Kataluniako Volta
2017/03/26 - 16:57
Azken etapa irabazita ospatu du Valverdek Voltako garaipena
Murtziarra jaun eta jabe izan da aurtengo edizioan, hiru etapa irabazi ditu eta bigarren postu bat ere lortu du.
2017/03/26 - 16:39
Azken etapako helmugaratze zirraragarria
Ohikoa denez, Montjuicera igoerak eman dio amaiera Kataluniako Voltari. Alejandro Valverde jaun eta jabe izan da aurtengo edizioan.
2017/03/25 - 18:36
Impey garaile esprintean, Valverde lider eta Froome burumakur
Alejandro Valverdek 53 segundoko aldea dauka orain sailkapen nagusian Alberto Contadorrekin, lasterketa amaitzeko etapa bakarra falta denean.
2017/03/25 - 18:19
Seigarren etapako azken kilometroak
Garaipena esrint estu batean erabaki da. Etapa gorabeheratsua izan dute txirrindulariek; Chris Froomek 20 minutu inguru galdu ditu.
2017/03/24 - 20:31
Alejandro Valverde da lider berria
Murtziarrak erakustaldia eman du Lo Porteko azken kilometroetan eta berak eraman du etapa garaipena Froomen eta Contadorren aurretik.
2017/03/24 - 18:57
Valverde: 'Hankak oso ondo nituela sentitu dut igoeran'
Kataluniako Voltako bosgarren etapan lortutako garaipena "berezia" dela azpimarratu du murtziarrak "azken astean gertatutako guztiarengatik". Valverde da orain Voltako lider berria.
2017/03/24 - 18:20
Valverde da lider berria, Lo Porten erakustaldia eman ostean
Movistarrekoa gailendu da 5. etapan, Chris Froomen eta Alberto Contadorren aurretik.
2017/03/23 - 18:56
Bouhannirentzat etapa, Van Garderenek lider jarraitzen du
Frantziarra azkarrena izan da Igualadako helmugako esprintean, Davide Cimolairen eta Daryl Impeyren aurretik.
2017/03/23 - 18:43
Etapako azken bi kilometroak
Kataluniako Boltako laugarren etapa esprintean erabaki da. Nacer Bouhanni frantziarra gailendu da, Davide Cimolairen aurretik.
2017/03/22 - 19:12
Alejandro Valverde: 'Azken metroak oso aproposak ziren niretzat'
Movistar taldeko txirrindulariak Daniel Martin (iazko garaileari) gainditu du esprintean La Molinako helmugan.
2017/03/22 - 18:16
Valverdek garaipena eman dio Movistarri
Murtziako txirrindulariak La Molinan irabazi du Daniel Martinen aurretik. BMC taldeko Van Garderen da lider berria.
2017/03/22 - 18:08
La Molinako igoeraren azken 2 kilometroak
Alejandro Valverdek irabazi du Kataluniako Itzuliko 3. etapa Daniel Martinen aurretik. BMC taldeko Van Garderen da lider berria.
2017/03/21 - 21:11
Taldekideei laguntzeagatik zigortu dute Jose Joaquin Rojas
Movistarrek taldekako erlojupekoa irabazi du, eta hasiera batean Rojas izan da liderra. Baina, etapa amaieran 3 minutuko zigorra jaso du taldekide biri laguntzeagatik eta Valverde jarri da lider.
2017/03/21 - 18:38
Movistar garaile, Rojas zigortuta eta Valverde da lider berria
Voltako bigarren etapa irabazi du Movistar taldeak. BMC izan da bigarren 2 segundora eta Sky hirugarren, 46 segundora. Rojas lider kokatu da, baina zigortu egin dute, eta Valverde da liderra.
2017/03/21 - 18:26
Taldekako erlojupekoaren laburpena
Bideo honetan ikus ditzakezu Kataluniako Voltako bigarren etapako unerik onenak. 41 kilometroko ibilbidea izan duen taldekako erlojupekoa izan da.
2017/03/20 - 18:08
Lehen etapako azken kilometroa
Astelehen honetan egin da Kataluniako Voltako lehen etapa eta esprint oso estuan erabaki da irabazlea. Bideo honetan ikus dezakezu azken kilometroa oso-osorik.
2017/03/20 - 18:08
Cimolaik, milimetroak tarteko, Bouhanni gainditu du
FDJ taldeko txirrindulariak gutxigatik erdietsi du garaipena Voltako lehen etapan Calellan.
2017/03/19 - 15:29
Voltak luxuzko parte-hartzea eta ibilbide berritua izango ditu
Lasterketa martxoaren 20tik 26ra artean egingo da. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte etapa guztiak, 15:35ean hasita. Azken etapa Bartzelonan jokatuko da, 12:00etatik aurrera.
2017/03/14 - 11:50
Kataluniako Itzulia, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en
Euskal Telebistak Volta eskainiko du martxoaren 20tik 26ra bitartean, zuzenean, 15:35ean hasita. Azken etapa Bartzelonan jokatuko da, 12:00etatik aurrera.
2017/03/13 - 18:47
Volta 2017ko etapak eta profilak
Igoera gogorrenak La Molinako eta Lo Porteko mendateak izango dira, hirugarren eta bosgarren etapetan.