Julen Martija
2022/09/25 - 22:44
Altuna eta Martija, San Mateo Feriako txapeldunak (22-15)
Jokin Altunak eta Julen Martijak San Mateo Feriako finala irabazi diete Erik Jakari eta Jon Mariezkurrenari. Bikote garaileak akats gutxi egin ditu eta sendotasun handia erakutsita txapela jantzi dute Altunak eta Martijak.
2022/09/23 - 14:54
Altuna III.a eta Martija, San Mateo Txapelketako finalerako aurkarien zain
Altunak eta Martijak San Mateo Txapelketako finalerako txartela lortu zuten Dario eta Zabaleta mendean hartuta (22-15). Beste multzoko Peña II.a-Albisu, Jaka-Mariezkurrena II.a eta Ezkurdia-Rezusta bikoteek finala jokatzeko aukerak dituzte.
2022/09/23 - 00:33
Altuna eta Martija, San Mateo Txapelketako lehen finalistak
Altuna III.ak eta Martijak 22-15 gainditu dituzte Dario eta Zabaleta. Altunak bosgarren finala du Logroñon. Ostiral honetan beste finalistak ezagutuko ditugu Jakak eta Mariezkurrenak Peña eta Albisuren aurka jokatuko duten partidan.
2022/09/21 - 18:28
Altuna eta Martijak aukerarik gabe utzi zituzten Urrutikoetxea eta Imaz (22-17)
Atzo gauean San Mateoetako A multzoko bigarren partidua jokatu zen Adarragan. Jokin Altunak eta Julen Martijak Mikel Urrutikoetxea eta Ander Imazi irabazi zieten, 22 eta 17. Horrela, bikote galtzailea txapelketatik kanpo geratu zen.
2022/09/08 - 21:27
Sei bikote San Mateo torneoan, horietako bat Dario-Zabaleta
San Mateo feria hilaren 18tik 25era jokatuko da. Zortzi jaialdi antolatu dituzte: zazpi, torneokoak eta zortzigarrena, ardoaren desafiokoa. Sei bikote arituko dira: A multzoan, Altuna-Martija, Dario-Zabaleta eta Urrutikoetxea-Imaz. B multzoan, Laso-Albisu, Ezkurdia-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena.
2022/08/23 - 18:31
Anbotok bereganatu du Bizkaia Torneoa, Gorbeiaren aurkako hiru finaletatik bi irabazita
Faboritoak ziren eta Altunaren lesioak are faboritoago egin zituen. Lehenengo bi partidak irabazita, txapelketa bereganatu dute gorriek. Peña II.ak, Urrutikoetxeak, Mariezkurrena II.ak eta Alberdik osatu dute Anboto taldea. Gorbeia, berriz, Salaberriak, Dariok, Martijak eta Egiguren V.ak.
2022/08/15 - 23:13
Altuna III.ak eta Imazek Laso eta Martija garaitu dituzte (18-22)
Altunak eta Imazek azken jardunaldian lehen postuari eutsi beharko diote. Lasok eta Martijak, berriz, irabazi egin beharko dute playoffetara sailkatzeko.
2022/07/31 - 16:50
Lasok eta Martijak lehen puntua lortu dute
Lasok eta Martijak aurtengo CaixaBank Masterseko lehen puntua lortu dute Irribarria eta Albisu mendean hartuta. Gorriek 22 eta 19 irabazi dute Lekunberriko frontoian jokatutako norgehiagoka.
2022/07/28 - 12:41
Jakak eta Zabaletak CaixaBank Txapelketako lehen puntua bildu dute (22-15)
Jaka eta Zabaletak 22-15 irabazi diete Laso eta Martijari, eta, hartara CaixaBank Masterseko lehen puntua bildu dute Huercanosen (Errioxa) jokatu den bigarren jardunaldiko azken partidan.
2022/07/10 - 22:57
Ezkurdia eta Martija, garaile Jakaren eta Albisuren aurka (22-14)
Ezkurdiak eta Martijak garaipena lortuta esan diote agur San Fermin Torneoari, Jakari eta Albisuri 22 eta 14 irabazi arren, ez baitute aurrera egiteko aukerarik. Jaka-Albisu bikoteak oso zail du finalera sailkatzea.
2022/07/09 - 17:20
Mariezkurrena eta Artola, nagusi Ezkurdia eta Martijaren aurka
Jon Mariezkurrena eta Iñaki Artolak San Fermin torneoko lehenengo puntua lortu dute Labrit Frontoian. Partida bikaina izan dute garaileek, Ezkurdia eta Martija 22-5 emaitzarekin gaindituz.
2022/06/28 - 18:43
Sei bikote lehian CaixaBank Mastersean
CaixaBank Mastersa uztailaren 15ean hasiko da Balmasedan eta finala urriaren 2an jokatuko da Nafarroa Arenan. Laso-Martija, Altuna III.a-Imaz, Urrutikoetxea-Rezusta, Jaka-Zabaleta, Irribarria-Albisu eta Ezkurdia-Mariezkurrena II.a bikoteek parte hartuko dute.
2022/06/19 - 23:16
Gorbeiak jokatuko du Bizkaia Torneoko finala Anbotoren aurka
Gorbeia taldeak, Victor Lau t 'erdian, Dario eta Martija binakakoan eta Salaberria Lau t' erdian, Bizkaia Torneoko finalerako sailkapena lortu du. Hortaz, Anbotoren aurka lehiatuko dira Bilboko Aste Nagusian, abuztuan.
2022/04/04 - 23:10
Altuna III.a eta Martija txapeldunen biharamuna
Jokin Altuna eta Julen Martija Binakako Txapelketako irabazleek biharamun gozoa izan dute. Finalean bizitako momentuez eta ondorengo orduetan bizitakoaz hitz egin dute EITB Mediarekin.
2022/04/04 - 18:21
Aurtengo Binakako Txapelketako finala guztiz epikoa eta ahaztezina izan da
Altuna III.a eta Martija dira 2022ko Binakako txapeldunak. Finalean nagusi izan ziren Lasoren eta Imazen aurka. Bilboko Bizkaia frontoian jokatu zen finalean ikuskizun paregabea eman zuten lau pilotariek.
2022/04/04 - 02:41
2022ko EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 10era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2022/04/03 - 22:52
Jokin Altunak eta Julen Martijak mendean hartu dituzte Unai Laso eta Ander Imaz finalean (22-20)
Gorriek 11 eta 17ko kontrako emaitza irauli dute eta 2022ko Binakako Txapeldunak dira, partida gogor, bizi eta gorabeheratsuaren ostean.
2022/04/03 - 22:20
Bizkaia frontoian izan den sari banaketa
Jokin Altuna eta Julen Martija pilotariek txapeldunen txapelak jantzi dituzte.
2022/04/03 - 22:00
Binakako finaleko azken tantoa
Bilboko Bizkaia frontoian jokatu dute final handia Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz bikoteek.
2022/04/03 - 21:54
Altuna eta Martija txapeldun, final epikoa jokatuta (22-20)
Nagusi izan dira azken urteetako finalik gogor eta gorabeheratsuenean, 11 eta 17ko emaitza iraulita Unai Laso eta Ander Imazen aurka, lepo egon den Bizkaia Frontoian.