Labrit frontoia
2024/02/16 - 17:24
Zabaletak jokatu egingo du Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partida
Jose Javier Zabaletak ezin izan zuen jokatu ligaxkako azken-aurreko jardunaldiko norgehiagoka, eskuineko izterrean min zuelako. Hala ere, hobeto dago jada, eta otsailaren 17an bikotea osatuko du Peio Etxeberriarekin, Artolaren eta Imazen kontrako lehian.
2024/02/10 - 21:15
Zabalak eta Martijak Artolaren eta Imazen bolada eten dute (12-22)
Txapelketako euren zazpigarren garaipena lortu dute, Labriten, azken sei partidak jarraian irabazi dituen bikotearen aurka.
2024/02/07 - 19:17
Artola-Imaz eta Zabala-Martija gustura larunbaterako material hautaketarekin
Binakako Txapelketako hamahirugarren jardunaldian Zabala-Martija eta Artola-Imaz aurrez aurre arituko dira larunbatean, Labrit frontoian. Bi bikoteak matematikoki play-offetarako sailkatuta egon arren, "gogotsu" agertu dira neurketara begira. Javi Zabalak ordezkatuko du beste behin Jokin Altuna.
2024/02/03 - 22:35
Ezkurdia eta Tolosa nagusitasunez gailendu zaizkio Peña-Albisu bikoteari (22-13)
Peñak eta Albisuk pilota asko galdu dituzte, eta partida hau galdu ostean, oraindik ez dute play-offerako txartela bermatuta. Ezkurdiak eta Tolosak, aldiz, bizirik jarraitzen dute, play-offera sailkatzeko aukerekin.
2024/01/27 - 21:19
Jaka eta Eskiroz, nagusi Peio Etxeberriaren eta Zabaletaren aurka (22-10)
Jose Javier Zabaletak ez du bere eguna izan. Arazo fisikoak direla medio, huts ugari egin ditu nafarrak. Jaka eta Eskiroz, aldiz, oso seguru aritu dira, eta merezita lortu dute garaipena.
2024/01/20 - 23:00
Artolak eta Imazek seigarren puntua eskuratu dute, Jaka eta Mariezkurrena aurkari (22-18)
Bikote irabazlea, horrenbestez, hirugarren postuan kokatu da, eta puntu batera du bigarren tokia.
2024/01/13 - 21:56
Artolak eta Imazek bosgarren puntua poltsikoratu dute Laso-Aranguren bikoteari 22 eta 14 irabazita
Artola-Imaz bikoteak mendean hartu ditu Laso eta Aranguren, 22-14ko emaitzarekin, Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko partidan. Hala, Artolak eta Imazek bosgarren garaipena eskuratu dute; Lasok eta Arangurenek, aldiz, sailkapeneko azken postuan segitzen dute, bi neurketa soilik irabazita.
2024/01/08 - 17:59
Tolosak, Zabalak, Bikuñak, Erostarbek eta Egigurenek kontratua berritu dute Asperekin
Xabi Tolosak, Iñigo Bikuñak, Javier Zabalak eta Xabi Erostarbek bi urtez luzatu dute. Julen Egiguren aurrelariak, berriz, urtebete gehiago jarraituko du.
2023/12/30 - 22:20
Jakak eta Mariezkurrenak seigarren garaipena bereganatu dute, Ezkurdia-Tolosa bikotea 14-22 mendean hartuta
Jaka eta Mariezkurrena II.a dira Binakako Txapelketako sailkapeneko liderrak. Labriten jokatutako 7. jardunaldiko partidan, garaipena bereganatu dute Ezkurdiaren eta Tolosaren kontra, 14-22ko emaitzarekin. Ezkurdia eta Tolosa sailkapeneko azkenak dira.
2023/12/23 - 21:35
Etxeberria-Zabaleta garaile (20-22), Jaka-Mariezkurrenaren aurka
Bi bikoteak berdinduta dira sailkapeneko buruan, launa garaipenekin, bosgarren jardunaldia jokatuta.
2023/12/23 - 20:59
Peio Etxeberriak atzamarrean min hartu duen jokaldia
Nafarrak bi aldiz joan behar izan du aldageletara, baina azkenean partida amaitu du, eta baita irabazi ere, Jose Javier Zabaletarekin batera. Datozen egunetan aztertuko dute lesioa zenbaterainokoa den.
2023/12/16 - 21:58
Lasok eta Arangurenek lehen puntua lortu dute Peña eta Albisuren aurka (22-16)
Labriten oso partida parekatua jokatu dute bi bikoteek, baina azken tantoetan Lasok eta Arangurenek mendean hartu dute jokoa, eta Binakako Txapelketako lehen garaipena lortu dute.
2023/12/09 - 21:45
Bigarren garaipena Etxeberria-Zabaleta bikotearentzat; Lasok eta Arangurenek irabazi barik segitzen dute
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak 13 eta 22 irabazi diote Unai Laso-Aitor Aranguren bikoteari Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partida.
2023/12/05 - 22:08
Pilota aukeraketak, Atano III.a eta Labrit pilotaleku eraberrituetan
Binakako Txapelketako 2. jardunaldiko azken partida hartuko du asteazkenean Atanio III.a pilotaleku donostiarrak, eta 3. jardunaldikoa Labrit iruindarrak.
2023/11/19 - 21:54
2023ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 19a bitartean jokatuko dute, eta finala Bilbon izango da, Bizkaia frontoian.
2023/11/04 - 00:38
2023ko Lau t'erdiko Promozio Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 11 bitartean jokatuko dute.
2023/07/14 - 22:23
Altuna eta Rezusta, Sanferminetako binakako txapeldunak
Altunak eta Rezustak irabazi dute San Fermin Torneoko binakako finala, Larrazabal eta Mariezkurrenari 22-11 irabazi ondoren.
2023/07/08 - 17:09
Zabaleta eta Gaminde, San Fermin Torneoko garaile
Goiuri Zabaletak eta Enara Gamindek Emakumezkoen Sanferminetako Master Cup Torneoa irabazi, eta txapela jantzi dute. Ezustekoa eman dute eta 22-17 irabazi diote Arrizabalaga-Oses bikoteari.
2023/07/08 - 15:12
Mariezkurrena eta Larrazabal nagusitu dira txapelketako lehen partidan
Gizonezkoen Sanferminetako Binakako Txapelketa bart hasi da eta Larrazabalek eta Mariezkurrenak 9 tantotan utzi dituzte Elordi eta Martija (9-22). Aitor Elordik ez du jokoan sartzerik izan eta Julen Martija errebotepean izan du ia une oro.
2023/07/07 - 21:29
Emakumezkoen Sanferminetako MasterCup Torneoa, larunbat honetan, eitb.eus-en eta ETB1en
Aldai-Bergara eta Garai-Galeano bikoteek hirugarren postuagatik neurtuko dituzte indarrak, eta ondoren Arrizabalaga-Oses eta Zabaleta-Gaminde finalean lehiatuko dira. Partidak zuzenean ikusi ahalko dira eitb.eus-en eta ETB1en.