bastogne-Liejan izango da
Arabarra Alejandro Valverderi laguntzeko xedearekin izango da, murtziarrak Liejan bere bosgarren garaipena lor dezan.
2019/04/25 - 16:44
Wout Poels holandarra gailendu da Liejan
Samuel Sanchez laugarren izan da lau segundora, Zakarinen, Kreuziger eta 'Purito'ren aurretik.
2018/04/22 - 19:46
Bob Jungelsek irabazi du Lieja Bastogne Lieja lasterketa
Bigarren tokian Michael Woods kanadarra sartu da (EF-Drapac) eta hirugarrenean Romain Bardet frantziarra (AGR2 La Mondiale).
2015/04/27 - 13:54
Alejandro Valverde, garaile
Belgikako klasikoaren 101. edizioa ere irabazi du, bere hirugarrena. Julian Alaphilippe eta Joaquim 'Purito' Rodriguez bigarren eta hirugarren helmugaratu dira.
2015/04/26 - 18:58
LIEJA-BASTOGNE-LIEJA | Berriro ere Valverde
Murtziako txirrindularia sasoian dago eta beste garaipen ikusgarri bat erdietsi du Belgikako klasikoa irabazita, bere hirugarrena