Kilian Jornet
2026/03/16 - 17:12
Malen Osak eta Kilian Jornetek Zegama-Aizkorrin parte hartuko dute
Proba hamar aldiz irabazi duen korrikalari kataluniarrak eta iaz hirugarren eta 2024an bigarren izan zen oñatiarrak maiatzaren 17an irteeran izango direla baieztatu dute.
2025/05/20 - 00:50
Kilian Jornet eta Zegama elkarren eskutik hazi dira
Kataluniarrak ez du parte hartuko, aurten, Zegama-Aizkorrin, eta horrek zabaldu egiten du irabazlegaien zerrenda; izan ere, Jornetek hamaika aldiz irabazi du proba, 2024an azkenengoz.
2025/05/19 - 14:59
2025eko Zegama-Aizkorri, Kilian Jornet gabe, baina maila handiko parte-hartzaileekin
Dena prest dago 2025eko Zegama-Aizkorri mendi-lasterketarako. Maiatzaren 25ean, igandean egingo da. Aurten ez da Kilian Jornet egongo, baina goi-mailako parte-hartzea bermatuta dago.
2024/12/19 - 14:02
Kilian Jornet, mugetatik haratago
Abenduaren 22ko "Helmuga" saioan Kilian Jornet izan da protagonista. Duela gutxi gauzatu duen 'Alpine Connections' proiektuaren xehetasun guztiak azaldu ditu kataluniarrak.
2024/12/17 - 14:18
Kilian Jornetek Alpine Connections proiektuaren berri emango du igande honetako 'Helmuga' saioan
Kilian Jornet mendi-lasterkaria izango da protagonista abenduaren 22ko "Helmuga" saioan. Alpine Connections bere azken proiektuaren nondik norakoak izango ditu mintzagai. "Helmuga" igandero duzu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 11:30ean.
2024/09/03 - 22:45
Kilian Jornetek 4.000 metrotik gorako Alpeetako 82 mendiak lotu ditu, 19 egunean
"Alpine Connection" izeneko egitasmoan, Jornetek 16 etapa egin ditu, 1.207 kilometro; desnibel metatua 75.344 metrokoa izan da. Suitzan, Frantzian eta Italian ibili da, eta gain mitikoak igo ditu erronka honetan.
2024/05/26 - 16:03
Kilian Jornet eta Sylvia Nordskar, 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko garaileak
Jornet nagusitu da gizonezkoen mailan, 3 ordu, 38 minutu eta 8 segundoko marka eginda, Elazzaoui izan da bigarren eta Przedwojewski hirugarren. Emakumezkoetan, Nordskar izan da onena, 4 ordu, 29 minutu eta 13 segundoko markarekin, Malen Osa izan da bigarren eta Marta Martinez hirugarren.
2024/05/26 - 15:16
Kilian Jornet: ''Duela 17 urte irabazi nuen lehenengoz, eta berriz irabazi nahi nuen; giroa ikusgarria da''
Kilian Jornet 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko irabazleak EITB Mediarekin hitz egin du lasterketa bukatu ostean. Egindako lanarekin pozik azaldu da. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/02/01 - 20:18
Kilian Jornet aurtengo Zegama-Aizkorrin izango da
Korrikalari katalanak aurten lehiatuko dituen lasterketak zeintzuk izango diren jakinarazi du, eta horien artean dago Zegama-Aizkorri. Dagoeneko hamar aldiz irabazi du Gipuzkoako mendi lasterketa, eta berea da errekorra.
2023/10/15 - 14:43
Kilian Jornetek 3.000 metro baino gehiagoko 117 mendi igo ditu 8 egunetan
Kataluniako ultrakorrikalariak 485,65 kilometro korritu ditu Pirinioetan. Balentria horretan orotara pilatutako desnibela 43.000 metrokoa izan da.
2022/05/29 - 17:24
Kilian Jornet eta Nienke Brinkman garaile Zegama-Aizkorrin, aurreko markak hautsita
Jornet hamargarrenez gailendu da, bigarren Magrini italiarra izan da eta Merillas espainiarra hirugarren. Emakumezkoetan, Brinkmanek Maude Mathys faborito nagusia gainditu du. Hirugarren Sara Alonso donostiarra izan da.
2022/05/29 - 15:16
Kilian Jornetek 10. aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri lasterketa
Sabadellekoak hamargarren garaipena lortu du, lasterketa 3:36:41eko denborarekin amaituz, eta bederatzi minutuz gainditu du 2017an Stian Angermudek ezarritako errekorra.
2021/10/02 - 23:14
Kilian Jornet, garaile Salomon Ultra Pirineu lasterketan; Aritz Egea hamargarren izan da
Kilian Jornet kataluniarrak irabazi du larunbat honetan Salomon Ultra Pirineu proba, 10 ordu, 24 minutu eta 44 segundoko denbora eginda. Aritz Egea urretxuarra hamargarren postuan helmugaratu da 11:27:15eko denborarekin, garailearengandik ordubete eta bi minutura.
2021/08/19 - 16:46
Kilian Jorneten bideo ikusgarria
Kilian Jornet katalanak bideoa argiratu du bere sare sozialetan. Norvegian ikusten zaio korrikan, amildegi batean.
2020/05/21 - 11:30
Martinez de Irujo eta Kilian Jornet, asteburuko protagonistak
ETB Kantxan Abel Barriolaren hainbat partida emango dira, bai larunbateko saioan (18:00etan) eta igandean (17:00etan).
2019/06/02 - 14:00
Kilian Jornet eta Eli Anne Dvergsdal, jaun eta jabe Zegama-Aizkorri lasterketan
Bi mendi lasterkariek aise nagusitu dira aurtengo Gipuzkoako maratoian. Jornetek Zegamako bere 9. garaipena lortu du; Dvergsdalek, aldiz, lehenengoa.
2018/07/03 - 13:41
Kilian Jornet bueltan da
Sorbaldako arazoak eta beste lesio batzuk gainditu ostean, garaipenarekin itzuli da Kilian Jornet txapelketetara. Asteburu honetan Mont Blanceko maratoia irabazi du.
2018/03/02 - 12:23
Kilian Jornet: 'Pena da Txikonek bere ahalegina bertan behera uztea'
Munduko mendi korrikalaririk onena Bilbon izan da 'Kilian Jornet, path to Everest' dokumental aurkezteko. Bertan, Everestera sei egunetan egindako igoera bikoitza kontatzen du kataluniarrak.
2014/12/24 - 11:47
Kilian Jornetek marka berria ezarri du Aconcaguan
6.962 metroko altuera duen mendia igotzen eta jaisten azkarrena izan da lasterkari katalana.
2013/08/22 - 17:49
Kilian Jornetek marka ikusgarria lortu du Matterhornen
Jornetek 2 ordu eta 52 minutu eman ditu Cerviniatik gailurrera eta gailurretik Cerviniara, eta mendi mitikoko marka hautsi egin du.