Kataluniako Volta
2023/03/26 - 16:31
Roglicek irabazi du Kataluniako Volta; azken etapa, Evenepoelentzat
Montjuiceko zirkuituan Evenepoelek bereganatu du etapa, baina ezin izan dio abantaila atera Primoz Roglic itzuliiko irabazleari. Bi txirrindulariak batera helmugaratu dira, aste osoan izan duten lehia estuaren erakusgarri.
2023/03/25 - 20:28
2023ko Kataluniako Voltako 6. etapako laburpena
Kataluniako Voltako 102. edizioak atzean utzi du jada seigarren etapa. Grovesek bere bigarren etapa irabazi du, eta Roglicek lider jarraitzen du.
2023/03/25 - 18:33
Grovesek garaipen ikusgarria lortu du Molins de Rein, Bernalek lasterketa utzi duen egunean eroriko batengatik
Australiarrak Coquard frantziarra gainditu du seigarren etapako esprintean, gurpila zulatu ondoren posizioak aurreratuz. Egan Bernal kolonbiarrak erorikoa izan du 90 kilometroren faltan.
2023/03/24 - 20:27
2023ko Kataluniako Voltako 5. etapako laburpena
Kataluniako Voltako 102. edizioak atzean utzi du jada bosgarren etapa. Bi faboritoek lehia estua mantendu dute azken unera arte.
2023/03/24 - 18:44
Roglicek abantaila hartu du Evenepoelekiko Lo Porten
Horrela, Roglicek Kataluniako Voltako lider izaten jarraitzen du bosgarren etaparen ostean eta, gainera, 10 segundoko tartea du bigarren sailkatua den Evenepoelekiko.
2023/03/23 - 19:52
2023ko Kataluniako Voltako 4. etapako laburpena
Kataluniako Voltako 102. edizioak atzean utzi du jada laugarren etapa. Garailea esprintean erabaki da, eta faboritoek lidertzan jarraitzen dute.
2023/03/23 - 18:26
Grovesek laugarren etapa irabazi du helmugan esprint bikaina egin ostean
Australiarrak azken unean aurreratu du Bryan Coquard frantziarra etapa amaitu duen esprint jendetsuan.
2023/03/22 - 19:48
2023ko Kataluniako Voltako 3. etapako laburpena
Kataluniako Voltako 102. edizioak atzean utzi du jada hirugarren etapa. La Molinarako azken igoerak faboritoen arteko lehia zirraragarria eskaini du.
2023/03/22 - 19:30
Evenepoelek irabazi du La Molinan amaitutako etapa eta Roglic liderrarekin berdinduta dago sailkapen nagusian
Remco Evenepoelek bereganatu du Kalatuniako Voltako hirugarren etapa, azken metroetan Primoz Roglic mendean hartuta. Esloveniarrak lidertzari eutsi dio, baina belgikarrarekiko zuen abantaila galdu du.
2023/03/21 - 19:33
Kataluniako Voltako bigarren etapako laburpena
2023ko Kataluniako Volta lasterketak atzean utzi du jada bigarren etapa eta bideo honetan ikus ditzakezu momentu esanguratsuenak.
2023/03/21 - 19:05
Cicconek Vallterren irabazi du, eta Roglicek Voltako lehen postuan jarraitzen du; Landa laugarren sartu da
Trek-Segafredo taldeko txirrindulari italiarra Primoz Roglicekin eta Remco Evenepoelekin batera iritsi da helmugara, eta esprintean menderatu ditu. Landa ondo ibili da azken igoeran, eta sailkapen nagusian ere laugarren postuan jarri da.
2023/03/20 - 21:31
Kataluniako Voltako lehenengo etapako laburpena
Hasi da 2023ko Kataluniako Volta eta bideo honetan ikus ditzakezu momentu esanguratsuenak.
2023/03/20 - 19:50
Roglicek irabazi du Sant Feliu de Guixolsen eta Voltako lehen liderra da, Evenepoelen aurretik
Roglicek garaipena lortu du Evenepoelen aurkako esprinean eta bi txirrindulariek argi utzi dute lehen etapatik Volta irabazteko faboritoak direla.
2023/03/19 - 11:53
Roglic, Landa, Carapaz, Evenepoel eta Bernal, Kataluniako Voltan
Lasterketako 102. edizioa martxoaren 20tik 26ra artean jokatuko da. Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma euskal taldeek parte hartuko dute Voltan.
2023/03/19 - 11:35
Kataluniako Volta 2023: etapetako profilak, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Kataluniako Itzuliak ospe handia du. 2023koa astelehenean hasiko da, hilaren 20an, eta hurrengo igandean amaitu, hilaren 26an. Besteak beste, Roglic, Bernal, Evenepoel eta Mikel Landa izango dira, bai eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere.
2023/03/18 - 18:02
Egan Bernal Voltan berragertuko da
Kolonbiarra lehiatzera itzuliko da San Juaneko Itzulia seigarren etapan utzi ostean, belaunean min hartu baitzuen.
2023/02/09 - 19:09
Remco Evenepoelek Kataluniako Voltan hartuko du parte
Horrela, ortzadar-maillota berriro ikusi ahalko da Kataluniako errepideetan, lehen aldiz Alejandro Valverdek Voltako irteera hartu zuenetik, 2019ko edizioan munduko txapeldun gisa geratu ondoren.
2022/03/28 - 01:20
Sergio Higuitak irabazi du Kataluniako Volta
Sergio Higuita txirrindulari kolonbiarrak irabazi du 2022ko Volta. Bartzelonan hasi eta amaitu den azken egunean lidergoari eutsi dio. Andrea Bagiolik (Quick-Step) lortu du etaparen garaipena.
2022/03/27 - 19:40
Sergio Higuita, Volta 2022ko irabazlea
Montjuiceko zirkuituan jaso dituen erasoei ondo egin die aurre kolonbiarrak. Andrea Bagiolik lortu du garaipena azken etapan.
2022/03/27 - 17:31
Sonny Colbrelli txirrindularia Italian da Gironako ospitalea utzi ostean
Italiarrak bihotz-biriketako geldialdia izan zuen Kataluniako Voltako lehen etaparen amaieran. Larunbatean medikuaren alta jaso zuen Gironan.