Labrit frontoia
2023/03/29 - 17:59
Zabala-Gaskue eta Larrazabal-Eskiroz bikoteek Promozio mailako finalerako materiala hautatu dute
Finala Labriten jokatuko dute, larunbatean. Larrazabal eta Eskiroz Binakako Txapelketan ibili dira, beste pilotari batzuen ordez, baina Zabalak eta Gaskuek maila oso ona eman dute txapelketan.
2023/03/25 - 22:31
Peñak eta Mariezkurrenak garaipenarekin amaitu dute Binakako Txapelketa (22-19)
Jon Ander Peñak eta Jon Mariezkurrenak osatutako bikoteak, ezer jokoan izan gabe, 22-19 irabazi die Artola eta Eskirozi, Laso eta Imazen ordez jokatu dutenak.
2023/03/22 - 17:23
Aukera polita Artolarentzat eta Eskirozentzat Labriten
Artolak eta Eskirozek jokatuko dute Lasoren eta Imazen ordez Peña II-Mariezkurrena II bikotearen aurka Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken jardunaldiko partida, larunbatean, Labriten. Bi bikoteek materiala aukeratu dute jada.
2023/03/21 - 19:54
Laso eta Imaz, finalerako sailkatuta, baja izango dira larunbatean Labriten
Bere lekua Iñaki Artolak eta Iosu Eskirozek hartuko dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian Peña-Mariezkurrenaren aurka jokatzeko.
2023/03/18 - 21:53
Laso eta Imaz, finaletik oso hurbil Elordi eta Zabaleta garaituta (22-19)
Unai Laso eta Ander Imaz pilotariek osatutako bikoteak bigarren garaipena lortu du Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan, eta ia erabakita utzi dute final handirako lehen txartela.
2023/03/15 - 18:27
Elordi-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteek Labriteko partidarako materiala aukeratu dute
Larunbatean, martxoaren 18an, Labrit pilotalekuan ariko dira nor baino nor Elordi-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldiko partidan. Jada, neurketa horretarako materiala hautatu dute.
2023/03/11 - 23:38
Elordik eta Zabaletak sendo ekin diote finalerdietako ligaxkari (22-14)
Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak Binakakoaren Finalerdietako ligaxkako lehen puntua erdietsi dute Labriten, Jon Ander Peña eta Jon Mariezkurrenaren aurka. Lehendabiziko ligaxkan lehen postuan amaitu ostean, Elordik eta Zabaletak sendo jarraitzen dutela erakutsi dute.
2023/03/09 - 18:58
Agirrek kontratua berritu du Baikorekin
Agirrek larunbat honetan bertan jokatuko du Labriten, Albisurekin batera, Urrutikoetxea-Iztuetaren aurka, Binakako Txapelketako finalaurreko partidaren aurretik.
2023/03/08 - 16:49
Elordi-Zabaleta vs Peña II-Mariezkurrena II, jotzaileen arteko lehia larunbatean, Labriten
Binakako Txapelketak finalerdietako ligaxkako lehen partida izango du larunbatean, Labriten. Bertan, Elordi-Zabaleta vs Peña II-Mariezkurrena II izango dira aurrez aurre, hau da, txapelketako bi atzelari indartsuenak izango dira aurre aurre.
2023/02/27 - 16:21
Zornotzak, Zumaiak eta Bilbok hartuko dituzte Binakako play-offak
Asteburu honetan erabakiko da zein bikote sailkatuko diren txapelketako finalerdietako ligaxkan Elordi-Zabaleta eta Altuna-Tolosa bikoteekin batera aritzeko.
2023/02/25 - 21:52
Irribarriak eta Rezustak hirugarren postua ziurtatu dute; Jaka-Arangurenek liderrak garaitu dituzte
Irribarriak eta Rezustak 22-10 irabazi dute Peña II.a eta Mariezkurrenaren aurka eta P.Etxeberria eta Rezustarentzat 3. postua ziurtatu dute. Valladoliden, berriz, Jakak eta Arangurenek Elordi eta Zabaleta menderatu dituzte (22-18)
2023/02/18 - 22:17
P.Etxeberria eta Rezusta play-offerako sailkatu dira Laso-Eskirozi irabazita
Urdinak aurretik joan dira partidaren hasieran. 5 eta 6 tantoko aldea lortu dute. Gorriak, baina, 17-18 hurbiltzea lortu dute. Hala ere, urdinek ez zuten puntua galdu nahi eta azkenean 22-17 nagusitu dira.
2023/02/16 - 17:35
Peio Etxeberriak ez du Laso eta Eskirozen aurka jokatuko; Irribarriak ordezkatuko du
Nafarra baja izango da "eskuetako gaitzagatik", eskuineko eskuari eragiten diona.
2023/02/15 - 20:10
Partida erabakigarriak jokatuko dira Labriten eta Beotibarren
Ligaxka azken txanpan sartu da, eta 13. jardunaldian neurketa erabakigarriak jokatuko dira. Labriten, larunbatean, Laso-Eskiroz eta P. Etxeberria-Rezusta bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago. Beotibarren, asteartean, Peña II.a-Maruiezkurrena II.a eta Ezkurdia-Martija bikoteek jokatuko dute.
2023/02/13 - 18:02
Larrazabalek eta Eskirozek berriro ordezkatuko dituzte Urrutikoetxea eta Imaz
Urrutik eta Imazek ez dituzte lesioak gainditu, beraz, aurreko jardunaldian euren ordez aritu ziren pilotariek lana bera izango dute.
2023/02/11 - 21:44
Altuna eta Tolosa finalerdietarako sailkatu dira Peña eta Mariezkurrena menderatuta (22-21)
Berdinketa ugari izan dira partidan zehar. Peña eta Mariezkurrena aurretik jarri dira (8-3) baina berriro berdindu da partida. Azkenean, Altunak eta Tolosak garaipena bereganatu dute.
2023/02/04 - 21:40
Jakak eta Arangurenek txapelketako bigarren garaipena lortu dute (22-16)
Bikotea Binakako Txapelketako azken sailkatua da, eta orain arte garaipen bakarra zuten lortua. Larunbat honetan 22-16 nagusitu zaie P. Etxeberria eta Rezustari, hasiera parekatua izan duen partidan.
2023/01/28 - 21:55
Elordi eta Zabaletak bolada onean jarraitzen dute, P. Etxeberria eta Rezusta ere garaituta (22-18)
Sailkapeneko liderrek erraz menderatu dituzte aurkariak, 10 puntuko aldea ere lortuz. Azken unean Etxeberria eta Rezustak ia ezustekoa eman arren, ez dute irabaztea lortu.
2023/01/21 - 21:45
Altuna III.a-Tolosa, garaile P. Etxeberria-Rezustaren aurka (22-12)
Lehia zuzena zen Labritekoa. Lehen zatian partida berdindua izan bada ere, Altuna eta Tolosa aurretik joan dira etenaldira. Aldageletatik bueltan, urdinek lau pilota galdu eta norgehiagoka hautsi egin da.
2023/01/14 - 22:35
Lasok eta Imazek 22 eta 16 irabazi diete Jakari eta Arangureni
Lasok eta Imazek Jaka eta Aranguren menderatu dituzte Labriten jokatu den partidan. Gorriak agintzen hasi dira baina 11ra berdindu dute urdinek. Azken berdinketa 16ra izan da. Azkenean, gorriak garaile.